Mozart gehiago behar genuke

OLBE-k antolatutako Mozarten La clemenza di Tito opera. Euskadiko Orkestra. Zuzendaria: Riccardo Frizza. Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Paolo Fanale (tenorea), Vanessa Goikoetxea (sopranoa), Itziar de Unda (sopranoa), Daniela Mack (mezzoa), Veta Pilipenko (mezzoa), Josep Miquel Ramón (baritonoa). Eszena zuzendaria: Fabio Ceresa. Eszenografia: Gary McCann. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: urtarrilaren 22a. (Argazkia: E. MORENO ESQUIBEL)

Beti da plazera Mozarten opera batez gozatzea. Salzburgoko konposatzailearen errepertorio zabalean benetako harribitxiak daude, eta ez bakarrik musikaren ikuspegitik. Horixe da La clemenza di Tito obraren kasua, lan berezia baita, ikuspegi psikologikotik izaera introspektiboa duena eta musika-pasarte liluragarriak dituena.

Antzezlanak fikziozko pertsonaien amodiozko dramak kontatzen ditu, elkarrekin lotuta eta atze-oihal politiko batekin. Bitxia bada ere, Austriako Leopoldo II.a erregearen koroatzerako konposatu zen lana, baina Iraultza Frantsesean estreinatu zen. Hau da, monarkia absolutistak maila globalean bizi zuen une zail batean.

Bada, La clemenza di Tito operan, tradizio eta mito absolutisten kontrara, traizio egin diotenaren errukia erakusten duen enperadore batekin egiten dugu topo. Tragedia itzel bihurtuko zela zirudiena argi moral bihurtzen da Titoren ikuspegi zabalarekin, gehiago sinesten baitu bere inperioaren ongi komunean mendeku hotz eta iheskorrean baino. Gure garaietan guztiz aplikagarria den ikasgaia, inondik ere.

Obra eta haren esanahia kokatu ondoren, esan behar dugu Euskalduna Jauregian egindako eszenaratzea benetako arrakasta izan zela. Lehenik eta behin, Gary McCannen eszenografia bikaina nabarmendu zen, izugarri dotorea, argitsua eta antzinako Erromako giroa, oso estilizatua, erdi garaikide, erdi onirikoa den giroarekin nahasten jakin zuena. Errealitatearen eta irrealaren, iraganaren eta orainaren arteko fusioa zen. Nolanahi ere, edertasun bisual handikoa.

Ikuspegi bisuala alde batera utzita, bakarlari bikainak izan genituen. Bi emakumezko protagonistek, biak euskaldunak, interpretazio ederrak egin zituzten. Vanessa Goikoetxeak, Vitelliaren rolean, ahozko segurtasuna eta fintasuna erakusteaz gain –ertain eta grabe erregistro zoragarriak–, agertokian taxuz eta sinesgarritasun handiz mugitu zen. Itziar de Undak, Serviliaren paperean, bere tinbre beroa eta lan ona erakutsi zituen, nahiz eta ahots-proiekzio txiki samarra izan.

Bi gizonezko rol jorratu zituzten bi mezzosopranoek ere jardun ona izan zuten. Bai Veta Pilipenkok, Annioren paperean, bai Daniela Mackek, Sestoren paperean, lan egokia egin zuten. Eta Paolo Fanale protagonistari dagokionez, eraginkortasunez eta fraseatze onez egin zuen Titoren papera. Hori bai, zailtasunak izan zituen agilitateetan. Duintasunez baina distirarik gabe salbatu zituen. Eta bere ahotsaren proiekzioa apur bat eskasa izan zen. Euskadiko Orkestrak delikatuki eta soinu onez azpimarratu zuen lana une oro.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Opera
Don Pasquale garaikidea pizza artean

Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Merezi dugun euskal opera

Durangoko Hitz liburu-dendan otu zitzaidan Saturraran operak merezi zuela kritika. Jose Julian Bakedanoren arrapostua batetik, liburu-dendako Gaizka Olabarriren berben ilusioa, horrenbeste urtean Hitz liburu-dendako ardura eraman izan duen Nekane Bereziartuak opera hori ikusteko... [+]


