Hemen dator Gorillas, kalea hiltzeko makina berria: zuk eskatu eta 15 minutu barru etxean bertan jasoko duzu

  • Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako start-up-ak. Etxean egunero behar dituzun elikatzeko edo garbitzeko osagai horiek di-da batean eramango dizkizute atariraino, zuk mugikorrez eskatu orduko.

Dena ateraino. Kaleko bizirik gabeko hiria iragartzen digu banaketa berriak: ez ostaturik, ez bulegorik eta ez komertziorik, kale eta plazak jendez hustuta, agur bilkura eta harremanei. Argazkia: Gorillas
Dena ateraino. Kaleko bizirik gabeko hiria iragartzen digu banaketa berriak: ez ostaturik, ez bulegorik eta ez komertziorik, kale eta plazak jendez hustuta, agur bilkura eta harremanei. Argazkia: Gorillas
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

15 minutuko hiria” esanda, menturaz irakurleari bururatuko zaio hiri jasangarri eta ekologikoago baten asmo utopiko bat 2020an Parisko auzapez Anne Hidalgok modan jarria, frantsesez Ville du quart d’heure eta gaztelaniaz Ciudad de 15 minutos bezala ezaguna. Hiri eredugarri horretan, herritarrak behar lituzkeen oinarrizko zerbitzu guztiak eskuratu ahal izango lituzke oinez edo bizikletaz ordu laurdenez iristeko moduan. Ideia XX. mende hasieran Clarence Perry hiri planifikatzaileak asmatu omen zuen eta berrikitan kontzeptuari arnas berria eman dio Carlos Moreno frantses-kolonbiarrak, robotikan aditua bera.

Alabaina, COVID-19aren uberan 15 minutuko hiria ez da ari hezurmamitzen hirietako jende eta auzoei bertatik bertara behar guztiak asetzeko aukera emanez –komertzioak, bulegoak, aisialdi lekuak… dena eskueran–, bizi berria eman behar omen zien utopia hartan justu kontrako distopia berri batean baizik. Arret Sur Images web telebistak kontatu du Livraisons en 15 minutes: l’empire du moindre effort (“15 minutuko banaketak: mugitu beharrik ez izatearen inperioa”) kronikan, pandemiarekin hainbat start-up-ek zabaldu duten quick commerce (komertzio arina) ereduaren urtebeteko balantzea eginez.

Argiako irakurle hori: Europako metropoli handiren batean bizi baldin bazara, astekari hau leitzen hasitakoan mugikorretik eskatu zenezake pare bat garagardo, patata frijitu zorro bat, haurrarentzako pardelak eta bazkaritarako guakamolea prestatzeko ahuakatea… eta artikulua amaitzerako ate-joka izango zenuke banatzailea enkarguekin. Horra quick commerce edo q-commerce delakoaren miraria, zure ohiturak bezala hirien antolaketa guztia irauliko omen dituena.

Flink, Cajoo, Getir, Gorillas, Dija… eta egunetik egunera sortzen ari diren start-up berrien funtsa da asteko edozein egunetan goizeko zazpietatik gauerdira arte ixtanteko banaketan –esan nahi da 10-15 minututan– etxeetaraino eramatea eguneroko bizimodurako gaur hurbileko komertzioetan erosten dituzun gauzak, zerbitzuagatik produktuak dendan baino %10 gehiago pagatuta.

Konpainion arma ezkutua deitzen da dark store: hirian bertan lokal hutsetan antolatutako sasi-almazenak, supermerkatu txiki batek eduki behar dituen 6.000 produktuen ordez 1.500-2.000 dauzkatenak. Hauetan eskaria jaso bezain laster produktu multzoa antolatu, bizikletaz edo patinez mugitzen diren banatzaileei eman eta zure atariraino ordu laurden baino lehen helaraziko dizkizute. Eta zuk lantokitik edo bidetik egin baduzu eskaria, zeu baino lehen dauzkazu patatak eta garagardoak atetan.

Kezka daukazula banatzaileen lan baldintzez? Lasai, Uber Eats, Deliveroo eta enparauek ez bezala, start-up berriok ozen diote rider-ak muga gabeko kontratuz ari direla, lanerako tresneriak ugazabek ordainduta eta opor egunak ere bai. Promesok oraingoz sinesteko moduan zaude... hedabideetan oso gutxi zabaldu baitira lan baldintza gogorrengatik start-up horien langileek egindako greba eta protestak –Gorillas sortu den Alemanian bertan egin dituztenak, adibidez–.

Alabaina, inbertsio funtsak dirutzak ari dira sartzen negozio disruptore hauetan. Zergatik ote?

EZ MUGITU ETXETIK!

