"Badut zinez txertatuak ez direnen izorratzeko gogoa. Bururaino aspertuko ditugu”. Frantziako presidentearen hitzak dira, lehendakaritzarako berriz aurkezten denarenak. Hasi da kanpaina, eta ondoko ehun egunetarako tonua eta norabidea markatu dizkigu Macronek. COVIDari bideratuko zaio monopolioa –eta izorra daitezela zerbitzu publikoez, krisi sozioekonomikoaz, kulturaz edota ingurumenaz eztabaidatzea espero zutenak–. Bestelako guzia gorderik eta aipamenik gabe atxikitzeko estalki sendoa badu botereak; ezkerraren proposamen eskasia begi-bistan uzteko gaia badu; bozka beldurretik bideratzekoa. “Etorkin terroristaren” mamua bezain emankorra izan daiteke koronabirusa. Boto-emaileak eskuinetik xarmatzeko amuzkia badu: aker pekatzailea edota barne-arerioa izendatzeak eta hauen haserrea hauspotzeak botoak dakartzate –eta hainbat hobe sua piztuz adierazten badute kexua–. Errepresioz eta nagusikeriaz “ordena” eta “bake soziala” berreskuratzeko urratsak botoak dakartzalako.
Esaldi ttipi mingarrien estrategia ezaguna da. Sarkozyk bere garaian “kaka [banlieue auzogune txioetako gazteak ] karcher-arekin garbitzeko” asmoa zuen. Aurretik Chiracek “atzerritarren gaindosia” eta hauen “arrabotsa eta usaina” zituen azpimarratu. Hiruak presidente. Hiruak eskuinekoak. Hiruak zentzu guztietan pribilegiatu. Hiruak azpikoa iraintzeko axolagabekerian. Ze gauza batzuen haserre eta miseriatik zukua atera nahi izatea. Ze gauza piramidaren puntatik oinarrian dagoenari tu egitearena. Banlieue-tako gazteak aurpegia estalirik barrikadetan behar dituen gisara, nahiko lituzke berriro ere Parisko hirigunea sutan jartzen dabiltzanak –Jaka Hori, blac block ala txertoaren kontrako... bost axola zer diren; sua piztu dezatela, besterik ez–. Hortik Le Parisien egunkariari eskainitako elkarrizketako iraina, Eliseoko kontseilariek aurretik irakurritakoa, zuzendutakoa eta onargarritzat jotakoa. Hots, kalkulu politiko bati segi plazaratutakoa.
Baina sua menderakaitza bihurtu daiteke. Makineria indartsuenak ukateak ez dakar automatikoki suaren kontrola. Onerako ala txarrerako. Eskuin-muturraren mehatxua erreala da, piramidearen gailurrean baita oinarrian ere. Maleruski, ezkerraren muturretik, mugimendu guti sendi da. Karrikan egon behar luke ezkerrak, benetako aldaketak proposatzen. Eskuin-muturra hauspotu ez dadin.
Michel Barnier kontserbadorea ministro ohia da, Europako Batasuneko komisario ohia ere bai eta Brexiteko negoziatzailea izan zen.
Elkarrizketa-sorta hasiko du, beste behin, Macron presidenteak. "Ahalik eta gehiengorik zabalena eta egonkorrena osatzeko" egingo duela lan esan du Macronek, herrialdea ez dadin "blokatuta eta ahulduta" gera.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.
Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.
Biziak badu balioa. Balio afektiboa, balio morala. Balio ekonomikoa ere bai: osasun eta garraio sailetan, arduradunek neurgailu estatistikoak erabiltzen dituzte biziaren balioa pisatzeko. Hain zuzen ere, agintariek hautuak egin behar dituzte, karkulatzeko zoin den... [+]
Frantziako Konstituzioan Korsikaren izaera berezia jasoko luke artikulu batek. Presidenteak hezkuntzan korsikera bultzatzeko asmoa iragarri du, baina ez hizkuntza ofizial bihurtzeko.
Epaiketa eta zigor bidez eskarmentatu nahi ditu Frantziako Gobernuak istiluetan atxilotutako pertsonak, 3.600 inguru. Prozesu judiziala azkartu eta “defentsarako eskubide eza” salatu dute abokatuek. Jada, 380 pertsona baino gehiagok jaso dute sententzia.
Ibiltzeak mila bertute dauzka. Juan Luis Zabalak hori zioen berriki: “Ibilian ziren / nire kezkak aienatu. // Ibilian ninduen / atsedenak hartu. // Ibilian zitzaidan / bizitza indartu” (Mina hartzeko ere, Susa, 2022). Duela 250 bat urte, Rousseauk goraipatu zituen kurri... [+]
Bi herrialdeetako Polizien “kooperazio handiagoa” nahi luke Frantziak, bere ustez, “bigarren mailako mugimenduak” daudelako oraindik ere bi estatuen artean. Urtarrilaren 19an batzartuko dira bi agintari nagusienak Bartzelonan, Laguntasun eta Kooperazio... [+]
Macronek hauteskunde kanpainan soldadutza berriz ere derrigorrezko egin nahi zuela adierazi zuen eta 2019an abian jarri zuen "Zerbitzu Nazional Unibertsala" (SNU frantsesezko sigletan) izenarekin. Handik gutxira bere egin zuten proposamena ondorengoek: Salvinik... [+]
Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.