Alokairuan bizi diren maizterrak antolatzen aitzindari da Bartzelonako maizterren sindikatua, Sindicat de LLogateres. Hiriburuan sortu eta zazpi sekzioetan hedatu ostean, berriki eratu dute Katalunia mailako antolakundea. Jabe handien aurrean, maizterrak elkartzea dute helburu, indarrak orekatu asmoz. Garaipen batzuk badituzte dagoeneko. Eta alokairua aukera duina, egonkorra eta segurua izan dadin ari dira borrokan.
Zer da Sindicat de Llogateres?
Orain dela bost urte jaiotako antolakundea da, etxebizitzaren arazoari modu kolektiboan erantzuteko sortua; zehazki, familiak itotzen ari den eta pertsonengan eragin basatia duen alokairuen burbuilari erantzuteko. Azken bost urteetan %30 igo dira prezioak, baina familien gaitasun ekonomikoa ez da igo. Burbuila horrek eragindako arazoetan oinarritzen da gure borroka.
Zertaz ari gara burbuilaz ari garenean?
Alokairuaren prezioen inflazioaz. Ez da fenomeno meteorologiko bat, urte askotako etxebizitza politiken emaitza baizik. 2008ko hipoteken krisiaren ondotik, milaka aktibo higiezin ezer ez balio izatera pasa ziren. Espainiako Gobernuak gainetik kendu nahi izan zituen, eta horretarako, nazioarteko putre funtsei oparitu zizkion, huskeria baten truke, prezio irrigarrietan. Aktibo horiek, uler dezagun, milaka pertsonen etxebizitzak dira. Bestalde, alokairuzko kontratuen iraupena murriztu zuten, bost urtetik hirura, eta ondorioz, hiru urtero etxetik bota zaitzakete, edo kontratua berritu %80ko igoerekin. Halako ehunka kasu ikusi ditugu.
Bigarren mailako eskubidea al da etxebizitza?
Etxebizitza eskubide gisara ulertu daiteke, edota merkatu ondasun gisara. Espainiako Estatuan, etxebizitza politikak beti ulertu du etxebizitza ondasun gisara. Huts egindako politika da.
Alokairua behin-behineko aukera gisara ulertu ohi da, gazteena, ikasleena. Zerikusirik ote du horrek?
Estatuko etxebizitza politikak jabetza pribatu gisa ulertu du etxebizitza. Are gehiago, obra publikoan eraikitakoaren %90 jabeen poltsikoetara pasa da. Baina hori ez da hala toki guztietan. Vienan, adibidez, parke publikoaren %40 alokairukoa da, eta aukera egonkorra eta segurua da. Hemen dugun ideia azken hamarkadetan bultzatutako politikek eragindakoa da. Baina Bartzelonan %60 bizi da alokairuan; gehiengoarentzat, beraz, jabetza ez da aukera bat. Ni lau aldiz bizi beharko nintzateke Bartzelonako pisurik merkeena erosteko. Alokairuan bizitzea ez segurutzat hartzen da, hala delako: alokairuan ere bizi proiektu bat eraikitzeko aukera nahi dugu, etengabeko borroka batean bizi behar izan gabe.
Lan sindikatuetan bilatu zenuten antolatzeko inspirazioa. Zergatik?
Etxebizitzarena da gaur egun gizarteak bizi duen zapalkuntza nagusia. Urte askotan, lan duin baten falta izan zen, hilabete bukaerara iristea. Egun, noski, asko hobetu daitezke lan baldintzak, baina egonkorrak dira nolabait. Baina horrek ez du zentzurik gero irabazien %50a alokairua ordaintzeko bada. Lan alorreko sindikatuek borroka oinordetza handia utzi digute. Milaka lagun antolatzeko gai izan dira. Etxebizitzaren alorrean jabe handien oligopolio bat baldin badago, antola gaitezen, indarrak oreka daitezen. Nola negoziatuko duzu zuk zure alokairua Blackstonekin, munduko inbertsio funts handienarekin? Aldiz, 500 maizter elkartu eta Blackstonekin negoziatzen badugu, edo ez dugula ordainduko esaten badugu, bada…
Jendea ahalduntzen dela, alegia.
Jendea beldur eta sufrimendu handiarekin iristen da asanbladetara. Gero eta sistema indibidualistagoan bizi gara, eta ondorioz, egiturazkoak diren arazoak gureak bakarrik balira bezala bizi ditugu, gure errua balitz bezala. Jendea ahalduntzen da ikusten duenean bere arazoa beste milaka lagunena ere badela, eta arazoa ez dela nahikorik kobratzen ez duela, edo ez duela bizitzan arrakastarik izan. Ulertzen du arazoaren jatorria politikoa eta ekonomikoa dela, eta norbere etxean gelditzeko modu bakarra borroka egitea dela.
Eta bada garaipenik?
Zorionez bai, bestela ez ginateke bost urte ondoren hemen egongo. Garaipen esanguratsuak dauzkagu: Goldman Sachs funtsak %60 igo nahi izan zuen ehundik gora etxebizitzen alokairua. Bloke osoa antolatzea lortu genuen, eta azkenean, igoera %15ekoa izatea lortu genuen. Ondorioz, antzeko egoeran zegoen jendea eredu hori errepikatzen hasi zen.
Berlinen etxe jabe handiak etxegabetzea onartu berri dute erreferendum batean. Eredu bat da zuentzat?
Noski. Erreferenduma ariketa demokratiko ikaragarria izan da, eta tabu bat jarri du mahai gainean: zer egin hamarkadetan zehar nahi duten guztia egin duten espekulatzaileen etekinak mugatzeko. Hemen ere badira tresnak putre funtsen pribilegioak eta espekulazioa mugatzeko. Irudimenez jokatu behar da.
Espainiako Gobernuak gazteentzako laguntza bono bat iragarri berri du.
Bonu horrek gazteen %1ari eragingo lioke. Horrekin dena esanda dago. Espainiako Gobernuak aukera historikoa du azken 30 urteetako lehen etxebizitza legea egin eta etxebizitzarako eskubidea bermatzeko. Antolakunde asko ari gara horretarako proposamenak egiten. Baina zoritxarrez ez gara jendea konbentzitzeko lanean ari diren bakarrak; lobby inmobiliarioak baliabide asko ditu eguna ministroei telefonoz deitzen emateko. Zer gertatuko den? Neurri handi batean Gobernuaren aurrekontuak babes ditzaketen alderdi horien esku dago.
Eta borrokatzen denaren esku, ziurrenik.
Kalean egunero borrokatzen dugu, ostiaka, azpiko bizilaguna bota ez dezaten. Egunero ari gara etxegabetzeak gelditzen.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.
Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]