Teknologiaren deskolonizazioa

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aspaldi Mexikoko lagun batek deskolonizazioaren inguruan hitz egin zidan. Boterea da harreman konplexuen bidez ematen den dinamika, eta Mexikon, harreman horiek kolonizazioaren garaitik aldatzen hasi ziren, aurretik zeuden indigenen eta kulturen kalterako.

Digitalizazioaren garaian, gu gara indigenak? Gu gara teknologiak eta ezagutzak pentsatzen eta sortzen ez ditugunak? Baliteke antzeko gertaera baten aurrean egotea? Hori uste dute Digital Freedom Found bezalako erakundeek. Ditugun teknologiek mundua ulertzeko modu jakin batzuk jasotzen dituztela eta mundua homogeneizatzeko modu bat direla, “egite” horretan parte hartu ez dutenen kalterako.

Egoera honen aurrean, mugimendu ugari sortu da deskolonizazioaren inguruan, eta teknologian ere gaia lantzeko beharra dagoela diote. Teknologien eta ezagutzaren deskolonizazioak zer izan beharko lukeen aztertzeko eta teknologiaren eta ezagutzaren garapenean begirada berriak barneratzeko lanean ari dira. Horietako bat da, adibidez, Wikipedia. Wikipediak Whose Knowledge? egitasmoa jarri zuen martxan 2016. urtean. Besteak beste, helburua da Wikipedian emakumeen presentzia areagotzea, hizkuntza ezberdinen presentzia bultzatzea, datuak egituratzeko moduak berrikustea...

Gai benetan interesgarri baten aurrean gaude; lortuko ote dute deskolonizazioaren bila lantzen diren egitasmoek teknologietan modu sakonean eragitea, eremu digitala ulertzeko modu ezberdinak garatu arte? Noraino ez da bihurtuko herri ezberdinen kulturetara betiko estrategiak mozorrotuz betikoa gehiagorentzat egiteko modua? Gurean badugu oso gai interesgarria, euskararen presentzia eremu digitalean. Adimen artifizialarekin hizkuntza gutxituen presentzia eremu digitalean areagotu daiteke. Baina hizkuntzaren presentzia soilak eragin dezake eremu digitala ulertzeko moduan? Galdera ugariz beteriko bidaia da teknologien deskolonizazioa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-10 | Roser Espelt Alba
Industria-politikaren egia deserosoa

Mundu mailako ekonomiak gorakada nabarmena izan zuen COVID-19aren ostean. Orain, baina, gorakada hori agortze-fase batera heldu den zantzuak agerikoak dira, krisi klimatikoak nabarmen baldintzatuta: munduko potentzia nagusien ekonomiaren hazkunde-tasa murrizten ari da,... [+]


2024-07-10 | Castillo Suárez
Jogurtak ordainetan

Nire lehendabiziko poema liburua argitaratu nuenean errezitaldi bat ematea eskaini zidaten unibertsitate batean. Musikariak dirutan kobratu zuen eta niri Jorge Oteizari buruzko liburu bat eman zidaten, hartu ez nuena, baneukalako etxean. Horixe izan zen onartu ditudan eskaera... [+]


2024-07-10 | Sukar Horia
Ingreso altuko eremua

Ekainean jarri du martxan Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremua, irailera arte isunak jartzen hasiko ez bada ere. Neurri horrek auto zaharren sarrera mugatuko du Bilboko zabalgune burgesera astelehenetik ostiralera. Hasiera batean 2000. urtea baino lehen matrikulaturiko... [+]


2024-07-10 | Bea Salaberri
Zer egin nahi duzu geroan?

Badirudi hamasei urteko semea buruhauste handirik gabe ari zaigula batxilergoaren ondotik jarraituko duen bideari buruzko gogoetak egiten. Batean, batxilergoko gai berezien hautaketari buruz hitz egiten digu, bestean, egin beharko dituen pausu administratiboei buruz, galderarik... [+]


Lan merkatuaren oreka liberala

Kapitalismoan lana salgai bat da, beraz, ohiko ekonomialarien pentsamoldea jarraituz, eskaintza eta eskariaren arteko orekak bai prezioa, bai kantitatea erregulatu beharko lituzke. Agerikoa denez, hori ez da errealitatean betetzen. Emango balitz, lan harremanak leherraraziko... [+]


Materialismo histerikoa
Eutsi beldurrei

Zutabe hau idazteari uko egin behar nioke, baina berandu da. Hauteskundeak izan dira Frantzian. Non dago Frantzia? Bai, hemen goian, iparraldean; baina, munduan, ez dakit oraintxe non dagoen Frantzia, noren zer den. Eta ez dakit noiztik begiratzen diodan ia soilik... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude