Jordan ibaiaren arroa, duela 3.600 urte. Meteorito baten eztandak Tall El-Hammam Brontze Aroko hiria suntsitu zuen. Hori da Californiako Unibertsitateko arkeologo talde batek Jordan haranaren hegoaldeko aztarnategia aztertu ondoren ondorioztatu duena, Nature aldizkarian berriki azaldu dutenez.
Garai horri dagokion geruzan ezohiko materialak aurkitu dituzte: platinoa, iridioa, urrea, zirkonita eta kromita. Gainera, eraikuntza eta buztingintza materialek 2.000 gradutik gorako tenperaturak jasan zituztela ere ikusi dute, eta garai hartan gizakiak ez ziren gai tenperatura horiek eragiteko. Kuartzoa birrinduta aurkitu dute, oso material gogorra izan arren, giza hezurrak erabat zatikatuta eta zenbait landare arrasto mikrodiamante bihurtuta. Eta froga horiek guztiak aintzat hartuta, duela 3.600 urte gertatutakoa berregin dute.
Tall El-Hammam 8.000 biztanleko hiri handia zen, antzinako Jerusalem bera baino askoz handiagoa, inguru haietako gune ekonomiko garrantzitsuena. Biztanleek ziur asi ez zuten ikusi ere egin 50 metroko diametroa zeukan bolidoa, 61.000 km/h abiaduran gerturatu zitzaielako. Arroka izoztua argitu egin zen atmosferarekin bat egin zuenean, eta 4 bat kilometroko altueran eztanda egin zuen. Segundo gutxira, talka uhina iritsi zen hirira, eta 1.200 km/h haizea eragin zuen. Hala, segundo gutxitan hiria eta biztanleak guztiz suntsitu zituen eztandak, eta minutu eskasean suntsipena 25 km inguruko itzulinguruan zabaldu zen; besteak beste, handik 22 kilometrora zegoen Jeriko hiriari ere eragin zion meteoritoak.
Hurrengo sei mendeetan, hiria bera eta inguruko beste 120 nukleo populatu abandonatuta egon ziren. Meteoritoak inguru haietako lurren eta uren hipergazitasuna eragin zuen, nekazaritza jarduera galaraziz; Itsaso Hilaren gazitasun maila handia hortik datorrela ere uste dute arkeologoek. Biztanleria oso gutxi hazi zen mende horietan, eta abeltzaintzan oinarritutako bizimodu erdi nomadara itzuli ziren. Segundo gutxi horietan gertatutakoaren ondorioak 600 urtez luzatuko ziren.
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.
K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]
rrak fundatu zuen duela 6.500 urte inguru. Eta berriki, Max Haibt Alemaniako Arkeologia Institutuko arkeologoak hiriaren "biki digitala" sortu du, bideojokoetan erabiltzen den teknologia baliatuz.
Aztarnategiak hartzen dituen 40 kilometro koadroen hiru... [+]
Nature aldizkarian argitaratu berri duten lan batean, duela 14.000 eta 2.400 urte arteko 3.500 indibiduoren hezurrak aztertu dituzte, indarkeria seinaleen bila, egitura politikoen garapenak gizakien arteko indarkerian nolako eragina izan zuen aztertzeko.
Eva Adamen saihetsetik sortu omen zela dio tradizio judeo-kristauak, baina judutarrek sumertarren hainbat mito bereganatu ostean egindako hizkuntz interpretazio misogino baten ondorio da kontakizun hori.
Musuei buruzko lehen erreferentziak hinduek duela 3.500 urte idatzi zituztela uste genuen, baina daniar ikerlari talde batek Science aldizkarian jakinarazi duenez, duela 4.500 urte sumertarrek jaso zituzten lehen erreferentzia esplizituak.
Txina, duela 4.700 urte. Si-Ling-Chi printzesari zeta-har bat erori omen zitzaion te berotan eta hala deskubritu omen zuen zeta egiteko prozesua. Konfuziok jasotako kondaira honek adierazten du Txinan Antzinaroan hasi zirela zeta ekoizten eta mendetan eutsiko ziotela... [+]
Inperio hitita K.a. bigarren milurteko zibilizazio nagusietakoa izan zen. Hattieraz eta idazkera kuneiformean idatzitako milaka oholtxo iritsi zaizkigu eta egun oraindik gehiago aurkitzen ari dira aztarnategietan.
Anatolia, duela 9.100 urte. Nekazaritzaren asmakuntzak ekarri zituen aldaketak baliatuta, biztanle askoko nukleo bat sortu zen penintsularen hegoaldean; bestela esanda, hiri bat jaio zen: Çatal Hüyük.
Gazako zerrendan, olibondo baten azpian, 1.300 eta 1.500 urteko mosaiko bizantziarra aurkitu dute, 30 metro koadro ingurukoa.
Himyar erresumak Arabiar Penintsulako hegoaldea kontrolatzen zuten VI. mendean, baina Axum erresumako etiopiarrek bereganatu zuten mende horretan izandako lehorte bortitz batek hango ureztatze sistema hankaz gora jarri zuenean. Egoera larri horretan, islamiarrek lur emankorrak... [+]
Babilonia, duela 3.750 urte inguru. Hammurabi erregeak 282 legez osatutako kodea jarri zuen indarrean. Zigorretan “begia begi truk” edo talioiaren legea oinarri hartu arren, kodeak lege “aurrerakoiagoak” ere biltzen ditu: errugabetasun presuntzioa aintzat... [+]
2018an Arkeologiako Alemaniar Institutuko ikerlariek 7 metro luze zen ontzi baten arrastoak aurkitu zituzten Mesopotamiako Uruk hiriko aztarnategian lanean ari zirela.
Aberdeenshire (Eskozia) duela 8.000 urte. Gizakiek 12 harriz osatutako monumentu megalitikoa egin zuten, urtean zehar ilargiak dituen posizioak jasotzen zituena. Hala, ilargi egutegi moduko hori ezagutzen den egutegi zaharrena da.
Mosul, 789. Abu Al-Hasan Ali ibn Nafi jaio zen abbastar kaliferriko hirian. Ziryab (zozo) izenez egin zen ezagun, bere azal ilunagatik eta, batez ere, ahots ederragatik, Ibn Hayyan (987-1075) historialariaren arabera.