Hitza zaintzaile

2022. urte atari honetan, opari prezagarria egin digute Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak; Euskal Editoreen Elkarteak; Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Elkarteak, Hitzak Zaindari ekimena abiaraziz. “Euskal literaturaren hitzen zaintza aldarrikatzeko”, bereziki, Hitzak Zaindari liburuttoa digute eskaini, hogei testu bihotz-goxagarriz josia.

Egiaz, zauriturik bukatu dugu 2021. urtea gehien-gehienok, sinetsi gabe gure oinazeak leunduko direla 2022.ean. COVID-19ak eragin tentsio izugarriek Estatuen artean, eremu publikoan, politikan, lanean, lagunartean, familietan eta bakoitzaren baitan areagotu dituzte lehenago sortu larrialdiak, hauek aldaketa klimatikoaren kontzientziak edo muga ekonomiko-politikoek bultzatuak. Testuinguru horretan, diskriminazio eta bortizkeria erak biderkatu eta indartu dira, denen bistara, eta belaunaldi guzietako jendea gero eta bakartiagoa, gero eta galduagoa, gero eta etsituagoa sumatzen dut ene inguruan. Kaos sakon hori elikatzen du berehalako albisteei buruz dugun adikzioak, ez gaituelako hatsa eta gibelapena hartzera uzten, bahitzen digulako hausnartzeko gaitasuna, eta ondorioz baikortasunez aitzinatzeko ahalbidea.

Zenbaitzuek beren izate zauritua artatzen dute erremedio antidepresiboak edo gobernatzaileen gezur absurdoak irentsiz, birtualtasunaren eta teknologiaren ahalmen magikoetan ezarriz esperantza; eta ez nitzake presuna horiek gaitzetsiko, gogorregia izan daitekeelako konfiantza arrunt galtzea boterean direnek zabaldu ameskerietan, eta sistema osoa usteltzear ikustea. Beste batzuek beren burua babestuko dute engaiamendu sozial edo militantzia politikoaren bidez. Besteek berriz, artea, musika edo hitzaren bidez zainduko dute beren barne-oreka eta beren hurkoa. Hori dut nik biderik gustukoena aurrera jotzeko, nahiz eta menturaz bide itsua izan daitekeen.

Liburuekin, alabaina, zure burua behartzen duzu gelditzera eta une batez birzentratzera, zurrunbilo nahasietatik at. Luxuzko momentuak izaten dira horiek: estoka sozialaren presiopetik mirakuluz libratzen zara, eta orduan, zorionezko astia har dezakezu biziraupen zentzudun bati pentsatzeko. Horrelako denboraldi estimatua iragan nuen Hitzak Zaindari irakurtzean, eta oraindanik gozatzen ditut beste batzuk, ondoko egunetan leituko edo berriz leituko ditudan obrekin. Izendatuko dizkizut hemen, irakurle. Ipuin batzuk, Xan Idiarten Teresaren Mendekua, berritasuna dastatzeko. Oier Guillanen VHS, literaturaren mugetaraino joateko. Fernand Pouillon arkitekto eta preso ohiaren Les Pierres Sauvages eleberria, segurtatzeko sorkuntza fede egintza dela, oroz gainetik. Poesia ere bai: Elizabeth Bishop-en North and South, eta Leire Bilbaoren Etxeko urak, kontsolamendu eta itxaropen hartzeko. Aski bizkortu-eta, filosofia: Ander Berrojalbiz, Séverine Denieul eta Javier Rodríguez Hidalgoren Les avant-derniers jours de l’humanité, {L’Autre Côté} argitaletxe independenteak plazaraturiko liburuño argia, bizi dugun desastre demokratikoaz. Eta bukatzeko, Mohamed Mbougar Sarr senegaldarraren azken eleberria, La plus secrète histoire des hommes, Goncourt sari ezaguna irabazi berri duena, afrikar frankofono gazte horrek gizaki bihotza nola ikusten duen sentitzeko eta Afrikaren kolonizazioa nola birpentsatu duen jakiteko. Urte hastapen honetan, beste agiantzarik ez dut: Hitza zaintzaile izan bekigu, literatura zale guzioi!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


Eguneraketa berriak daude