Amazonek haren dibulgazio lan bat erretiratu duenean azaldu da Jose Luis Garcia (Salamanca, Leon, 1955) komunikabideen lehen lerrora, baina hamarkadak daramatza sexualitatearen dibulgazioan. Haur eta gazteen pornografiaren kontsumoarekin arduratuta dabil, are gehiago Internetek eztanda egin ondotik. Haurrek pornoa ikusiko dutela onartuta, sexu heziketan eta bestelako ereduetan sakontzea ikusten du irtenbide bakarra.
Biribil diozu: “Zure seme-alabek pornoa ikusten dute”.Hobe da hasieratik onartzea?
Ikerketen arabera, 6 urterekin hasten dira haurrak pornografia ikusten, eta zaila da pornorik sekula ikusi ez duen 18 urteko gazte bat topatzea. Nerabeen laurden batek, 18 urte betetzerako, 10.000 ordu kontsumitu ditu. Pornoaren kontsumoa orokortuta eta normalizatuta dago. Gurasoei esaten diet: “Zuen haurrek pornoa ikusiko dute, bai ala bai”. Eta gainera, porno bortitza da ikusten dutena, emakume eta adin txikikoenganako bortizkeria dosi handikoa. Hau erloju-bonba bat da, eztanda egingo diguna: sexu desira botere handiko motibazioa da gizakiarentzat, eta gaizki lantzen bada mina eta sufrimendua dakar. Gorantz doaz gazteen arteko sexu erasoak eta jokabide bortitzak. Eta ez da faktore bakarra, baina porno bortitzaren kontsumoa zuzenean dago lotuta horrekin.
Gizarte digitalak zerikusi du horretan, ezta?
Noski. Nire garaian pornografia bazen, aldizkari pornoak poltsa opakutan zetozen, X zinemak zeuden, eta Canal Plusek pelikulak ematen zituen. Pornografia beti izan da: badira duela milioika urteko pinturak, gizakiak beti bilatu duelako estimulu sexuala. Teknikaren garapenarekin aldatzen joan da: inprentaren agerpena, argazkigintza, zinema... Baina oraingoa iraultza bat da. Internetek atea ireki du. Nik gurasoei esaten diet: Interneterako konexioa duen mugikor bat duen edozein haurrek bai ala bai egingo du topo pornoarekin, industriak aurreikusia duelako hori: algoritmoek gazteak bilatuko dituzte, ehizatzeko, kontsumitzaile eta menpeko egin daitezen. Mendekotasuna porno kontsumoaren ondorio nabarmenetako bat da, eta eragin handia du osasunean.
"Ume pornografikoak" kategoria darabilzu. Zeri deitzeko?
Ume pornografikoak sexua ia-ia porno bortitzaren bitartez bakarrik ikasi dutenak dira. Pornografiaren eragin boteretsuarekin kontrastatuko duen sexu heziketa falta da. Eta horrek ondorioak ditu: ume horiek, heldutan, trastorno emozional, afektibo eta sexualak izan ditzakete: mendekotasunak, sentikortasunarekin lotutako burmuin alterazioak, prostituzioaren kontsumoa, drogen eta alkoholen kontsumo handiagoa, eta, batez ere, adin baterako desegokiak diren praktika sexualak. Pornoak, jokabide gisara, sarketa baginala, anala eta ahokoa planteatzen ditu, txandaka, kondoirik gabe. Umeek gidaliburutzat hartzen dute, eta imitatzen saiatzen dira, hori delako haien eredu bakarra. Ondorioa: desastre bat.
Nola saihestu daiteke, saihestu badaiteke?
Saihestea oso zaila da, pornoaren industria oso boteretsua delako, eta ez dagoelako kontrolatzerik. Familiak eta eskola trebatzea da egin daitekeen bakarra. Pornoari konpetentzia egitea da erronka, eskaintzen dituen jarrera eta jokabideen bestelako eredua ematea. Gurasoek sexuaz modu positiboan hitz egin behar diete haurrei, osasunari, afektuei, ardurari eta elkarrekiko akordioari lotuz. Sexualitatea alderdi positiboa da, eta ez du zerikusirik biolentziarekin. Baina pornoak, sistematikoki, biolentzia eskaintzen du.
Gauza da gurasoek ez dutela hitz egiten. Zergatik?
Sexualitatea modu osasuntsuan hartzeko gai izan ez den kultura batean bizi gara. Belaunaldiz belaunaldi, ahal izan duen moduan moldatu da bakoitza. Etxean ez da hitz egiten gazteei interesatzen zaizkien gaiez: sexu plazera, masturbazioa, pornoa. Gurasoek ez dakite zer egin, haiei ere ez dietelako erakutsi. Zaila da pornoarekin lehiatzea, plazera ematen duelako, eta plazer sexuala gakoa da hau guztia ulertzeko. Ikusten dutena indartzen du.
Badira beste mota bateko erresistentziak ere? Politikoak, esan dezagun.
