Norbaitek oihu egin du gela barruan, oihu buru barruan. Sei pertsona daude eraikin bateko gela eta pasilloetan, elkarrengandik ihesi, bata besteari hizketan. Sei pertsona lehoietatik begira kalera irten ezinik. Beldurra da ideia eta hitzik errepikatuena Mugurdiak Lugorrian izeneko ikus-entzunezko lan honetan. Abenduaren 10ean aurkeztu zuen Izaro Ieregik (Algorta, 1987) Me cabezo, Me cuello, Te ombligo erakusketaren barruan, Erromo Kultur Etxean. Ikus-entzunezko lana Vimeo plataformara igo du. Biak ala biak ikusteko aukera egongo da abenduaren 30era arte.
Mugurdiak Lugorrian
Noiz: abenduak 10
Non: Erromoko kultur etxea
Lan kolektiboa da, partaideen artean mamitua eta osatua. Izaro Ieregik proiektuaren parte ziren lau tailer antolatu zituen uztailean. Lau saio horietan gorputzari eta beldurrari buruz hausnartu zuten, dantza egin eta partiturak landu zituzten. Lanketa kolektibo horren fruitua da Mugurdiak Lugorrian filma, zeinetan tailerretan parte hartu eta testuak idatzi dituzten sei kideen arteko bakarrizketa eta elkarrizketak aurkezten diren. Filmaren ondoren performance bat burutu dute erakusketa ikusgai dagoen aretoan bertan. Berriz ere lau-bost gizaki izan ditugu hizketan, bakarrizketan zein elkarrizketan. Eta, zeri buruz dihardute sei izaki hauek? Zeri buruz, gela itxi horretan? Beldurraren inguruan, baina ez bakarrik. Haien artean hitz egin dute, baita ikusleari zuzendu ere.
Munduak kolapsatu behar duela dirudien garai hauetan inoiz baino denbora gehiago eman dugu gure buru eta gorputzekin, gure mamu eta beldurrekin. Gure lotsa eta minekin. Horrek guztiak aurrera egitea galarazi digu askotan. Eta aurrera egin nahi dugu, batzuetan geldi egotea aukera bada ere. Gure buru barneko mamuek, gure ni guztiek, gure izaeraren kontraesanak gogorarazten dizkigute. Beldurrik ez dugula diogunean, gure beste ni-etako batek gogoraraziko digu guztiok beldur garela. Ausart izan nahi dugunean, lotsaraziko gaituzte. Gure buruarekin gogorregiak izango gara, mundua soilik indartsuenentzat eginda dagoela errepikatuko dugu. Gure baitan daude gure ahulezia guztiak eta gure azalean tatuatuta daramatzagu gure zaurien orbainak, gizartearen indarkeriak gure gorputzen aurka egin duen min guztia. Motxilan sartu ditugu egokitu dizkiguten rolak, exijitzen zaizkigun portaerak eta, askotan, besteen zaborra. Gainerakoen mamuen zama gure egiten dugu.
Hori guztia, eta gehiago, esan digute ikusleoi gela horretatik irten ezinik zeuden gizakiek. Saihestezina dirudien kolapsoaren aurrean burmuinean ditugun epaileei men egitea baino, dantzatzea ere aukera bat dela erakutsi digute. Edo ur gainean egon, gorputzak geldi eta elkarri eskutik hartuta, lasai, ezkatarik dugun arduratu gabe. Oraina biziz.
Zubiak bi munduren arteko muga markatzen du. Alde batean Bilbora doan errepidea dugu. Bestean ezer ez, inon ez. Zubia mundu ezagunaren eta gune liminalaren arteko aduana da. Azpitik zeharkatu dugu beste dimentsio batera eraman behar gaituen porlanezko atari bat izango balitz... [+]
Bide gurutzea performancea hasiko du Imanol Espinazok igandean, Irun eta Hendaia batzen dituen Santiago zubiaren eta Melillako hesiaren arteko distantzia oinez eginez.
Aimar Arriola komisarioak eta Sands Murray-Wassink artistak gutun bidez ezagutu zuten elkar. 2020ko ekainetik 2021eko otsailera bitarte, bizipenak eta gogoetak trukatu zituzten, If I Can’t Dance antolakundearen enkarguz –performancea aztertzen duen erakundea da, eta... [+]
Laster beteko dira 46 urte, maiatzaren 21ean. 1974ko egun horretan, Düsseldorfetik New Yorkera iritsi zen hegaldi batek tipo bitxi bat zeraman barruan: feltrozko kapelua, arrantzale txalekoa eta erantzun bitxi bat immigrazio kontrolean zertan lan egiten zuen galdetu... [+]
Abortatzen saiatu zen emakume drogazale eta prostituta baten semea, ez zuela jaio behar aldarrikatzen du Abel Azconak. Bere bizitza eta zaurietatik sorturiko artea egiten du eta bere heriotza pentsatua du: pieza artistiko bat izango da. Obra polemiko eta zentsuratuen egilea,... [+]
'Amen' izeneko performance baten bidez Elizaren baitan izandako abusuak salatu ditu artista iruindarrak. Abokatu Kristauen Elkarteak salatu zuen "birao" eta "sentimendu erlijiosoen" kontra egiteagatik. Bigarrenez deitu dute deklaratzea baina oraingoan... [+]
Esther Ferrer (Donostia, 1937) atzera eta aurrera dabil bere oinkada luzeekin erakusketa aretoan barrena. Tabakaleran apirilaren 5etik maiatzaren 26ra izango duen mostran dihardu lanean, 60ko hamarkadatik gaur egun arte egin dituen ekintzen aukeraketa bat ekarriz eta obra berria... [+]
Xabier Erkiziak kontatu digu nola Julio Caro Baroja antropologo eta historialariak lapiko-jotzeen iturburua zenbait euskal herrietako ohituretan topatu zuen. Jakina da 70eko hamarkada bitarte Lesaka eta inguruko herrietan, esaterako, ezkontzera zihoazen bikote gazteak omentzeko... [+]
Ostiral honetan Donostiako Tabakalerak Esther Ferrerri eskainitako 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 18, 23... erakusketa inauguratuko du. Artista donostiarraren iraganeko lanak ikusi ahal izango dira bertan, baita obra berria ere.