Aurreko batean ea ezagutzen zintudan galdetu zidaten, eta ez nuen erantzuten jakin. Bitxia da norbait ezagutzea, edo norbaiten berri izatea ezagutzen duzula kontsideratzeko beste. Nik ere ez dakit zenbat datu behar ditudan, zein irizpide bete behar ditugun elkar ezagutzen dugula esateko.
Sare sozialek eta era digitalaren paradigmak kontzeptuen ulerkera berria eskatzen dute halabeharrez. Harremanen berkontzeptualizazioa, ezagutzarena... Orain edo duela hamar urte norbait ezagutzea ez da gauza berdina. Nik ezberdin ulertzen dut, horregatik ez nuen erantzuten jakin. Berez, ofizialki, ez omen zaitut ezagutzen. Ez gaituzte inoiz aurkeztu, eta orain arteko ulerkeraren arabera, behintzat, pare bat hitz gurutzatu behar ditugu (gutxienez) elkar ezagutzen dugula kontsideratzeko. Edo bitartekariren batek ofizialki aurkeztu, eta bi muxu eman behar ditugu (gutxienez). Orain dela gutxi arte (akaso, pandemia arte) horrela zen. Beraz, ez. Ez dugu elkar ezagutzen.
"Harreman birtual horiek gehiago eman didate zure egunerokoaren berri, betidanik nire inguruan, nire herrian, ezaguntzat nituen besteez dakidana baino"
Ez dugu elkar ezagutzen, baina badakit aurreko asteburuan Alde Zaharrean irten zinela. Badakit beti zerbezak edaten dituzula, eta Marlboro erretzen duzula. Badakit Belako, Rotten XII, Anari, Joancho Marques, Nirvana eta Ruper gustatzen zaizkizula. Badakit mendira joaten zarela asteburuetan, eta korrika ere egiten duzula osasuntsu mantentzeko. Badakit duela bi hilabete ile apaindegira joan zinela, eta betikoa egin zenuela beste behin. Badakit ebakia hartzen duzula eguerdietan. Badakit zein alderdi politiko bozkatzen duzun, eta badakit zer iritzi daukazun txertoen inguruan. Badakit gurasoen kotxea erabiltzen duzula. Badakit zer ikasten duzun, eta zertan ari zaren lanean. Badakit zure koadrillakoak nortzuk diren. Badakit atzo galtzerdi zuriak eraman zenituela, eta badakit zein den irakurri duzun azken liburua. Ezagutzea norbaiten egunerokoaren, pentsaeraren eta egoeraren berri izatea ez bada, ez dakit zer den. Aurrez aurre sekula egon ez bagara ere, harreman birtual horiek gehiago eman didate zure egunerokoaren berri, betidanik nire inguruan, nire herrian, ezaguntzat nituen besteez dakidana baino.
Ez nuen erantzuten jakin, baina berriro galdetuko balidate “erdizka” esatera ausartuko nintzake. Hori bai, espresuki ezagutzea nahi duzun hori bakarrik ezagutzen dut: zure bertsiorik onena, zure argiak, zure talentuak. Azaletik haratago, harreman birtualek ez diezagutela gure plastikozko bertsio onenaren atzekoa ukatzera eraman. Ukatuz gero, ezin ezagutu. Ezagutu gabe, ezin onartu, ezin landu, ezin itzalak argitu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]