Aurreko hamarkadan Amazonek ordaindu zuen zerga tasa efektiboa %13 izan zen. 2020 urtean Amerikako Estatu Batuetako 55 enpresa handienek ez zuten zergarik ordaindu. Espainiako Estatuan mila miloi euro baino gehiago fakturatu zuten enpresen mozkinaren gaineko tasa efektiboa 4,57% izan zen 2019an Espainiako Ogasunaren arabera. Urte horretan bertan Euskadiko 22 enpresa handienek mozkinen %7,7 ordaindu zuten zerga gisa, eta horietako zazpik ez zuten ekarpenik egin. Eurostatek dio azken 25 urtetan Europako Batasunean elkarteen gaineko zerga tasa nominala %35tik %21,5era jaitsi dela batez beste. Munduko eta bertako politiken azken hamarkadetako joera enpresen zerga ekarpena –nominala eta efektiboa– murriztearen aldekoa izan da, lehiakortasun printzipioaren izenean.
"Printzipioz mundu mailako zerga politikaren joera aldatzeko asmoa zuen neurriak praktikan itxurakeriatik du gehiago"
Pandemiaren testuinguruan eta AEBetako Biden presidentearen ekimenak bultzatuta zerga politika hori zalantzan jartzen hasi da, bere zentzugabekeria inplizituki onartuta. Munduko zerga sistemaren bilakaeran mugarri bat ezarri zuen pasa den hilean LGEEak (Lankidetza eta Garapenerako Ekonomi Elkartea, OECD). Mendebaldeko herri aberatsen elkarte honek munduko Barne Produktu Gordinaren %90 ordezkatzen duten 136 herrialdeen konpromisoa lortu zuen elkarte handien zerga ihesaren aurka egiteko, azken ordura arte zalantzan izan ziren Irlanda, Estonia eta Hungaria barne hartuta.
Jakina da, 2023 urtetik aitzina urtean 750 miloi dolar baino gehiago fakturatzen duten enpresa transnazionalen mozkinen gaineko %15eko tasa ezartzea izan zela bertako neurri nagusia. LGEEren esanetan, erabaki honek munduko ehun enpresa erraldoienetatik jasotako 125 mila miloi dolar mundu osoko herrialdeei birbanatzeko aukera irekiko du. Bestalde, aurrerantzean enpresa hauek beren jarduera ekonomikoa garatzen duten herrialdeetan ordainduko dituzte zergak (egoitza duten herrialdeaz gain), gaur egun zerga hobariak aprobetxatzeko abantailak dituzten herrialdeetan mozkinak ezartzeko trikimailua alboratuta.
Teorian aurrerapen esanguratsua da emandako urratsa, baina xehetasunetan sartuta balorazioa bestelakoa da. Bigarren irizpidearen aplikazioa, jarduera ekonomikoa duten herrialdeetako zergapetzea alegia, 100 enpresa handienei egokituko zaie bakarrik. Gainera, merkataritza digitalaren gainean herrialde bakoitzak ezarriak dituen zergak bertan behera uztea eskatzen da. Gauzak horrela, herrialde txiroenek lehen baino diru sarrera eskasagoak izango dituzte.
Bestalde, %15eko tasa nominal minimoa urria da eta, areago, banaketaren formula kontuan hartuta, enpresek egoitza duten herrialdeak dira berreskuratutako sarrera gehienak jasoko dituztenak; gainerako herrialdeak eta, batez ere, garapen bidean daudenak baztertuta. G7ko herrialdeek –munduko biztanleriaren %10 dutenak– etorkizuneko sarrera hauen %60 eskuratuko lukete, Zerga Justizia Sarearen estimazioak ontzat hartuta. Printzipioz mundu mailako zerga politikaren joera aldatzeko asmoa zuen neurriak praktikan itxurakeriatik du gehiago. Hegoaldeko herrialde batzuk ez dute akordioa sinatu, egoerak okerragora egiteko beldur. Munduko zerga politika bidezkoagoa gauzatzeko aukera galdu da oraingoan ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]
Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.
Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.
Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]