“Dena aldatzen da: bizitzeko manera, harremanak... baina bada muin bat, arrasto bat, berreskuratzen ahal dena”

  • Bestela ere ixtera zihoan, baina pasa den abenduaren 10eko uholdeek azkartu dute Arrotxapeako Arga ostatu ezagunaren itxiera. Hogei urte eman ditu bertan Nekane Zibiriainek (Iruñea, 1952), eta hari buruz hitz egiterakoan, "etxe" esaten dio behin eta berriz ostatuari. Eta literalki izan da haren etxea: goizeko seietatik gaueko hamaikak bitarte, astelehenetik igandera, han eman ditu orduak, taberna biltoki eginez, auzokideen topaleku, eta euskararen arnasgune. Erretiroa hartuta, erosleren bat agertzea du orain desio, zikloa ixteko.

"Pentsatzen dut jendeak ez duela nire ikuspuntutik begiratzen, lantoki bezala ikusten dute, eta kito. Eta lanerako lekua da, baina baita ere goxoki egoteko leku bat. Etxean bezala sentitzeko txoko bat". (Argazkia: Josu Santesteban)

Agur esateko egitarauarekin hastekoa zinenean heldu ziren uholdeak: Arga ibaia Arga ostatuaren kontra.
Bere tokian gaude eta. Egun hartan hasten ginen agurreko ekintzekin. Ni goizeko seietan jaiki nintzen, eta barra prestatu nuen, pintxoekin eta. Taberna barruan nintzen. Orduan hasi zen ura sartzen, sartu eta sartu, ez zen gelditzen. Argirik ez zegoen, baina ikusten zen desastrea. Pena da horrela bukatzea. Baina berehala etorri zen jendea laguntzera. Jende asko ibili zen lanean, auzo guztian. Ez dakit esplikatzen sentimendua.

Listo, bukatu da zuretzako Arga.
Bai, maleruski bai, bukatu da. Orain konponketak egin behar ditugu, dena txukun-txukun uzteko, hartzeko prest dagoen euskaldunen bat aurkitzekotan goxoki har dezan.  Baina ez badut inor atzematen sei hilabetetan, orduan bai, bukatutzat eman beharko dut.

Zergatik da hain zaila inor aurkitzea?
Jendea beldur da. Koronabirusa hor dago, baina izaten ahal da ere momentua zerbait lasai martxan jartzeko. Gogorra da halako toki batean lan egitea, baina nik ez dut sufritu batere. Pentsatzen dut jendeak ez duela nire ikuspuntutik begiratzen, lantoki bezala ikusten dute, eta kito. Eta lanerako lekua da, baina baita ere goxoki egoteko leku bat. Auzoko ostatu bat da, eta euskaldunon biltoki ere bihurtu da. Etxean bezala sentitzeko txoko bat.

Nola hasi zen dena?
Ni emazte bakarra nintzen. Bi haur nituen, eta ez nuen etxerik, ez nuen ezer. Lan egiten nuen: egunaren erdia Zangozako mankomunitatean, haurrak eta helduak zaintzen. Eta beste erdia handik hona, edozein lanetan, garbiketan, ostatutan, edozer. 2001ean Arga hartzeko aukera sortu zitzaidan. Orduan baratzeak zeuden oraindik hemen inguruan. Behar nuen nonbaiten lotu, nire lanpostua izateko. Gutxika hasi nintzen, ostatua zaharra zen, zikina, itsusia. Aldatu nuen barra eta sukaldea. Egin ditut konponketak. Eta ongi atera zait, bezeroei esker. Ez dut zorrik. Zer gehiago eskatzen ahal dut?

Ez zara beti hemen bizi izan.
Ez. Iparraldean ere bizi izan nintzen.

Iparraldean ikasi zenuen euskara?
Txiki-txikia nintzenean, Kasedako, gurasoen herriko jendea Nafarroa iparraldera joaten zen lanera, egurretara. Itzultzerakoan hemendik pasatzen ziren, eta, nire gurasoak Iruñean bizi zirenez, gurekin bazkaltzen zuten, autobusa itxoin bitartean edo. Gogoan dut horietako bat beti zebilela: “allí a la leña le dicen egurra, buenos días egun on…”. Eta hasi nintzen koaderno txiki batean hitzak apuntatzen. Gero, Arrosadian, eskola publikora joan nintzen, erdaraz, ez zegoelako beste aukerarik. Bueno, bazen, baina ez langileentzako. Han bazen nire adineko neska bat, altua, argala, beti beltzez jantzia. Hark esan zigun bere amak ezin zuela kalean bere hizkuntzan egin, etxean egiten zutela bakarrik.

Hor piztu zitzaizun kontzientzia?
Adinean aurrera egin ahala ikusten nuen errepresioa, baina hark jarri ninduen istorio horren aurrean. Gero, 18 urterekin edo, erdi gordeka, hasi ginen euskara ikasten, Patxi Zabaleta eta Bixente Tabernarekin. Astean bitan joaten ginen, Kaldereria eta San Agustin kaleen arteko ostatu batera. Gauero sartzen zen polizia dokumentazioa eskatzera. Hasten zara mendira joaten, erlazionatzen... eta 1975an joan nintzen Iparraldera.

