Sonoritateak menderatzen dituzten emakumeak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Günter Neuhold. Bakarlaria: Martina Filjak (pianoa). Egitaraua: Smyth, Saint-Saëns eta Txaikovsky-ren obrak. Lekua: Euskalduna Jauregia (Bilbo). Data: abenduaren 3a. Argazkia: BOS.

Bilbao Orkestrak kontu handiz pentsatzen ditu bere abonu-zikloan eskaintzen dituen programak. Azken hau ez zen salbuespena izan eta interes handiko hiru lanek osatu zuten, hainbat arrazoirengatik.

Bestalde, taldearen aurreko zuzendari titularrak, Günter Neuhold-ek, burututako zuzendaritza izan zen kontzertua arrakastara eraman zuen beste osagaietako bat. Zuzendaritza horretan, une oro, soinu zaindua, kontraste argiak eta, piano eta orkestrarako kontzertuaren kasuan, orkestraren eta bakarlariaren arteko elkarrizketa perfektua nagusitu ziren.

Kontzertua On the cliffs of the Cornwall pieza gozagarriarekin hasi zen, Ethel Smyth-ek konposatutako The Wreckers operaren bigarren ekitaldiaren preludioa dena. XIX. eta XX. mendeen artean bizi izan zen konpositore britainiarra musikari ona izateaz gain, lider sufragista ere izan zen.  Lan asko konposatu zituen eta bere garaiko konpositoreek miretsi zuten bere obra. Bestalde, New Yorkeko Metropolitan-en bere operak antzeztea lortu zuen lehen emakumea izan zen. Bilbao Orkestrak konposizio horren zuku guztia ateratzen jakin zuen, obraren aberastasun tinbrikoa nabarmenduz.

Ondoren, Saint-Saëns-en 2. piano eta orkestrarako kontzertua sol minorrekoa, op. 27 interpretatu zuten; Martina Filjak kroaziar piano-jotzailea izan zen protagonista. Azken urteetako bakarlari onenetakoa dugu Filjak andrea. 2009ko Cleveland-eko Nazioarteko Piano Lehiaketa irabazi zuen eta pianoan soinu benetan eder eta pertsonalaren jabe da.

Oso modu delikatuan interpretatu zuen kontzertua, kristalezko soinu harrigarriz eta fraseatze gozo eta ederrez. Baina agian bere bertutean datza bere akats txikia. Interpretazioa pertsonala eta bikaina izan zela ukatu gabe, Filjak-ek alde eztitsu samarra du, lehen mugimenduan gehiegizkoa, nire ikuspuntutik. Nolanahi ere, obraren bigarren eta hirugarren mugimendu zailetan segurtasun handia eta nagusitasun tekniko osoa erakutsi zuen. Gainera, Arvo Pärt estoniarraren pianorako pieza bat oparitu zigun, eta bakarlariak publikoa aho zabalik utzi zuen lortu zuen soinu hotz eta tindagarriarekin.

Egitaraua Txaikovsky-ren 5. Sinfonia indartsu eta bikainarekin amaitu zen, Neuhold-en batutak garbo eta irmotasunez eramana. Oso kontzertu ona.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika klasikoa
Musika Hamabostaldia: gogoeta batzuk

Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]


Adore kontrolatua

Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.[+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Desberdina eta berezia

Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.


Aita Santuaren biolinista eta bere estela

Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.


Iraultzaren eta maitasunaren artean

Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]


Inaugurazio erromantiko-berantiarra

Musika Hamabostaldiak 85. edizioari hasiera eman dio, orkestra handi batekin eta inaugurazio baten mailako programarekin.


Bederatzigarrena eta azkena

Viena, 1824ko maiatzaren 7a. Ludwig Van Beethovenen (1770-1827) 9. Sinfonia estreinatu zen. Konpositore alemaniarrak bukatu zuen azken sinfonia izan zen, baina, asmoari erreparatuta, lehena izan zela ere esan liteke. Beethovenek 1799 eta 1800 urteetan idatzi zuen 1. sinfonia;... [+]


Merezi dugun euskal opera

Durangoko Hitz liburu-dendan otu zitzaidan Saturraran operak merezi zuela kritika. Jose Julian Bakedanoren arrapostua batetik, liburu-dendako Gaizka Olabarriren berben ilusioa, horrenbeste urtean Hitz liburu-dendako ardura eraman izan duen Nekane Bereziartuak opera hori ikusteko... [+]


Neorromantizismoa bi estilotan

Amaitu da Euskadiko Orkestraren kontzertu-denboraldia, Iruñeko Baluarten egindako aparteko kontzertu batekin. Kontzertu ederra, entzuleen txalo zaparrada nahi duten horietakoa, pizgarri dezenterekin.

Pizgarri horietako lehena bakarlaria zen, Federico Colli italiarra,... [+]


Sentimendu hutsa eta ahots festa

OLBEren 2023/2024 denboraldia amaitu da, publikoak beti espero duen tituluarekin. Mila aldiz entzun arren beti sentimendu biziak pizten dituen opera da Pucciniren maisulanetako bat. Gainera, oraingo honetan, primerako bakarlariez gozatu ahal izan dugu; antzezpena benetako plazer... [+]


Eguneraketa berriak daude