Thibault Prévost kazetariak bere analisian aipatu duenez, inbertsio funts handiak q-commerce proiektuotan dirutzak ari dira sartzen: COVID-19a zabaldu zenetik orain arte 14.000 milioi dolar. “Inbertsio funtsek cash-a debalde emango ez baliete, banaketa eredu berri honek ez luke iraungo”, dio Prévostek. Funtsean, kapital handia Gorillas, Getir eta besteekin errepikatzen ari da aurreko olatuko Glovo, Deliveroo eta abarrekin egindako operazioa. Negozioak ere azkenean ez baitira hain ezberdinak: sasi-biltegi edo sasi-sukaldeak antolatu hiri barruetan, logistikako langileak azken izerdi tantaraino zukutu eta enpresak behartu oso azkar handitzera, eroslea aurkitu arte... horrela saihestuz bidean kiebra jotzea.

Prévost ausartzen da banaketa eredu berriak dakarrena iragartzera. Hona laburturik: Orain lehen fasean dira, errukirik gabeko gerra ekonomikoan, inbertsiogileak ari zaizkie finantzatzen berez erabiltzaileek –herritarrek– pagatu beharko lituzketen kosteak. Subentzio gisako horrek baimendu du hirietako gazteen artean ohitura bihurtzea edozer gauza telefono mugikorretik eskatu eta bestek etxera eramatea. Fase hau amaitutakoan, kontsumo ohiturak finkatuko direnean bai denboran eta bai gizarte harremanetan, geratzen diren enpresek cartel moduan erabakiko dute amaitu dela jolasa, prezioak igoz.

Ez dezagun uste ez garenik eroriko Gorillas eta besteen eskaintzetan, gure irrikak di-da batean eskuratzeko promesen aurrean amore emango ez dugunik. Sei aste behar dira ohitura berri bat sortzeko. Otordu azkarren aurrean amore eman genuen, hiru hamarkadaren bueltan bazkaritarako denbora ordu eta erditik ordu erdira murriztu dugu. Amore eman dugu ere Uber, Uber Eats eta funtsezkoak ez diren beharrak eskaintzen dizkiguten beste hainbaten aurrean. Aldatu dugu erosotasunarekiko gure harremana, ontzat eman dugu denborari etengabe etekina atera behar zaiola.

“Gaur inoiz baino behar handiagoa daukagu irteteko, elkar aurkitzeko, gure gorputzak topo egiten eta elkar ukitzen sentitzeko (...) Hamabost minutuko banaketak justu alderantzizkoa proposatzen du, norbere baitan ixtea".

“Gaur inoiz baino behar handiagoa daukagu irteteko, elkar aurkitzeko, gure gorputzak topo egiten eta elkar ukitzen sentitzeko, telelanak ezarritako denboraren kudeaketa hausteko, besterik gabe aire berriak arnasteko. Hamabost minutuko banaketak justu alderantzizkoa proposatzen du, norbere baitan ixtea, bere oskolean, kosta ahala kosta. Are gehiago usteltzea basamortu kognitibo batean, bakoitza bere ameskerian murgilduta. Kanpokoari ihes egitea barrukoaren mesedetan, mugimenduari uko egitea geldi egotearen truke. Eta zertarako? Etxe barruko gune hertsian lan eta jan eta lo jarraitzeko. Etxez etxeko banaketak hiria zatitzen du espazioari eta esfortzuari dagokionez bi klase isolatutan: batetik barrukoak, mugitu ere egin gabe daudenak; bestetik kanpokoak, eten gabeko mugimenduan. Eta hauen artean, azken geruza ikusezinean, etorkin paperik gabeak, bizirauteko nortasun digitalak alokatzen dituztenak”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Globalizazio neoliberala
Maya trenaren obrek dagoeneko 10 milioi zuhaitz baino gehiago bota dituzte Mexikoko hego-ekialdean

1.500 kilometro baino gehiago izango ditu trenbideak, zeinak Mexikoko hego-ekialdeko bost estatu bilduko dituen: Campeche, Chiapas, Quintana Roo, Tabasco eta Yucatan. Maya trenaren kudeaketa Armadaren esku utzi zuen pasa den hilean Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak.


Berriz mahaigaineratu dute Mercosur-EB merkataritza askerako akordioa, klima larrialdirik ez balego bezala...