Argazkia: Josu Santesteban

Erbesteratua?
Bai.

Non militatzen zenuen?
Esaten ahal dut?

Zuk nahi baduzu, bai.
ETAn. Aurretik bitan etorriak ziren nire bila, bahitua ere egon nintzen, baina hirugarrenean alde egin nuen, torturen beldur. Gurea oso militantzia suabea zen momentu horietan. Baina gauzak itsusi jarri ziren, salbuespen egoera jarri zuten indarrean, eta alde egin genuen. 1975eko hasiera zen.  

Nola bizi izan zenuen erbeste garai hori?
Gazte denboran zer bizitzen da gaizki? Bizi izan naiz primeran. Gogorra ere izan zen, noski, baina ez dut sufritu izanaren sentimendurik. Bakarrik norbait galtzen genuenean. GALen garaian sufritu genuen.

Euskara han finduko zenuen.
Gamere-Zihigako baserri batean bizi nintzen, Zuberoan. Baserri lanetan aritzen ginen, artoari kukula kentzen eta. Hangoak zuberotarrak ziren, eta hango euskara ez zen nik ikasitakoa. Deliberatu nuen bi hilabete hitzik esan gabe egotea [barrez].

Iparraldeko egonaldian indartu zitzaizun herri kontzientzia?
Noski. Hemen ere bai, baina ia konturatu gabe. Gogoan dut poliziak, atxilotzean, galdetu zidala: “¿A ti de dónde te viene esto?”. Eta nik erantzuten niela: “Cuando mi padre venía a casa sucio de la obra, yo creo que ahí me entraba la conciencia”. Hala sentitzen nuen.

1988an itzuli zinen Iruñera.
Ekarri ninduten. 1977an izan zen lehen aukera bat itzultzeko. Baina nola? Hilak zeuden, errepresioa… Ez nintzen itzuli. Gero, 1987an, hasi ziren jendea kanporatzen, autobusetan. Nik bi haur nituen ordurako, Iparraldean sortuak. Han Emilio Lopez Adan Beltza zegoen errefuxiatuta, medikua. Nire semea sortarazi zuen.

Giro hori guztia eraman zenuen Argara.
Bueno, gehiago da Argan ni nengoela, eta halakoa naiz ni. Izan da euskararentzako toki bat, toki umila, etxea.

Galtzen ari dira halako komunitate giroak?
Dena galtzen da: kontsumitzeko manera, bizitzekoa… Ez gara gelditzen ostatutan, aldatu dira harremanak. Baina hor badago muin bat, arrasto bat, errekuperatzen ahal dena.

Bizi berri baterako planak
“Gurasoak Kasedakoak dira, baina ni Iruñean sortu nintzen. Oso gazte izan ninduten, 20 urterekin. Orain aitak 90 ditu, eta hemen ibili izan da laguntzen, ogi-mamiak prestatzen, edo patatak zuritzen, azken momentura arte. Orain, aita zaintzea dagokigu, adin handia du eta. Bilobak ere baditut. Eta orain arte egin ez ditudan gauza asko ere egin nahi dut. Zuberoan etxe bat hartzeko gogoa ere badut, eta hemengo lagunak hara joatera gonbidatu. Plan asko ditut, espero dut denak egiteko denbora izatea”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Aisialdia, kirola eta kultura, mugikorrik gabeko arnasgune Urretxun

Herriko kirolgune, liburutegi, gazteleku, kulturgune, eskola inguru eta abarrek bereizgarria gehitu dute sarreran, jendeari eskatuz mugikorra bazter utz dezala. “Kalitatezko aisialdiaz gozatzea da helburua, arreta horretara jarrita, mugikorrak ekarri ohi duen distrakzioa... [+]


Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena atzeman dute Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Itzalaldiak agerian utzi duena

Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


2025-04-28 | Amanda Verrone
Lurrerako giza eskubidea: gaudenen eta eraman gaituztenen alde

Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]


Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean

Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]


2025-04-28 | ARGIA
Uxue Alberdiren “Hetero” liburuaren aurkezpenak emango dio hasiera Azokaroari

Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Pintaketa homofoboak egin dituzte Ordiziako alkatearen kontra bere etxetik gertu

Sare sozialetan argitaratutako argazkiaren bidez ezagutarazi du erasoa Ordiziko alkate Adur Ezenarrok. Bere sexu izaerarekiko "harrotasuna eta ohorea" berretsi du, eta azken aldiko "oldarraldia" salatu du.


Bai, filosofatu dezagun heriotzaz

Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?

Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]


Maiatza emankorra eta oparoa: “Maiatza urteko ardatza”

Sasoitsu, osasuntsu eta bizipozez gainezka egotea dut helburu. Jaten dudanak, egiten dudanak eta pentsatzen dudanak eragina du oreka eta malgutasuna lortzeko eta tentsioa saihesteko.


Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Eguneraketa berriak daude