Pasa den Gabonetan atera nuen armairutik hamabost urtez gordeta izan dudan baserritar jantzia. Ordu-ko mutil-lagunarekin harremana bukatu zenean, herriko dantza taldea utzi eta bizitza berrasmatu nuen Bilbon. Trikipoteoak eta udako erromeriak atzean geratu ziren. Mugimendu antiarrazistan eta feministan sartu nintzen, lagun berriak egin, eta horiekin murgildu nintzen Bilbi eta Sanfraneko gau giro anitzean. Aste Nagusian, malenkoniaz hurbiltzen nintzen Plaza Berriko dantzaldietara, baina ez nuen Larrain Dantzan parte hartzeko bikoterik.
Pasa den Gabonetan berreskuratu nuen jantzi eder hura, nire familia bollo ederrarekin Olentzeroren kalejiran ateratzeko. Nire bikotekide ez-bitarrak mahoizko frakak jantzi zituen, eta alabak fraka marradunak. Bera izan zen eskolako bi urteko gelan genero binarismoarekin apurtu zuen bakarra. Azaldu genion datorren urtean erabakiko duela Olentzero eta ama bezala jantzi, ala Mari Domingi eta amatxo bezala.
Berezia izan da gona, amantala eta artilezko xala testuinguru berri honetan jartzea, bateraezinak ziruditen nire biografiako bi alor elkarlotu ditudalako: gustuko ditudan tradizioak jarraitzea, heteroarauaz at.
Izaskun Aranbarri lesbiana euskaltzalea elkarrizketatu berri dut “Nola esan/izan bollera euskaraz” proiekturako. Azaldu dit berak orain dela urte gutxira arte frustrazioz bizi izan duela lesbianismoa eta euskara olioa eta ura bezalakoak zirela sentitzea. Izan ere, Bilbon aurkitu zuen giro bolloa erdalduna zen eta Bilboko giro euskaltzalea, heteroa.
"Gu garena izan ahal izateko, gu garen horren alde bat anputatu behar izan dugu nolabait"
EHGAMek pasa den azaroan antolatutako KOSA topaketetan ezagutu nuen Aranbarri, euskarari buruzko solasaldian. Publikotik hitz egin zutenen artean ere, halako kontakizunak errepikatu ziren: esaterako, Gipuzkoako herri euskaldun batean hazi eta Londresera sexiliatu zen lagun queer ez-bitarraren testigantza.
Sexilioaren prezioa aipatu zuen EHGAMeko Amets Jordanek ARGIAn publikatutako elkarrizketan, Mikel Garcia Idiakezek jaso zuenez: “Madril, Bartzelona, Londresera sexiliatzen direnez, leku horietan sexualki askeago eta zoriontsuago izango direlakoan, sarri lagun eta senideak atzean utziz, sarri euren burua enplegu prekarizatuetara eta alokairu garestietara kondenatuz”.
Lagun eta senideez gain, euskara, euskal kultura eta tradizioak ere utzi ditugu atzean. Finean, erroak.
Gu garena izan ahal izateko, gu garen horren alde bat anputatu behar izan dugu nolabait.
Gauzak aldatzen ari dira, hor ditugu, besteak beste, bollo bertso-saioak; Gasteizko B.A.LA. kolektiboa bollojabetza euskaratik lantzen; Virginie Despentes, Monique Wittig eta Adrienne Rich euskarara itzuli dituzte argitaletxeek…
Baina posible al da folklorearen esparruan ere zubiak eraikitzea? Bai, noski, hor diugu Oier Araolazaren ikerketa lana. Baita Ines Osinagaren trikitia, diskurtso feminista eta, bereziki, #mauriziakezdauinorhil proiektua ere. Edota Lidia Garcíak Espainiako kopla eta zarzuelari buruz egin duen irakurketa lesbofeminista.
Berandu deskubritu dut, ARGIAri esker, Bazterreko dantzariak proiektua, Ibai Fresnedo eta Kepa Blázquez aktibista marikek 2016-2019 urteen artean garatu zutena: “Euskal dantzetan gaur egun dagoen iruditeriak, jantziek eta abarrek hegemonikoa dena ordezkatzen dute. Guk tokirik ez duena ikusarazi nahi dugu: marikak, bollerak, kanpotik etorritakoak, lodiak, elbarriak…”, azaldu zuten. Nola egin zuten? Euskal dantzen bidez.
Ezagutzen al duzue erromeria transfeministarik? Bestela, antolatu ditzagun!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]