Azaroan Hego Euskal Herriko Eliteak: boterearen azterketa ikerketa lana aurkeztu zen. Ikerketa, talde lana izan da eta EHUko Jon Diaz Egurrolak zuzendu du, Paulo Iztuetaren laguntzarekin. Halaber, ikerketa eta argitalpena Ipar Hegoa eta Manu Robles Arangiz fundazioek finantzatu dute. Horregatik, harro sentitzen gara bi euskal sindikatu nagusiak ados jarri ditugulako horrelako proiektu bat burutzeko.
Ikerketak atal ugari ditu eta nagusiki elitearen alde teorikoak eta geure erakunde publiko eta pribatuetan jokatzen duen protagonismoa aztertzen dira. Izan ere, lehenbizi jakin behar da zer ulertzen den eliteaz eta gero elite horren formakuntza ikusten da. Laburbilduta, elitea jendarteko erakundeetako goi karguek osatzen dute, zeinek ospe handi eta lansari bikainak eskuratuko dituzten. Bestalde, elitea osatzen duten kideek, gehienek, unibertsitate ikasketak dituzte, Hego Euskal Herriko bost unibertsitatetan burutuak: hiru pribatu eta bi publiko. Horrez gain, kide batzuek kanpoan eskuratu zuten unibertsitate titulua.
Unibertsitate publikoei dagokienez euskaldunok defizit esanguratsua genuen, zaila egiten baitzen ulertzea gurea bezalako herrialde garatu batek bakarra ere ez izatea. Bitartean, Deustun jesuitek bere unibertsitate pribatua zeukaten (1886) non euskal agintari askok ikasketak burutzen zituzten. Geroago, Iruñean Opus Deik berea sortu zuen (1952). EHU, teorian, 1980an legeztatu zen, EAEri atxikita, baina urte ugari zeramatzan Espainiako Estatuko zenbait unibertsitateren pean tituluak eskaintzen eta euskal elitea elikatzen: Bilboko “Escuela de Comercio” (1818), gaur egun Ekonomia Fakultatera txertatuta; Ingeniaritza Eskola (1897); eta Ekonomia Fakultatea (1953), Sarrikoko Fakultatea 1964ean ireki bazen ere. Euskal elitea eratze aldera hiru fakultate hauek ere bere protagonismoa izan dute.
Euskal elitearen eratze prozesu horretan unibertsitate publikoaren pribatizatze prozesua azpimarratu behar dugu. 80ko hamarkadan unibertsitate ikasketak gauzatzeko aukerak izugarri zabaldu ziren. Edozein maila ekonomikotako seme-alabek unibertsitate ikasketak burutzeko aukera berdinak izango zituzten, baita “jendarte eskaileran” igotzeko parada paregabea ere. Baina, mende berri honen hasieran, Europako Batasunak markatuta, “bikaintasuna” helburu bilakatu zitzaigun. Ondorioz, ikerketa zentro pribatu-publiko aunitz sortu dira EHUren babesean eta baliabide publiko andana bideratu zaie: irakasle-ikertzaileak eta finantza baliabideak. Horrela, EBren “bikaintasun” eskaera etorkizuneko euskal elitera heltzeko galbahe gehigarri bat izango da.
Osasungintzan ere antzeko fenomenoa gertatzen ari zaigu. Izan ere, Osakidetza osasun zerbitzu publikoa eskaintzen duen erakunde publikoa da, baina atzean dauden zerbitzu andana, hala nola analisirako laborategiak, kontsultaklinika pribatuak, tratamendu bereziak eta abar, enpresa pribatuek gauzatzen dituzte. Eliteko sendagileek haien profesioa enpresa hauetan ere burutuko dute, Osakidetzako ospitaletan egikaritzen duten lanaz gain.
Euskal enpresa handienetako aginte postuetan dauden kargudunek, enpresen jabetza publikoa zein pribatua izan, euskal elitearen parte garrantzitsua osatzen dute. Hauen artean, gehienak gizonezkoak dira eta euskara gutxi batzuek ezagutzen dute. Bestalde, talde boteretsu honetako gehiengoaren formakuntza unibertsitate pribatu garestietan burutu da. Beraz, familia aberatsek aukera gehiago izango dute euskal elitea osatzen jarraitzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]