"Emakume etorkinen zor amaiezina: nazioaz gaindiko begirada Euskal Herritik, pandemiaren ondorengo munduan" ikerketa aurkeztu du Silvia Carrizo Fernandezek oraintsu. Lanak emakume migranteen zorra du ikergai; arlo ekonomikoan ez ezik, migratu beharrak emakumeei arlo pertsonalean zer-nolako oinazea utzi dien aztertu dute. Zama indibiduala arindu eta izaera kolektiboa eman nahi izan diote txostenari, gutxiago edo gehiago, antzera erasaten baitie zorrak parte-hartzaile guztiei.
29 emakumek hartu dute parte ikerketan. Adinari dagokionez, parte-hartzaileen %62k 31 eta 50 urte artean ditu, %33k 51 urte baino gehiago eta %5ak 18 eta 30 urte artean. Ikasketei dagokionez, berriz, %62k bigarren hezkuntzako ikasketak ditu, %29k goi-mailako eta unibertsitateko ikasketak eta %6k oinarrizkoak. Nikaragua, Honduras, Argentina, Kolonbia eta Txileko emakumeek eman dituzte testigantzak, besteak beste, eta ia erdiak hamar urte baino gehiago daramatza Euskal Herrian bizitzen. Malen Etxea elkarteari lotutakoak dira guztiak. Malen Etxeak urteak daramatza emakume migratuen eskubideen alde lanean. Azken urteetan, hainbat ekimenen artean, lan esklaboa behin betiko amaitu dadin aldarrikatzen ari dira; emakume etorkin bat asteko zazpi egunetan 24 orduz lanerako prest eta enplegatzailearen zerbitzura egon beharra errotik mozteko borrokan ari dira. Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren datuen arabera, EAEko etorkinen lan-merkatuak emakume profila du batik bat, eta laguntzari lotutako sektore oso zehatz batean dihardute. Sektore horretan, hiru lurraldeetan bizi diren 200.000 atzerritarren %53 emakumeak dira, eta bitik bat etxeko lanak eta zaintza pertsonalak egiteko kontratatzen da.
“Nola egiten dudan? Ez dakit…Ez dakit nola egiten dudan arazo guztiak konpontzeko, guztiak estaltzeko, ezer gabe geratzen zara, baina pozik geratzen zara… guztiekin konplitu duzu, pixka bat bada ere. Une honetan nire mende aita, ama, nire bi anaia, senarra eta seme-alabak ditut”. Ikerketan parte hartu duen emakumeetako baten ahotsa da. Gainontzeko partaideek bezala, “bakardadea, beldurra eta ezinegona” ditu eguneroko emozio. Txostenaren egileak zorraren kontzeptua zabaldu nahi izan du, ez baitute soilik arlo ekonomikoaz hausnartu, migratu beharrak norbanakoari utzi dizkion gainontzeko albo-kalteak ere kontuan izan dituzte. “Maite ditugunak ezin besarkatzeaz eta senideak faltan hainbeste sumatzeaz ere ari gara zorra amaiezina dela diogunean”, dio parte-hartzaileetako batek.
Txostenaren ondorio nagusia zera da: adinak, hemen daramatzaten urteek, egoera administratiboak, prestakuntza mailak, jatorriko herrialdeak eta larruazalaren koloreak eragina du emakumezko langile etorkinek biziraupen dinamikak birdefinitzeko orduan, maila pertsonal nahiz kolektiboan. Hau da, jatorriak, arrazak eta sexuak erabat baldintzatzen die migratu osteko bizi proiektua. Aipatu behar da, parte hartu duten emakumeen artean bakar batek ere ez zuela jatorrizko bizitokia utzi hala nahi zuelako, “beste erremediorik gabeko” erabakia izan zela diote, “halabeharrez” hartu behar izan zutena. Mutur askoko korapiloa osatzen dute jatorrizko herrialdeetako egoera sozioekonomiko kaskarrak, indarkeriaz inguratuta bizitzeak, zerbitzu publikoen deuseztatzeak eta Ipar hemisferioko herritarren ongizatea bermatzeko emakumeak kontratatzea ohiko izateak. Migrazioa izan ohi da mataza askatzeko soluzioa.