Berriz ere mahai gainean dute Europar Batasunak eta Mercosur-ek –Argentinak, Brasilek, Paraguaik eta Uruguaik– 1999az geroztik izenpetu nahi luketen akordioa. Trantsizio ekologikoaren aurkako norabidea hartzea litzateke hitzarmen hori izenpetzea, eta beste behin... [+]


Ez adiorik, Tuvalu

2022ko abenduan Tuvalu uharte-estatu ttipiak iragarri zuen Metabertsora pasatuko dela. 26 kilometro karratu baizik ez dauzkan artxipelagoa itsasoak bere igoerarekin irensteko arriskuan dago eta horregatik nahi dute ziberespazioan iraupena segurtatu. Simon Kofe Atzerri... [+]


2023-02-13 | ARGIA
“Supermerkaturik gabeko otsaila”, hurbileko jatetxe, komertzio eta baserriei kontsumitzeko

Zazpigarren urtez segidan, Suitzako En Vert et Contre Tout elkarteak antolatu du Février sans Supermarché ekimena, helburutzat daukana herritarrak animatzea hilabetez beren erosketak ez egitera banaketa konpainia handien super edo hiperretan, baina hurbileko... [+]


2022-12-16 | Sustatu
Amazonen kutxatila-biltegi baten kontrako trollgintza

Irudi hau ez dago manipulatuta. Euskarazko Mastodon instantzia batean erabiltzaile batek egindako argazkia da, Hego Euskal Herriko bazter batekoa. Amazonen locker edo kutxatila-biltegi hauek hainbat bazterretan agertu dira azken urteotan, eta testu jakin batekin egon ohi dira:... [+]


Walden Belloren kontrako jazarpena salatu dute mugimendu altermundialistek

Walden Bello Filipinetako idazle, ikerlari eta antiglobalizazio aktibista ezaguna abuztuaren 8an atxilotu zuten; abuztuaren 9an fidantzapean atera zuten kartzelatik behin behinean. Focus on the Global South Gobernuz Kanpoko Erakundearen zuzendari exekutiboa da Bello, besteak... [+]


Hemen dator ‘Tren Maya’, Mexikoko gobernuaren eta herri mugimenduen arteko talka handia dakarrela

1934tik 1940ra Lazaro Cardenas jeneralak mugarritzat utzi dituen moduan nekazaritzaren erreforma, petrolioaren nazionalizazioa eta trenbide sarea, Andres Manuel Lopez Obradorrek erabakita dauka hiru monumentu gotor uztea Mexikoko historian iltzatuta, tartean, Tren Maya famatua... [+]


Gure auto fabrika gelditu behar dugu, COVIDagatik eta Taiwanen lehortea daukatelako

Urtarril amaieran Gasteizko Mercedes konpainiako zuzendaritza langileen ordezkariekin bildu zen ohartarazteko fabrikako ekoizpen-katea eten beharko zutela autoentzako hainbat pieza elektroniko eskuratu ezinik zebiltzalako –zehazki, txip elektronikoak–.  Bi... [+]


600 heriotza ordainduz, Indiako baserritarrek irabazi dute neoliberalismoaren aurkako 2021eko greba handia

Azarotik azarora, urte bete eman dute greban eta mobilizaturik Indiako milioika nekazarik, Narendra Modiren gobernuak laborantzako prezioak eta merkatu osoa liberalizatzeko ezarritako hiru lege atzera botatzea eskatuz. Azkenean agintariek erabakietan atzera eginda, borroka eta... [+]


Txipen hornidura krisia
Gailur bat gutxiago, kolapsora bidean

Hornigaien mundu mailako krisiak txip erdieroaleen eskasiarekin jo du goia. Pandemiaren behin behineko ondorio bat dela diotenen aurrean, badira uste dutenak energiaren krisi globalak azaleratutako arazoa dela honakoa. Txipak dira egungo petrolioa, eta bere gailurra gainditu... [+]


2021-12-02 | Mikel Zurbano
Enpresa handien zerga minimoa

Aurreko hamarkadan Amazonek ordaindu zuen zerga tasa efektiboa %13 izan zen. 2020 urtean Amerikako Estatu Batuetako 55 enpresa handienek ez zuten zergarik ordaindu. Espainiako Estatuan mila miloi euro baino gehiago fakturatu zuten enpresen mozkinaren gaineko tasa efektiboa 4,57%... [+]


Bruselak txip erdieroaleen produkzioa sustatu nahi du laguntza publikoen bidez

Europako autogintzako industriaren geldialdiaren erdian Margrethe Vestager Lehiakortasunerako europar lehendakariordeak iragarri du Europar Batasuneko lehia-politika errebisatuko dutela estatuek mikrotxipen produkzioa diruz lagundu dezaten.


Irlandako urrearen gatazka: hemen dira meategi berriak Europako lurrak harrotzen

Munduko Bankuak kalkulatua du lurrari 3.000 milioi tona mineral atera beharko zaizkiola klima aldaketari aurre egiteko beharrezko diren energia eta teknologia ‘berdeak’ nagusitzeko trantsizioan. Mineral meta horren bilaketak Mendebalde aberatseko herritarroi ere... [+]


Eguneraketa berriak daude