Klaketa, makilajea eta hasteko agindua. Oholtzaren aurrean 400 bat ikusle, besaulki erosoetan jarrita. Oraingoan, antzoki bat bete du Vulk taldeak. Zuzenean jotako abestiak aurretik grabatutako irudiekin nahastu dituzte, errealitatearen eta simulakroaren, egiaren eta gezurraren ideiarekin jolasteko.
Vulk
(Zinebi Jaialdia)
Noiz: azaroak 14
Non: BBK Aretoa (Bilbo)
Pantailan agertu dira Vulk-eko lau kideak hondo zuri baten gainean. Ez dago argi zer den horma eta zer zorua. Nahasmendua sortzera etorri direla agerikoa da. Kamerariak eta errealizatzaileak ageri dira plano barruan, ikusten ari garena antzezpena dela ahaztu ez dezagun. Abestia bukatu eta platoa hustu da. Hurrengo eszenan lau taldekideak gela zuri batean azaldu dira. Isilik, urduri eta gogaituta. Orduan agertu dira eszenatokian, pantailatik kanpo, Andoni de La Cruz (ahotsa) eta Jean Keatz Larrañaga Jangitz (bateria) base elektroniko baten gainean abestuz, Sleaford Mods gogora ekarriz. Amorrua darie hitzei. Atzeko planoan taldekideak pantailaren gatibutasunean ikus ditzakegu. Batzuetan, askotan, bizitza kartzela da. Askotariko formak hartzen dituen kartzela. Artea ere, bereziki espektakulu bihurtzen denean, kartzela izan daiteke.
Kanpoan dagoena, baina, ez da samurra. Heriotza atzetik jarraika dute. Noranahi doazela, etsai den heriotza beti izango dute orpoan. Taldeak transformazio prozesu bat bizi duela argi dago, musikan eta hitzetan, kaleratu behar duten diskoan abesti guztiak euskaraz abestu baitituzte. Eraldatze prozesu batek heriotza eta jaiotza dakartza barnean. Hori irudikatu dute taldekideek pantaila handian: Vulk-en iraganeko argazkiei artisau baten lan finak jarraitu die. Agian nostalgia ariketa izan da. Agian ez dute nondik datozen ahaztu nahi. Agian arbasoei emandakoa eskertu nahi izan diete. Eszenatokian, ordea, Vulk-en izaera berria aurkeztu dute. Aldaketak gorabehera, aspalditik jarraitzen ditugunok betiko energia sumatu dugu. Jangitzek deabrua dirudi baterian, soilik Julen Alberdi gitarra-jolearen elegantziarekin oreka daitekeena. Alberto Egiluz baxua jotzen ikustea zoragarria da, pasio neurtuarekin eta gorputz osoarekin jotzen baitu. Ahotsetan Andoni, mila gizakiren indarra duen armada baten buru. Hori da Vulk.
Emankizuna bukatuta, ez dago argi ikusitakoa antzezpena edo basapiztia berri baten jaiotza izan den. Baina hemen barruan sortu den energia uholdeak ikusleak aho bete hortz utzi ditu. Kalean, euri-jasa azpian, ikusi eta entzundakoaren indarra nabarmenduko dute. Hurbil, suge erraldoi bat den ibaiak gainezka egin eta hiri hau desagerrarazi behar duela dirudi. Eta hala izan bazen ala ez, soilik han izan ginenok jakingo dugu.
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]