Za eta Pla egitera

Nahieran | Dupla | Bidean, 2021

Askok aipatzen du Chill Mafia taldea; antza, Euskal Herriko musika eszenara dagoeneko heldu den aldaketa irudikatzen du, nagusiagoak azkenean alboratu dituen gazteen lur hartzea eta patroi guztien apurtzea. Oraindik ez dut Iruñeko taldea entzun, baina pandemia irauten ari den tarte luze honetan ezaugarri horiek guztiak ezin hobeto ordezkatzen dituen eta liluratu nauen taldea Dupla da.

Maskaradun lehen udan deskubritu nuen Aguraingo bikotea, leku hotz bezain erraldoian (nahiz eta urbanoa zen, eta hori bazuen haien alde!). Ia guztia zuten kontra, baina itzelezko jarrera eta freskotasuna erakutsi zuten. Gerora ikusi izan ditut leku txikiago baina oso hotz batean, jende oso gutxirekin, eta han ere jan egin zuten agertokia.

Bi tipo gazte soilik, bateriarekin, gitarrarekin eta aurretik grabatutakoekin: euskara eta gaztelania, sentsualitatea eta kaleko baldarkeria, reggaetonaren alboan rockari lekua eginez, nahieran eta gustura autotuneatzen, dantzan, saltoka, perreatzen eta sudur puntan jartzen zaiena egiten dutela lotsagabeki erakusten. Gainera, aurreko belaunaldietakooi begiak zabaldu eta datozenei nondik gatozen erakutsiz zubi-lan ederra egiten ari dira.

Lehen lan laburra QRdun txupatxusetan plazaratu zuten eta lan luze hau CD estandarrean. Emaitza oso mimatua da: Kontraesanak pop autotuneatu gisa sortzen da eta funky-disco-rockero dantza daiteke. Dantza gaua Monsieur Le Crepe-k aberastutako reggaeton-raggamuffina da. Erromeria Tapia eta Leturia zein trikitixa berpizten dituen ariketa. 01200 haien jaioterriko rockero zaharrei (Kaotiko, Txiki, Evaristo) hartutako posturatik egina da eta Anthrax eta Public Enemyk erdietsi zuten huraren parekoa da emaitza. Un mal día autotuneatutako rock makarra. Konforme, Sara Zozaya handiaren laguntzarekin, eta Zugandik ihesi, Pello Skakeitan lagun, baladak. Tururú Los Rodriguez 4.0 gisara entzuten da. Somos así eta Mundua galdu Dupla-ren marka duten pieza jostari, erritmiko eta rapeatu-xuxurlatuak dira. Azkenik, Txiki  –Xsakara-ren laguntzaz-, Madonnak oraindik ezagutu ez duen drum&bass tribala eta Animali Panxo Zoo-k borobildutako pieza latinoa ditugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Disko kritikak
2025-02-21 | Iker Barandiaran
Bizi aske

Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024

-----------------------------------------------------

Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]


2025-02-14 | Iker Barandiaran
Nire ama-hizkuntza feminismoa da

Ultra
La Furia
Baga Biga, 2024

---------------------------------------------------------

Cascanteko La Furia-k bosgarren diskoa plazara atera du. Mimoz eta erraietatik, berarentzat funtsezkoak diren osagai horiekin, prestatu du honako pozima, pozoitsua eta aldi berean... [+]


2025-01-24 | Xalba Ramirez
Olaia Inziarte, edo esateko asko duenak asko esaten du (eta eskerrak)

Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024

-------------------------------------------

Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]


2025-01-10 | Iker Barandiaran
Bizitza erritua

Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024

----------------------------------------------------

Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


2024-12-15 | Iker Barandiaran
Atzera begiratu, hausnartu eta dantzatu… madarikatuak!

Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024

------------------------------------------------

Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]


2024-12-06 | Xalba Ramirez
No Nerbioi

Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022

-----------------------------------------------

Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]


2024-11-22 | Iker Barandiaran
Burmuinen borborra ezin eutsi

Deus
Kaskezur
Usopop, 2024

-----------------------------------------------------

Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]


2024-10-31 | Iker Barandiaran
Izan ginelako… landuko dugu!

Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024

------------------------------------------

Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]


2024-10-24 | Xalba Ramirez
Zorroztu ezpatak!

Ezpatei Disdira!
Tatxers
Humo Internacional, 2024

-----------------------------------------

Pop melodia itsaskorren gerrillariak. Vietcong txikiak nola, bata bestearen atzetik, tranpekin edo tranparik gabe berriz harrapatzen gaituzte Tatxersekoek. Himnogintzaren maisuak,... [+]


2024-10-11 | Iker Barandiaran
Post-punkaren aterkipeko distirak

El país de las maravillas
Kinky boys
Autoekoizpena, 2024

---------------------------------------------

Izenaren adieratik gutxi dauka, gaur egun, Bilbon sortutako hirukoteak. Are gehiago, partaideen ibilbideak joan dira garatzen eta aldatzen. Marga Alday ezaguna... [+]


2024-10-04 | Xalba Ramirez
Zergatik den Chill Mafiarena azken aldiko agurrik beharrezkoenetako bat

Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida
Chill Mafia
2024

---------------------------------------------------

Chill Mafiak inauguratu zuen aroak lurperatu du Chill Mafia. Denak ez duela zertan betirako iraun, hori argi baino argiago dugu. Eta hobe dela orain,... [+]


2024-09-20 | Iker Barandiaran
Eguzki izpi gabekoak hunkitzen

Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024

-------------------------------------------------

Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]


2024-09-12 | Xalba Ramirez
Erreskatatu-ka-tu-tu-ka

Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024

----------------------------------------------

Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eguneraketa berriak daude