Epe laburrean, dinamika hori amaitzea “ezinezkotzat” jotzen dute, Ipar hemisferioko gizartearen ongizateak Hego hemisferioko emakumeen beharra areagotzen baitu; ez dago zaintzarako estrategia integral garaturik Euskal Herrian. Hori gutxi ez eta sistema patriarkalak ezarritako genero bereizketak ez ditu oraindik gizonak adineko pertsonen zaintzan inplikatu, eta ondorioz, gabezia hori emakume etorkinek betetzen dutela berretsi du ikerketak. Datuak argigarriak dira: Euskal Autonomia Erkidegoan 263.000 lagun inguru bizi da bakarrik, horietatik 112.531 pertsonak (%43ak) 65 urte edo gehiago ditu. Eustaten azken datuen arabera, 77.580 pertsonek egunero behar dute zaintzaile bat. Errealitate horretan dago emakume etorkinen ehuneko handi baten gizarteratzea eta integrazioa.
Jatorria sostengatzeko beharra
Txostenean parte hartu duten emakume etorkinentzat migratu aurretik hasi zen zorpetuta egotearen prozesua, errentagarritasunik sortu ez zuten ekimenen ondorioz edo bidaiatzeko eskatutako kredituen ondorioz. Lehen urteetan baliabide guztiak kontsumitu zituzten, eta aldi berean, handitu egin ziren etxebizitzaren, osasunaren, elikaduraren eta hezkuntzaren alorreko premiei erantzuteko beharrak. Emakume partaideen artean %57k zorra egin zuen bidaiari ekiteko, besteak beste. Hainbat partaidek jatorriko herrialdean zuten etxea zorpetu zuten kredituak eskatzeko, eta zor hori ordaindu ezean euren senideak bizi diren tokia kenduko dieten beldur dira. Behin helmugako herrialdera iritsita, zorraren zuloa hazi baino ez zaie egin, lan baldintza prekarioek eta soldata eskasek ez baitiete aukerarik ematen ezer aurrezteko: “Ni asko kezkatzen ninduen zorrak, hipotekatu nuen etxea ez zelako nirea, aitarena baizik. Dinamika batean sartzen zara, zorrak ordaintzeko bakarrik bizi zara ia. Ez nuen ezer gastatzen, arropa erabilia janzten nuen, ez nuen kafe bat ere hartzen. Hiru urte inguru pasa nituen zorra ordaintzen. Zorrarekin gatozen pertsonak ez gara bizi”, dio 58 urteko emakume nikaraguarrak.
Etxebizitzari dagokionez, Gipuzkoan bizi diren parte-hartzaileen %45ak onartu du baduela bizitzeko tokia: %20rentzat, espazio hori lantokian dago, hau da, adineko pertsonak zaintzen dituzten etxeetan bizi dira; %70a berriz, alokatutako etxebizitzan bizi da, eta gainerakoek ez dute errentarik ordaintzen bizi diren tokiagatik. %55ak logela bat baino ez du bere eguneroko bizitza egiteko. 59 urteko txiletarraren hitzetan, euren egoeran “ezinezkoa da” etxebizitza izatea, gauza asko sakrifikatu arren soldatek ez baitiete marjinarik uzten etxe propio bat izateko: “Lan asko egin arren, zorte pixka batekin partekatu besterik ezin dugu egin”. Gainera, azken urtebetean, parte-hartzaileen erdiak baino gehiagok zorrak egin ditu sorterrira egin beharreko diru-bidalketei eusteko.
Aliatuen inplikazioa, funtsezko tresna
Zorraren gurpila gelditzea zaila bilakatzen dute egungo gizartearen egituraketak, zaintza publikorako sarearen gabeziak eta lan prekarizatuaren alternatiba ezak. Azken hamarkadan, halere, mugimendu feministak ahalegin eta lan handia egin duela diote parte-hartzaileek, agendaren erdigunean txertatu baita zaintzaren gatazka eta esplotazio lanekin amaitzeko beharra. Dena den, txostenak ondorioztatu du emakume migratzaileen pertzepzioa dela euren eskubideak ez direla agenda feministaren “lehentasunezko gai izatera iritsi”, ez eta euskal ezkerreko koalizioaren agendarenak ere. Aliatuak diren sektoreetan indar eraldatzailerik ez lortzeko arrazoiei begira, aliatu horien familietako adinekoen arreta estalia izateko beharra aipatu da. Parte-hartzaileentzat, sektore horietako gizon-emakumeek, gainerakoek bezala, merkatu libre globalizatuan bilatzen dute etxeko zaintzaren irtenbidea, nahiz eta beren printzipioekin eta ideia politikoekin kontraesanean erori. “Ez dago koherentziarik. Jabetzen dira, baina norbait behar dute irabazten dutenaren erdia edo gutxiago ordainduta ama 24 orduz zaintzeko, ez baitiote zaintzagatik beren bizitza antolatuari uko egingo”.
