Obusak, zaldiak eta argiak

Argazkia: Christophe Raynaud de Lage
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Festetan justu-justu fandangoa eta arin-arina dantzatzen dituen horietakoa naiz. Hala ere, Gayarrera etorri naiz dantza-emanaldia ikustera. Zerbait entzuna nuen arren, ez nekien oso ongi zer espero. Señorak izan dira lehenetarikoak iristen, baina hasteko ordua heldu ahala, gazte ugari ere gerturatu da. Argiak itzaltzearekin batera hasi dira danborraren danbatekoak.

'Gernika' antzezlana
Nork: Bilaka Kolektiboa eta Biarritzeko Malandain Ballet Akademia
Noiz: urtarrilak 30
Non: Gayarre Antzokia (Iruñea)

Hitzak entzun dira euskaraz eta gaztelaniaz. Gerraz mintzo dira, baina dantzatik egiten diote so, suaren erregaia da, suntsiezina da. Haria segituan harrapatu dudala uste dut, hitzik ez zen arren, musikak eta dantzarien keinuek narratiba sortzen lagundu didate. Ez naiz aditua, eta hartara ezin zerrenda ditzaket bata bestearen atzetik kateatu dituzten dantzen izenak. Halakoetan beti gertatzen zait, gaur ere inbidia sortu da nigan: zer gaitasun koordinatzeko, mugitzeko, adierazteko, zer dotorezia…

Arreta eman dit goiari, zeruari, eman dioten garrantziak: Gernikan bonbak zerutik erori ziren moduan, Gayarren ere jausi dira obusak, ikusgarriak zein ikusezinak. Umoreak eta folklore espainolak ere izan du bere agerpenik eta publikoaren barrea eragin du pare bat alditan. Hala ere, uste dut bertan izan garenok bat egin dugula une hunkigarrienarekin. Bonbardaketaren ostean, harrien azpitik irten da dantzarietako bat, eta hildako zaldi bat jarri du altzoan. Isiltasunetik ahots fin baina sendo batek jarraitu dio kantuan, gero Haika mutil bihurtu dena. Luzea izan da, sinplea, hunkigarria, baina batez ere, ederra. Jarraian etorri da ikuskizun osoari ikusi diodan baina bakarra. Lortutako atmosfera dantza batekin apurtu dela uste dut, eta ez dut ulertu.

Amaieran kantuan jarri dira dantzariak mezu argi bat helarazi nahian: Geroa gurea. Bitartean, Picassoren koadroari egindako enegarren erreferentzia modura, argi bat azaldu da goialdean. Loreak utzi dituzte lurrean gero. Txalo zaparradek hunkitzen banaute, ez dut pentsatu nahi oholtzakoek zer bizi izan duten Iruñean. Harro eta pozik ikusi ditut kanpoaldean gertukoak agurtzen zituztelarik. Ez da gutxiagorako, egindako lanari esker merezia dute berotasuna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
'Zorretan'
Berezko lore bat

ZORRETAN

Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.

----------------------------------------

Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]


2024-10-31 | Iñigo Satrustegi
Bizitza ez da esateko erraza

MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.

----------------------------------------------

Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]


Bakarrizketan

Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.

Antzokiko atarira... [+]


'Eukalyptus'
Naturaren aberastasuna

Eucalyptus
Testua: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñar Urrutia.
Zuzendari eta dramaturgoak: Matxalen De Pedro eta Jon Ander Urresti.
Aktoreak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.
Non: Lugaritz kultur etxean (Donostia).
Noiz:... [+]


2024-10-09 | Ximun Fuchs
Tximinoa, salbaia eta elbarritua

Tristezia ez, ondokoa. Eta etsipen handia. Aurten bi sorkuntza erditu ditugu ("Lurrez Estali" eta "Bidasoa Mintzatuko Balitz"), arrakasta handia bildu dugu eta, hala ere, sentimendu garratz batek tinkatzen dit zintzurra.

30 bat urte daramazkit antzerkian... [+]


Haurrekin alzheimerraz mintzatzeko gakoak

Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.


Atera kontua(k)

TABERNARIA. INSTRUKZIOAK BOTATZEKO ONDO BAT KAÑA
Egilea eta zuzendaria: Patxo Telleria
Aktorea: Mikel Martinez
Noiz: Irailaren 20an
Non: Biltxokon (Baiona)

--------------------------------------------------------

Bezeroak kontua eskatzen duenean izan ezik,... [+]


2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Artea, zein preziotan?

OSCARRA OSCARRENTZAT
AKTOREAK: Mikel Laskurain, Jon Plazaola, Oihana Maritorena eta Ane Gabarain.
PRODUKZIOA: LaMandanga Producciones, Txalo Produkzioak
NOIZ / NON: martxoaren 2an, Donostiako Antzoki Zaharrean.

[+]


‘Inesa de Gaxen’ pastoralak beste bi emanaldi eskainiko ditu irailean

Lehen aldiz ekainean antzeztu zuten Inesa de Gaxen pastorala, Bastidan (Nafarroa Beherea). Izan zuen arrakasta ikusita, xarnegutarrek irailean berriz biziberrituko dute Gaxengo Inesaren historia, irailaren 21 eta 22an, Bardozen (Lapurdi). 1.000 sarrera jarri dituzte salgai... [+]


Eguneraketa berriak daude