Egiptoar umekia eskabetxean

  • Dama Misteriotsua duela 2.100 urte inguruko emakume haurdun baten momia da, eta harri buruz beste ezer gutxi dakigulako ipini zioten izena.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iragan apirilean deskubritu zuten Varsoviako Momiaren proiektuko ikerlariek barruan fetu bat zegoela, eta lehen aldia da egiptoar momia baten barruan halakorik aurkitu dena. Baina nolatan kontserbatu da fetua hainbeste denboran?

Momifikazio prozesuan, beste organoekin batera ez zioten kendu eta ez zen usteldu. Ikerlarien hitzetan, “ozpinetan ondutako pepinoak bezala” kontserbatu da. Emakumea hiltzean barruan sortu zen inguruko azidoak “eskabetxatu” zuen eta baltsamatzeak lehortu.


Eguneraketa berriak daude