Aldarrikatu dute barneko lana desagerrarazteak lehentasuna izan behar duela agenda feministan, eta Euskal Herriko herritarrek jarri behar dutela gaia agenda politikoan, botoa emateko eskubidea dutelako, emakume etorkinek ez bezala. Gainera, gogoratu dute, emakume etorkinak ez dabiltzala “tutore” bila, aliatu bila baizik, esklabotzaren pareko lan baldintzak amaitzea beraien borroka baita. “Argi dugu gure eskubideak guk lortu behar ditugula, baina gainontzeko emakumeen ahizpatasuna funtsezkoa da aurrera egiteko”, azpimarratu du Malen Etxeko kideetako batek.
Fernanda Callejasek, Tatiana Romerok, Leo Bueriberik eta Vanessa Uyiguosak parte hartu dute Pikara Magazinek antolatutako "Emakume migratuen lana eta egoera ekonomikoa" eztabaida-mahaian.
Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]
Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]
Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]
Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.
Abenduaren 18an migratzaileen nazioarteko eguna ospatzen da. Iaz Bilboko Alhondigan ekitaldi instituzionala egin zen eragile sozialekin batera, eta ni parte hartzera gonbidatu ninduten. Aukera ezin hobea izan nuen han sortzaile berriak ezagutzeko eta, batez ere, Miren Agur... [+]
Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]
Hamasei urte zeramatzan Gabonak hemengo etxean igaro gabe. Urruti baita beti Australia. Haatik, lanak Euskal Herrira etortzeko aukera eman zion iragan urtearen amaieran, eta Lazkaon izan genuen aurtengo jaietan. Hangoak hango eta hemengoak hemengo, ibili dituen bide bihurri... [+]
ELE, Etxeko Langileen Elkarteak emandako zifra da, Bizkaian egindako galdeketen emaitzak jasota. Urtero bezala, etxeko langile egoiliarren eta kanpo-langileen lan baldintzei buruzko txostena egin du. Egoera erregularrean zegoen %35,38k ez zuen jaso lanbide arteko gutxieneko... [+]
Bizitza Zaintzeko izenpean, ekonomia soziala ardatz duen irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortu dute etxez etxeko sei langilek, Urola Kostan (Gipuzkoan). Ideia sinplea da: enpresen irabaziak langileen esku uztea. Merkatuaren prezioak mantenduko dituzte; hau da, erabiltzaileek... [+]
Ez da ohikoa Kolonbiatik etortzea, euskara ikastea eta antzerkitik bizitzen tematzea. Ez da ohikoa soineko gorri ikusgarria Larunbe (Nafarroa) herri txikiko eliza gotikoaren hormatzarrekin konbinatzea. Eta ez da ohikoa periferiaren periferiakoa izanda, horren baikorra izatea.
Euskal Herriko Emakume Migratu Feminista Zaintzaile Soziosanitarioen Elkarteko kidea da Soraya Agirre. Berak orduka egiten du lan zaharrak zaintzen, baina elkarteko %90 egoiliarrak dira, zaintzen duten zaharraren etxean bizi direnak. Alokairua lortzeko eta lan baldintzak... [+]
Ablazioa errotik kentzeko nazioarteko egunaren harira, praktika ilegal hau egiten den herrialdeetatik etorritako 4.000 emakume nafar daudela ohartarazi du Munduko Medikuak erakundeak. Talde parlamentari guztiek GKE horren komunitate-lana eta Nafarroako Gobernuko erreferentziazko... [+]
Azaroko igande eguzkitsu bat da eta Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministara joan naiz, erresistentzia istorioen Hariak zinemaldia antolatu dutela eta. Bertan parte hartu du, besteak beste, Loueila Sid Ahmed Ndiaye abokatua sahararrak, zeina Kanaria Uharteetan bizi baita... [+]
Pobrezian dauden pertsonen kontrako gorrotoa ikusgai egiteko ‘Aporofobia Stop’ antzezlana sortu dute Paris 365 jantoki solidarioak, Ados Teatroak, Asin Soundek, Bidebitarte kooperatibak eta Arteriak taldeak. Iris Mapaly Cárdenasek, Paris 365 jangelako... [+]