Bluff galanta

Orgia
Pier Paolo Pasoliniren obran oinarritutako ganbera-opera.
Musika: Héctor Parra.
Libretoa: Calixto Bieito. Ensemble Intercontemporain.
Zuzendaria: Pierre Bleuse. Eszenografia: Calixto Bieito. Bakarlariak: Ausrine Stundyte (sopranoa), Leigh Melrose (baritonoa),... [+]


2023-03-20 | Jakoba Errekondo
Txorien negarra

Txoriek negar egiten dute. Ez guk bezala, nonahi, noiznahi, mainontzi, edota besterik gabe barruari eutsi ezinik… Ez zait berehalakoan ahaztuko behin Beran gertatua: urtero Ertz musika jaialdi sonatua egiten zen bertan eta tarteka paisaiarekin zerikusia zuen ekitaldiren... [+]


Anna Bolena xarmagarria

OLBE-k antolatutako Donizettiren Anna Bolena opera. Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Jordi Bernacer. Bilboko Opera Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Joyce El-Khoury (sopranoa), Silvia Tro Santafé (mezzoa), Marko Mimica (baxua), Celso Albelo... [+]


Anduaga txapeldun

OLBE-k antolatutako Belliniren I Puritani opera. Euskadiko Orkestra. Zuzendaria: Giacomo Sagripanti. Bilboko Opera Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Eszena zuzendaria: Emilio Sagi. Eszenografia: Daniel Bianco. Bakarlariak: Jessica Pratt (sopranoa), Xabier Anduaga... [+]


Viva Verdi!
OLBE-k antolatutako Verdiri eskainitako errezitaldia

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Daniel Oren. Bilbao Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Angela Meade (sopranoa), Daniela Barcellona (mezzoa), Sergio Escobar (tenorea), Giovanni Meoni... [+]


Tonu grisak

Ez da oso ezaguna Madama Butterfly operan kontatzen den istorioa Euskal Herriarekin erabat maiteminduta zegoen Pierre Loti idazlearen obra batean oinarrituta dagoela. Madame Chrysanthème da obra hori. Antzeko argumentua du, nahiz eta Lotiren originalak amaiera zoriontsua... [+]


Bikaintasuna soiltasunean

Nekatu gabe mila aldiz goza daitekeen obra horietako bat da Rigoletto. Verdiren opera gailenetakoa da, pasarte oso ezagunak eta edertasun handikoak eta ikusleak erakartzen dituen argumentua dituena. Bere alaba ustezko madarikazio batetik etsi-etsian babesten saiatzen den... [+]


Verdi epikoa

OLBEk azken urteotan egin duen proiekturik interesgarrienetako bat Tutto Verdi izenekoa izan da. Verdi musikagilearen opera guztiak antzeztu dira ziklo honetan, salbuespenik gabe. Eta opera horietako azkena da orain aipatuko duguna: Alzira.

Arrazoi askorengatik merezi zuen... [+]


Enrike Bert. Opera pasio
“Beste zenbait artek lortzen ez duena lortzen du opera garaikideak”

Irratian operaz jarduten duenean aditu, eta operara joateko gogoa eragiten du. Kartsu mintzo baita mikrofonoaren aurrean. Operaz. Horixe du pasio, barru-barruraino sartua du pozoia, eta ez dago beneno hori aterako dion sendagile ez belagilerik.


Sentimenduen koktela

Plazer izugarria da Euskalduna Jauregian emakumeen ariman sakontzen duten XX. mendeko bi lan hauez gozatu ahal izatea. Gutxitan izango dugu opera labur, bizi eta, argumentuari dagokionez, gogor hauek entzuteko aukera, benetan oso gutxitan programatzen direlako. Eta, egia esan,... [+]


OLBE
Denboraldiaren hasiera liluragarria

Operazaleok pozez itxaroten dugu OLBE-ren denboraldiaren hasiera. Eta aurten poza bikoitza izan dugu. Alde batetik, titulu eder-ederra, publikoaren kuttuna izan dugulako, eta, bestetik, interpretazio mundialak disfrutatu ditugulako. Behin baino gehiagotan entzun dugu Bilbon... [+]


Eguneraketa berriak daude