Nortzuk zarete zuek?

Argazkia: Manu Alvarez
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Peru eta gu gara”, esan du Idoiak taldea aurkeztean. Lehen aldia nuen Peru Galbete oholtza gainean ikusten, aspaldidanik pendiente. Ongi ezagutzen nuen bere musika digitalki eta solasaldi bat baino gehiago nuen partekatua harekin pertsonalki, baina sekula ez gauza biak batera: Peru eta bere musika. Abenduko igande iluntzeari kolore pixka bat jarriko zion Uharteko kultur etxeko kontzertuak, ziur.

Peru Galbete
Noiz: abenduak 26
Non: Uharteko Kultur Etxea

Nor zara zu? diskoa aurkezten ari da abeslaria. Pandemia garaian berak bakarrik ondutako diskoa hirukote formatuan defendatzen dute orain zuzenekoetan: Peruk, ahotsaz gain, txarangoa eta ukelelea izaten ditu esku artean. Xantik laguntzen dio kontrabaxuarekin eta koro batzuk eginez eta Idoiak gorpuzten ditu kantu gehienak gitarra espainiarrarekin, baita kantuan ere. Diskoa asko maite badut ere, alde handia ikusi dut digitalki eta aurrez aurre entzundakoen artean. Xantik, izan hatzez edo arkuz, ohea jartzen die melodiei eta Idoiaren akorde arpegiatuek gidatu eta koloreztatzen dituzte kantak.

Azken diskoko edo, hobe esanda, liburuxkako (etxean ez baduzue, garaiz zabiltzate oraindik) kantak jo ondotik, Bolivian emandako denboraren omenez, han konposaturiko hiru abesti eskaini dizkigu. Bi espainolez, ezagutzeko gai ez naizen beste hizkuntza batean hirugarrena. “Este suelo está cuadriculado” zioena gustatu zait. Peruren eskuek, bera kantuan ari delarik, badute zer egin, eroso dago. Esku artean normalean instrumentu bat duten abeslarien artean ez da ohikoena. Musikaren munduan bada jendea soilik aspektu instrumentalean zentratzen dena, letrak bigarren planoan utziz. Eta bada alderantzizkoa egiten duenik ere. Peruk lortzen du bien arteko oreka, musika garrantzitsua da, baina hitzak ez ditu ahoskatzen bakarrik, kantatzearekin batera sentitu ere egiten ditu.

Nahiz eta nire lehen aldia izan, ausartuko nintzateke esatera nabari zela etxean eta etxekoendako ari zela abeslaria. Inprobisaziorako duen abileziak musikatik haragoko lekuak hartu ditu emanaldian eta agertoki gaineko jarreran ere somatzen da bere buruari permititzen diola marjinarekin jokatzea, malgu izatea. Oholtza hain eder jarri duen izeba Anaren urtebetetzea izanik, hari ere kantatu diote urtebetetze kanta mitikoaren bertsio Perutar bat.

Publikoarendako ez da gonbiterik falta izan, “kantaren bat nahi izatekotan eskatu eta gu saiatuko gara…”. Duela pare bat urte-edo bera eta bere musika ezagutarazi zizkidana nahi nuen nik. Ez naiz ausartu. Gero esan dit pozik joko zukeela proposatu izan banu.
Susmoa nuen Peruk jendea tratatzeko duen goxotasun hori bera transmitituko zuela bere (eta beste batzuen) kanten bitartez oholtza gainetik, eta ez nengoen oker.


ASTEKARIA
2022ko urtarrilaren 16a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


Eguneraketa berriak daude