“Edozein ingurumen-arazo ondo aztertuz gero, diruarekin egingo duzu topo”

  • “Ea idaztean doinu negatiboa leuntzen diozun gaiari; nahikoa buruhauste dakar pandemiak”, eskatu digu Kistiñe Garcia Canterok (Bilbo, 1977). Ingurumen Zientziak ikasi zituen Garciak, hogei urte daramatza Ekologistak Martxan taldean, eta elkarte horrek Espainiako Estatuan aurrera daraman kutsatzaile hormonalen aurkako kanpainan lan egin du azken zazpi urteetan. Egia esan behar bada, saiatuta ere, ez da erraza kontua makillatzea. 

"Kutsatzaile endokrinoek gorputzaren sistema hormonala ‘hackeatzen’ dute, nolabait esateko". (Argazkia: Hodei Torres)

Zer dira kutsatzaile hormonalak?
Gizakiak sortutako substantziak dira, organismo baten edo haren ondorengoen osasunean eragin kaltegarria dutenak, aldaketak eragiten dituztelako funtzio endokrinoan –sistema hormonalari eragiten dioten substantzia naturalak ere badaude, baina gu ez gara horietaz arduratzen–. Sistema hormonala hackeatzen dute, nolabait esatearren; barnean dugun komunikazio-sistema da, eta oso garrantzitsua da informazio egokia une egokian bidaltzea. Hori hankaz gora jarriz gero...  

Zer ondorio dakartza horrek?
Azken hamarkadetan gaia ikertu duten zientzialariek askotariko eraginak antzeman dituzte. Larrienak, jaio baino lehen, oraindik amaren uteroan daudela, haurrek jasan ditzaketenak [ikus ezkerreko koadroa]: malformazioak sor daitezke, edo jaioberriengan sumatzen ez diren baina gerora euren adimen-kozienteari eragingo dioten eraginak. Hala dioten ikerketa sakonak daude: haurren adimen-kozientea beherantz doa, maila komunitarioan, kutsatzaile endokrinoen erruz. Beste ondorio bat emankortasun-galera da: Mendebaldeko gizonen espermatozoide-kopurua erdira jaitsi da 40 urtean. Eta gehiago dago. Esaterako, obesitatea, zenbait minbizi mota... Kutsatzaile hormonal asko dago, eta askotariko kalteak eragiten dituzte. Horregatik, hain zuzen, oso zaila da eragin hori zientifikoki frogatzea eta, azken batean, kutsatzaile horien definizio bat ematea. Ez da erraza mota horretako kutsatzaileak atzematea.

Asko direla diozu. Kopuru bat esan daiteke?
Ez, ez dago kopuru bat ematerik.

Dozenaka, ehunka, milaka...?
Ehunka eta milaka artean. Ezin zehaztu. Izan ere, eta legedi-kontuak aipatzen hasita, urteak behar izan ziren kutsatzaile endokrinoen definizioa emateko, eta oraindik hori ere ez dago argi, legediari dagokionez. Minbizi-eragileenaren pareko tratamendua ematea nahi dugu guk.   

Lege-tratamendua, alegia ?
Bai, hortik dator beste guztia. Lehenik, zientzialariek politikariak konbentzitu behar dituzte; gero, politikariek legeak egin behar dituzte eta, azkenik, legea aplikatu behar da, teorian behintzat. Baina kutsatzaile hormonalen eremua oso konplexua da, eta hori baliatzen dute fabrikatzaileek, halako substantziak arautzea eta, hortaz, murriztea, nekeza izan dadin.     

Ea ondo ulertu dudan. Substantzia bat kutsatzaile hormonala dela ebatzi bezain laster, ez da debekatzen, edo zeharo murrizten?
Umm, bai [zalantzati], baina oso gutxi aurreratu da legedi-kontuetan.  Oraingoz, plagizidei dagokienez bakarrik zehaztu da kutsatzaile endokrino bat zer den. Hartara, horietako bat gizakientzat kutsatzaile hormonala dela frogatuz gero, ezin izango litzateke merkaturatu. Baina oso zaila da plagizida bat debekatzea arrazoi horrengatik. Oso zaila da europar administrazioak onartzea plagizida jakin bat kutsatzaile endokrinoa dela. Ebidentzia zientifiko izugarria aurkeztu beharra dago.

Eta plagizidetatik aparte?
Europan ez dago plagizidak, plastikoak, kosmetikoak... biltzen dituen araudi bakarra, eta substantziaz substantzia hartzen dira erabakiak. Adibidez, A bisfenolarekin bueltaka dabiltza oraindik. Gizakientzat kutsatzaile hormonala dela ebatzi zen, eta 2009tik debekatuta dago biberoien tetinak egiteko erabiltzea, baina oraindik produktu askotan dago. 2015ean, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak esan zuen ez dela hain kaltegarria, eta ehuneko bat baimendu zuen elikagai-ontzietan. Baina berriki, bat-batean, erabaki dute onar daitekeen gehieneko ehunekoa lehengoa baino 100.000 aldiz txikiagoa dela. Eta ordura arte, zer?

Zergatik ez gaituzte administrazioek honengandik babesten?
Dirua dagoelako tartean. Kito. Edozein ingurumen-arazo ondo aztertuz gero, diruarekin topo egingo duzu. Dirutza handiak irabazten dituzte enpresa batzuek, eta horiek dauzkagu aurrez aurre. Dabiden eta Goliaten arteko borroka da. Bestalde, norberak neurriak har ditzake, ahalik eta gutxien egoteko substantzia horien eraginpean. Plagizidarik gabeko elikagaiak jan, plastikoa murriztu... Baina lotsagarria iruditzen zait herritarrok arduratu behar izatea erabiltzen ditugun produktu guztietan kutsatzaile hormonalak ote dauden jakiteaz; pertsona batzuen lana omen da substantzia horiek guganaino iristea eragoztea.

Janari-ontziak, kosmetikoak, biberoiak, plagizidak... Nonahi daude kutsatzaile hormonalak?
Bai. Besteak beste, edozein plastikotan.  Eta gutako guztiok, gehiago edo gutxiago, gorputzean halakoak ditugula ere esan diezazuket. Hara, ez gaituzte bat-batean hilko, ez dute toxikotasun akutua sortzen, baina osasunari kalte  egiten diote, apurka.

Kutsatzaileak eta haurdunaldia
“Ni orain haurdun nago, eta, hain zuzen, kutsatzaile hormonalek enbrioi eta umekientzat dute arriskurik handiena. Azken azterketen arabera, eragina ilobenganaino irits daiteke, izugarria da. Uteroan garatzen ari garenean, organo bat edo bestea sortzea, barrabilak gorputzaren kanpoaldean agertzea edo barruan geratzea... une egokian iristen den hormona-kantitate jakin baten araberakoa da, haurdunaldiaren aste bakoitza hormona-fluxu jakin bati lotuta dago. Eta haurraren gorputza berak hormonatzat dituen baina izatez kutsatzaileak diren substantzien eraginpean egonez gero, kalteak sor daitezke”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]


EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta

Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude