Zero Waste Europe-k (ZWE) Espainia, Txekia eta Lituaniako hiru erraustegiri buruz argitaratu duen ikerketa berri batek egiaztatu du instalazio horien inguruetan kutsadura maila handia dagoela, eta hori arriskutsua litzateke ingurumenerako eta gertu bizi diren pertsonen osasunerako.
Hondakinen errausketaren benetako eragina ebaluatzeko, ToxicoWatch Fundazioak ZWEren enkarguz biomonitorizazio-ikerketa bat egin du Valdemingomez (Madril, Espainia), Pilsen (Txekia) eta Kaunas (Lituania) hirietako erraustegien inguruetan kutsagarri organiko iraunkorren presentzia aztertzeko.
Azterketa zehatz horretan, kontu handiz bildutako biomarkatzaileen laginak erabili ziren, zehazki erraustegitik hurbil dauden oilategietako oiloen arrautzak, pinu-orriak eta goroldioak.
TowicoWatchen ikerketaren emaitzek erakutsi dute aztertutako arrautza gehienek gainditu egiten dituztela Europar Batasunaren 2013/711/EB Zuzentarauan elikagaien segurtasunerako araututako mugak. Arrautzen ehuneko handi batek kontsumorako segurtasun-maila gainditzen du. Arrautza hauek saltzekoak izan balira, merkatutik kendu behar zituzten.
Erraustegi inguruetako landarediari dagokionez, pinu-orrien eta goroldioen analisietan ere dioxina-maila handiak azaldu dira. Horrek esan nahi du inguruan bizi diren pertsonek kalteak jasan ditzaketela lurzoru kutsatuan landatutako barazkiak jaten badituzte kontsumitzeko.
Ikerketak ohartarazten du hondakinak errausteko estrategiak pertsonen osasunean eragiten dituzten ondorioez eta dio estrategia hori bateraezina dela EBren Zero Kutsadura programarekin. Era berean, alarma deia ere pizten du, dioxinak (PCDD/F) eta PCB, PHA eta PFAS deitu substantzia kutsagarriak oso kaltegarriak direlako ingurumenarentzako bezala gizakien osasunerako.
Janek Vähk, ZWEko Klima, Energia eta Kutsadura Atmosferikoaren Programaren koordinatzaileak, adierazi du: "Hondakinen errausketak giza osasunean eta ingurumenean duen benetako eragina ebaluatzeko premiazko larria dago. Erraustegietatik gertu bizi diren pertsonei zor zaie lasaitasuna ematea beren osasunaren arriskuez eta errekuntza-instalazio horien segurtasunaz".
Txostenaren ondorioetan oinarrituta, ZWEk eta TowicoWatchek honako gomendioak egin dituzte:
Zero Waste Europerentzako ikerlanok egin dituen ToxicoWatch fundazioa ari da egiten Zubietako erraustegiaren jarraipena ere, ARGIAk jada aipatua duenez: Zubietako erraustegiaren inguruetan lagin bilketa berria egin dute, kutsadura aztertzeko.
Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.
Barakaldoko Udalak 11.800 euroko isuna ordaintzea eta gauez hiru hilabetez ixtea exijitu dio Bizkaiko enpresari. Abuztuaren amaieratik txistu etengabe, desatsegin eta jasangaitza igortzen du inguru zabalean entzuten dena.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.
Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.