Batzuk trufatzen dira gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) dirua ematen dion jendeaz. Bestalde, ez da dotorea lau haizeetara zabaltzea ongintzara-edo bideratzen duzula zure soldataren parte txiki bat, eta beraz ez da defendatzen posizio erraza. Tira, animatuko naiz: sinesten dut, inuzentea ni, zerbaiterako balio duela keinuak. Kontua da duela urte pare bat utzi nuela GKE bat, eta berriz deitu didatela aste honetan, orduan emandako laguntzagatik eskerrak emateko, eta mesedez nire laguntza behar dutela berriz.
Konbentzituta nengoen tolesgabe agertuko nintzela langile haren aurrean, baina Afrikako ez dakit zein herrialdetako egoerari buruz hitz egiten hasi zaidanean, bihotza samurtu zitzaidan, eta amore eman nuen ia. Pentsatzen nuen informazioa bere horretan helaraztea ez zela ni mugiarazteko gai izango, jakin nahi duenak hor daukalako, eskuragarri, nonahi… Baina bai, ia eman nuen urratsa.
"Agian sortuko litzateke mugimendu abolizionista bat, eta beste batzuek pornografia erregulatzearen alde egingo lukete –langileen baldintza duinak bermatuz–, eta, konturatzerako, elkarren etsai"
Aste batzuk lehenago gertatutakoarekin lotu nuen pentsamendu hura. Hizkuntza-akademian egokitu zitzaidan pornografiari buruz hitz egitea. Alarmista –ia apokaliptiko– atera zitzaidan ahozko ariketa, aitortzen dut, baina Save the Children-ek (ez, ez zen hori nire GKEa) iaz kaleratu txostenak pixka bat kolpatu ninduen. 40 eta piko urteko emakumezko ikaskide batek kontra egin zidan, eta nik onartu, kiroltasunez. Erabilitako argudioak harritu ninduen, ordea: sexua oraindik tabua den gizarte honetan zeinen erraz kritikatzen dugun pornografia, baina aizu, sexu-heziketa garrantzitsua dela gaztetxoentzat. Alegia, iruditu zitzaidan karkatzat hartu ninduela, besterik gabe. Segur aski ez zebilen erabat oker. Baina neure baitan pentsatu nuen, eta agian ni banago oker, fede oneko emakume hura ez zela bereziki jakitun pornografia mainstream-a zertan datzan gaur egun. Mainstream-a, esan nahi baita, gizonezko heterooi zuzenduta dagoena.
Beraz, dela batzuk erdi disimuluan gabiltzalako, dela beste batzuk ez direlako enteratzen, pornografiak segitzen du gazteen sexu-heziketarako eragile nagusi izaten, eta… Barka, hasi behar nuen berriz nire matraka katastrofistarekin.
Zeren noski, jakingo balitz, nik zer dakit, agian sortuko litzateke mugimendu abolizionista bat, eta beste batzuek pornografia erregulatzearen alde egingo lukete –langileen baldintza duinak bermatuz–, eta, konturatzerako, elkarren etsai nagusi bilakatuko lirateke. Eta señoro, aliatu eta enparauok beste behin eztabaidaren lekuko pribilegiatu, krispetak besterik falta ez zaizkigula.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]