Unibertsitate pribatuetan ikasi dute Hego Euskal Herriko goi kargudun gehienek

  • Eliteen eta unibertsitateen arteko harremana aztertu dute EHUko irakasle doktore eta katedradunek elkarlanean, Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa liburuan. Ondorio hau atera daiteke azterlan honetatik: “Hego Euskal Herriko eliteak unibertsitate pribatua erabiltzen du bere boterea erreproduzitzeko”. Adibidez, Nafarroako legebiltzarkideen %52 Opus Deiko Nafarroako Unibertsitate pribatuan ikasitakoa da, eta Gobernuko agintarien %54 ere bai.


2021eko azaroaren 05ean - 09:44
Azken eguneraketa: 10:53
Ikerketa egiteko zailtasunak izan dituzte, agintari askoren informazioa ez dagoelako eskuragarri. / Argazkia: Manu Robles-Arangiz Fundazioa.

Jon Diaz EHUko irakasleak zuzendu du Hego Euskal Herriko eliteen eta unibertsitateen arteko harremanaren ikerketa-lana, eta Ipar Hegoa eta Manu Robles-Arangiz fundazioek elkarlanean argitaratu dute. Elitist Britain 2019 dokumentuan oinarrituta osatu dute Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa liburua, sarean deskargatzeko eskuragarri dagoena.

Ondorio nabarmena atera dute: aginte eta goi karguak dituzten gehienak unibertsitate pribatuetan ikasitakoak dira. Kezka agertu du Diazek, El Salto agerkariak jaso duenez: “Beldurtu egiten zara aztertzen dituzunean sektore publikoko goi-karguen eta sektore pribatuaren arteko harremanak”.

Ikerketa taldeak azpimarratu du eliteek goi mailako lanpostuetan egiten dutela lan. Argi azaldu dute botere-harremana: “Hego Euskal Herriko eliteak unibertsitate pribatua erabiltzen du bere boterea erreproduzitzeko”. Gainera, azken zortzi urteetako joera “oso kezkagarria” dela baieztatu dute: EHUk ikasleen %7 galdu du unibertsitate pribatuen mesedetan EAEn. Bide horretan, ez dira unibertsitate pribatuekin arduratuta dauden bakarrak; Eva Ferreiro EHUko errektoreak kezka adierazi du Gasteizen eraiki nahi duten Euneiz unibertsitate pribatuaren harira. Eragile askok, halaber, unibertsitate hori elitistatzat jo dute eta proiektua geldiarazteko eskatu.

Goi karguek non ikasi dute?

Emaitzek ez dute ezer berririk azaleratu, baina espero zena berretsi dute. Esaterako, arte plastikoen sektoreko goi kargudunen %99 EHUn ikasitakoa da; unibertsitate pribatuek ez baitute arlo hori lantzen. Sektore guztiak kontuan hartuta, arreta ematen du Deustoko Unibertsitatean Hego Euskal Herriko ikasleen %12k ikasten duela eta, aitzitik, eliteko %29 dira bertan ikasitakoak. Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoan %11k ikasten du, baina elitekoak %4  soilik dira.

Opus Deiko Nafarroako Unibertsitate pribatuari dagokionez, Nafarroako legebiltzarkideen %52 bertan ikasitakoa da, eta Gobernuko agintarien %54 ere bai. El Saltok jakinarazi duenez, Diazek ohartarazi du osasun arloko goi-karguek ez dutela Medikuntza ikasi, baizik eta Zuzenbidea eta Ekonomia; gehienek zentro pribatuetan.

Gardentasun falta

EHUko irakasle doktore eta katedradunen artean burutu dute liburua. Guztira 5.500 erregistro bildu dituzte, hamar arlotan banatuta: politikoak, goi-karguak, erakunde publikoak, kultura-erakundeak, komunikabideak eta media, enpresa publikoak, enpresa pribatuak, eragin handiko emakumeak, artistak eta mundu sortzailea, eta kirola. Pertsona bakoitzaren ibilbide akademikoa “zehatz-mehatz” aztertu dute, baina zailtasunak izan dituztela aitortu dute. Gardentasun Atariaren bidez osatu dute lana, beraz, gabeziak ere baditu, pertsona askoren informazioa ezin izan dutelako lortu, gardentasun falta dela-eta.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Unibertsitatea
Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta

Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-03-15 | Rober Gutiérrez
Mantrak

Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Eskolak ematen hasi da berriz mezu arrazista eta transfoboengatik ikertutako EHUko irakaslea

Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea
“Nola da posible irakasleak EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”

Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur, Ikasle Abertzaleak
“Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


2025-01-28 | UEU
Itsaso Bakedano Moreno
“Denok gara sexu-hezkuntzako erreferenteak”

"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]


Eguneraketa berriak daude