Nafarroa plaza zaila da, sexu heziketarako eredu ezberdinak defendatzen dituzten taldeak daudelako, aurrez aurre. Eskolan eta familietan sexu heziketa zientifiko eta profesionalaz hitz egitearen kontra daudenek eredu tradizionala defendatzen dute: isiltasuna, bekatua, arriskua. Nik bereizketa egiten dut pelikula pornografiko eta erotikoen artean. Baina badago erabat kontra dauden taldeak (Eliza, eskuina, mugimendu feminista tradizionala…), eta edozein porno motaren alde daudenak (industria, kontsumitzaileak, mugimendu feminista liberala, queer mugimendua…). Aurrez aurre daude, sexua nork kontrolatuko, eta ni tartean, alde guztietatik ostiak hartzen. Gizarte guztiak saiatu dira sexua zorrotz kontrolatzen, herritarrak kontrolatzeko. Gaur ere bada lehia hori. Bitartean, gure haurrek segitzen dute pornotik ikasten.
Porno onik ba al dago?
Eztabaida interesgarria da. Gizakiok estimulua behar dugu desira sexualerako, arrazoi biologikoengatik. Badira misio hori duten pelikula, liburu edo komiki mota batzuk, desira pizten dutenak. Ederki. Baina horrek ez du zerikusirik pelikula bortitz batekin. Hori tekila eta alkoholik gabeko garagardoa parekatzea bezala da. Niri ez zait pornografia hitza gustatzen, ideologikoki eta moralki kargatuta dago. Pelikula erotikoen eta eduki biolentoa dutenen artean bereizten dut. Nerabezaroan normala da pornoa ikusten masturbatzea; behar badute badira beste baliabide batzuk, baina ez dezatela kontsumitu erabat matxista eta misoginoa den porno bortitz hori. Gurasoek dilema handi bat dute: edo pornoa, edo haiek. Haien haurren etorkizun sexuala erabaki behar dute.
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Pornografia eztabaidagai izan da hainbat hamarkadatan, eta eztabaidaren zati handi batean ikuspegi moralista eta alarmista nagusi izan da gizarte helduaren aldetik. Hala ere, bada garaia begirada estu hori zalantzan jartzeko eta pornografia ikuspegi zabalago eta zehatzago... [+]
Aurreko egunean, 10 urteko haur batek esan zidan bere eskolako helbide elektronikoaren pasahitza aldatu behar zuela, gurasoek bazekitelako, eta bere pribatutasuna zelatatu ahal zutelako. Ulertzen nuela esan nion, baina ohartarazi nion, eskolako arduradunek ere, naiz eta eurekin... [+]
Emakundek Azaroaren 25erako zabaldutako kanpainaren arabera, pornografia bihurtu da haur eta gazteen sexu indarkeria eskola. Egitasmoa kontrastatu dugu aditu zein arituekin, eta EAEko instituzioen koherentzia falta kritikatu dute: sexu-heziketaren premia aldarrikatzen duten... [+]
Emakundek Pornoa emakumeen aurkako indarkeriaren eskola bat da leloa aukeratu du azaroaren 25erako, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguneko kanpainarako. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuak adierazi du nagusiki kontsumitzen den pornoa emakumeen... [+]
Pornografiaren eta desinformazio sexualaren aurrean gogoetatu eta baliabideak partekatzeko, jardunaldi arrakastatsuak egiten ari dira Nafarroan, eskola eta familiei zuzenduak. Astearte honetakoa da euskaraz egingo duten jardunaldi bakarra, Bertizen. “Sexu heziketa ez da... [+]
Azken lau hilabeteetan, lau pertsona atxilo hartu ditu Espainiako Poliziak Bilbon, Erandion eta Balmasedan. Ikerketapean daude eta aske, momentuz. Horietako bati 10.000 eduki baino gehiago atzeman dizkiote.
Bilbo, 2022ko martxoak 1. Nekatuta baina pozik agertu da Albertina Carri zinemagile argentinarra hitzordua eginda geneukan hotel-atarira. “Egun oso intentsoak izan dira. Badirudi duela bi hilabete bizi naizela hemen, baina ez, iritsi berria naiz eta banoa berriro”,... [+]
Batzuk trufatzen dira gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) dirua ematen dion jendeaz. Bestalde, ez da dotorea lau haizeetara zabaltzea ongintzara-edo bideratzen duzula zure soldataren parte txiki bat, eta beraz ez da defendatzen posizio erraza. Tira, animatuko naiz: sinesten dut,... [+]
Nerabeak galdekatu ditu Save The Childrenek, pornografiarekin duten harremana aztertzeko. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, hamarretik zazpik pornografia ikusi du noizbait, 12-13 urterekin izan dute lehen kontaktua, eta hamar nerabetik hiruk dio pornografiak “eragin handia edo... [+]
Atxiloketak Espainiako Poliziak egindako operazio baten parte izan dira. Internet bidez emakumeen sexu eskaintzak egiten zituzten.
Israelgo estatuak 70 urte bete berri ditu eta gertakari horrek literaturan izan duen agerpenaz aritu dira zenbait hedabideren kultur gehigarriak azken asteetan –bitartean, nazioarteko orrialdeetan, hildako palestinarren berri ematen zuten–. Fikzio israeldarraren... [+]