Azaroan okupazio-datu errekorrak erregistratu dira Espainiako Estatuan: 61.768 langile gehiago daude Gizarte Segurantzan afiliatuta (serie historikoko daturik altuena), eta langabezia pandemiaren aurreko zifretara jaitsi da (3.182.687 pertsona). COVID-19ari aurre egiteko ezohiko neurri ekonomikoei buruzko lehen lege-dekretutik ia 2 urtera, okupazio-mailan eragin positiboa agerikoa eta objektiboa da. Hala ere, argazki honek ez dizkigu erakusten estatu espainiarreko langile klasearen errealitatearen aurpegi guztiak.
"Laneko errentek langabezia-tasaren pareko bilakaera izan dute: langabezia zenbat eta gehiago jaitsi, orduan eta gehiago jaitsi da langileriak eramaten duen pastelaren zatia"
2013tik, langabeziak goia jo zuenetik Estatuan (%26,66), lanpostuen sorrera etengabea izan da 2019ko hirugarren hiruhilekora iritsi arte, langabezia-tasa %12,23koa zenean. Hala ere, lan-merkatuan sartzen ziren pertsonek beste egoera batean egiten zuten, batez ere emakumeek. Bi lan-erreformek taxutu zuten lan-merkatu berria: enplegu sorrera okerrago ordaindutako lanetan kontzentratu da, aldi baterako kontratuekin, azpienplegu handiarekin eta kaleratze oso merkearekin. Barne-debaluazioko prozesu horrek eragina izan du langileen eta kapitalaren jabeen artean errenta banatzerakoan. Kontabilitate nazionaleko datuekin, argi ikus dezakegu laneko errentek langabezia-tasaren pareko bilakaera izan dutela: langabezia zenbat eta gehiago jaitsi, orduan eta gehiago jaitsi da langileriak eramaten duen pastelaren zatia. Eta txanponaren beste aldea: kapitalak gero eta gehiago bereganatzen du ekoitzitakoaren totaletik.
Langabeziaren jaitsierak ez die langileei galerarik eragiten zuzenean, ez litzateke egokia bi aldagai horien artean kausalitate-erlazio zuzena ezartzea. Izan ere, langabeziaren hazkundea bat dator laneko errenten igoerarekin, baina ez soldatak igotzen direlako, krisiaren lehen uneetan enpresen irabaziak oso azkar amiltzen direlako baizik; eta mozkinen beherakada horren ondorioz, enpresek kaleratzeak egiten dituzte. Ekonomiak hobera egiten duen heinean, kapitala aberastu egiten da berriro. Pastela handitzen da ekonomia hazten delako, baina gero eta prekarizatuago dauden langileen pastelaren zatia proportzioan txikiagoa da, nahiz eta, eurak izan pastelaren egiazko ekoizle bakarrak.
Langabeziaren hazkundea beti izango da albiste txarra langile klasearentzat. Baina okupazioaren hazkundeak, kapitalismo espainiarraren baitan, ez du zertan berri ona izan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]