Etorkizuneko errelatoez

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Iraganeko errelatoaz hainbeste hitz egiten den herri batean, hori  bezain inportantea iruditzen zait etorkizuneko errelato posibleez hitz egitea, hau da, datozen urte eta hamarkadetan existitu daitezkeen gizarte posibleez gogoetatzea. Azken finean, etorkizuna ez ezik, errelatoek oraina ere moldatu egiten dutelako. Ildo horretatik, aldaketa sozialak dimentsio politikotik aztertu eta irudikatu ohi ditugu soilik;  baina, modu berean, eraldaketa sozial orok jendartearen emozio kolektiboetan eragin behar duelakoan nago. Zentzu horretan, krisi ekologikoaren gaia hedatzen doan heinean, nire inguru zabalean bederen, etorkizunarekiko iruditegi katastrofistak hartzen ari diren presentzia kezkagarria iruditzen zait, hain zuzen ere etsipen kolektiboa ez delako eraldaketa sozial askatzaileekin bateragarria.

"Oker gabiltza trantsizio ekologikoa berez emango den prozesua dela uste badugu: trantsizio ekologikoa justua izango da, edo ez da izango"

Gauzak horrela, euskal funtzionario batek “historikotzat” jo zuen arren, Glasgowko goi bilera  dezepzionantea izan dela onartu beharrean gaude (berez, barrez lehertzekoa litzatekeen komentarioa da, ez balitz Ingurumen, Jasangarritasun eta Ekonomia sailburuaren ahotik atera). Berriro ere, bagenekiena gertatu da; ezin dugula Salbazioaren karta eliteen ustezko ontasunaren esku utzi, alegia. Argindarraren prezioaren igoerarekin gertatzen ari dena ikustea besterik ez dago, nahiz eta gasaren prezioak ere zeresan handia duen horretan.

Hamarkadak daramatzagu ostrukarena egiten, orain guztion ahotan dagoen ebidentzia zientifikoari muzin egiten; aldiz, arazo (eta erronka) erraldoien aurrean gaudela ukaezina da: talka bizitzen ari gara, kapitalismo globalaren eta Lur planetaren muga fisiko –krisi energetikoa eta material eskasia– zein biologikoen –klima aldaketa eta biodibertsitate galera– artean. Datozen urte eta hamarkadetan agerikoagoa izango den talka. Prozesu konplexu, poliedriko eta korapilatsua, ezin dena goiburu pare batekin laburbildu.

Edonola ere, hein handi batean, oraindik ere egiten dugunaren edo egiten ez dugunaren araberakoa izango da etorkizuna. Ulertu behar dugu onerako eta txarrerako ez dagoela klima aldaketa posible bakarra. Zientzialariek ezarritako marra gorriak gaindituko bagenitu ere (eta pertsonalki, egoera ikusita, ez dakit zentzurik ote duen garai aurre-industrialetik 1,5 graduen igoeraren langa ez gainditzearekin jarraitzeak) ez dago amore ematerik, tenperatura globalak igotzen jarraituko luke.

Oker gabiltza trantsizio ekologikoa berez emango den prozesua dela uste badugu: trantsizio ekologikoa justua izango da, edo ez da izango. Horregatik, sektore ezberdinetako jendea begirada soziala duen euskal ekologismoa artikulatu eta eraberritzeko egiten ari den saiakera da izan dezakegun berririk itxaropentsuena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-07-17 | Gorka Menendez
Zenbateraino izan behar dira txikiak nekazari txikiak?

Gaur egungo ezker mugimenduaren zati handi batek, intuitiboki bada ere, eskala txikiko nekazaritza aldarrikatzen du zalantza askorik izan gabe. Hala ere, txikitasunaren aldarrikapen horrek baditu bere kontraesanak: tamaina txikiko ustiategi batek, definizioz, ezingo du elikagai... [+]


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


2024-07-17 | Iñaki Barcena
Ekofaxismoa al datorkigu?

Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko desorekak ekartzen dituzte. Estraktibismoaren gurpil... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


2024-07-17 | David Bou
Agur esaten ikastea

Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]


Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


2024-07-17 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hemengoa

Ordenagailua itxi, txankletak jantzi, eguzki-kremaz laztandu. Nora zoaz oporretan? Oporrak egitea nonbaitera joatea dela normalizatu dugu, deskantsuak distantzia behar duelako, diogu. Eta bidaia egitean, turista bilakatuko gara, izendapen aldaketak deserosotasun bat sortzen... [+]


Materialismo histerikoa
Txatarra

Usainak keinuren bat eskatzen zuen, baina berak egin ez zuenez (ezin zitekeenez beste usainik espero), besteok ere ez. “Ez, ez, ez daude denak. Bizirik dirautenen atalik ez dago, ez dut inor bizirik utzi, adibidez, ezpainik gabe (ikusi dituzue? Horiek perfektuak iruditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude