Puntako teknologien erreinu dira etorkinentzako Europak ireki kanpamentu “modernoak”

  • Greziako Samos uhartean ireki dute etorkinetzako kanpamentu berria, Europar Batasuneko eta Greziako Gobernuko ordezkarien txalo eta laudorio artean. Gisa horretako beste lau eraikitzekoak ditu Atenasek, Europar Batasunetik jasotako 276 milioi euroei esker. Etorkinen eskubideen alde dabiltzan eragileen iritziz benetako “presondegiak” dira kanpamentu berri hauek: kanpokoarekin loturak ahal bezainbat murrizturik, joan-etorrien etengabeko kontrola, poliziek,  segurtasun agenteek, baita puntako teknologia berriek ere bideraturikoa.  

Zervou kanpamentua, lehen herria zortzi kilometrora duena. Joan-etorriak erabat mugaturik eta kontrolaturik dituzte etorkinek, tartean puntako teknologia berrien erabilpenari esker (dronak, hatz-aztarnen ezagupena, kamarak,...).

2021eko azaroaren 15ean

Guztiaz isolaturik, ikusezin bihurturik, uharteko bazter batean metaturik, hiri hurbilena zortzi kilometrotara dutela, eta hiru metroko hesi alanbredun doble batez inguraturik. 150.000 metro koadroko espazio eraiki berri bat, zeinetan 240 kontainer bizitoki bihurtu dituzten, orotara 3.000 papergabeentzako. Etorkinen artean, etengabean 150 polizia eta 60 segurtasun agente, baita kamarak eta dronak ere, kontrolaren funtzioa betetzen ari dira. Greziako agintariek abisua emana dute: kontainerrak berdez pintatuko dituzte, inguruko ingurumenari nahasteko eta greziarren zein turisten egunerokoa ahal bezain guti trabatzeko gisan. Barnekoen ingurunea ordea grisa da, betoina nagusi, eta berdetasun arras guti.

Samos uharteko Zervou izeneko “kanpamentu hetsia” dugu hau, etorkinentzako eraikia. Irailaren 20an ireki zuten, eta gisa horretako beste lau dituzte eraikitzekoak, denak Grezian: Kos, Leros, Lesbos eta Chios irletan. Turkiatik pasaz, Europarako sarbide dute Grezia etorkinek. Baina bidea moztu, eta kanpamentu hauetan atxikiko dituzte asilo-eskaera egindakoak, baita asiloa errefusaturik Greziatik kanporatuak izanen direnak ere.

Puntako teknologiaren erabilpenari esker, muturreko kontrolarekin errimatzen du Zervouk. “Kanpamentuen belaunaldi berria”, Europako zein Greziako agintarien begietatik ikusirik. “Asiloa eskatu dutenentzako benetako herri bat, zerbitzu guztiak eskaintzen dizkiena”, Filio Kyprizoglou zentroko zuzendariaren hitzetan.

Eraikin berriak dira, zuriak, modernoak, Europatik jasotako diru publikoari esker eraikitakoak –276 milioi euro bideratu dizkio EBk Greziari, bost kanpamentuen eraikuntza osoki beregain hartuz–. Vathy edo Moria bezalako egur eta oihalezko txaboladun kanpamentuek begibistan uzten bazuten Europaren migrazio-politikaren krudelkeria, agian Zervoun ez da lehen begiradan ageri? Agian, baina Vathy edo Morian ez bezala, teknologia berrien muturreko erabilpena bideratzen dabiltza Verzoun eta hau dugu krudelkeria horren aurpegi berria. “Vathyko oihal-etxolak baino hobea da kanpamentu hau, aire girotua bada, wifia, sukaldeak, ura… Baina noiz arte deituko naute “errefuxiatu”? Estresatua naiz beti kontrolatua eta begiztatua izatearekin, preso izateak estresatzen nau”, irakiar errefuxiatu baten testigantza irakurri daiteke Mediapart komunikabidean, azken hiru urteetan Samos islan blokeaturik dagoenarena.

Mugarik Gabeko Medikuak Gobernuz Kanpoko Erakundeak argi du: “Presondegi baten aurrean gara”. Etorkinak kanpora, hots, jende-artera ateratzerik ez ukaiteko gisan pentsatua da guztia: jantzi garbitegiak, internet guneak, supermerkatuak, eskolak, joko-zelaiak... ezinbesteko zerbitzu nagusiak eskura dituzte, hesi alanbredunen barnealdean.

Giza eskubideetan eta elkartasunean oinarrituriko migrazio politika baten alde dabilen Europe Must Act egiturako Cecilia Sanfelicik bihurgune bat ikusten du Zervou kanpamentuan: “Noski, jada existitzen dira kanpamentu hetsiak eta kontrolatuak, jada ditugu hormigoizko paretez inguraturiko kanpamentuak, baina Samoseko kanpamentu honen irekitzeak fase berri bat sinbolizatzen du, errefuxiatuen integrazioa oztopatzeko urrats berri bat da”. Horrela da, muturreko isolamendu hau dela eta, greziarra ikasteko, elkarteen laguntzak jasotzeko zein enplegu bat atzemateko aukerak erabat murrizturik dituzte.
muturreko kontrola,

Giza eskubideen gainetik

Etorkinez eta Gobernuz Kanpoko Erakundeez gain, Europatik ere sendi da arrangura: “Epe luzean eta neurri handian askatasuna kentzeak ondorio oso larriak ditu buru-osasunean, bereziki umeentzat”. Europako Kontseiluan Giza Eskubideen komisarioa den Dunja Mijatovicen hitzak dira. Joan-etorriak erabat kontrolatuak dituzte, polizia, kamara, hesi, atari elektroniko eta 20:00tan beharturiko etxeratze-aginduaren bidez –asiloa ukaturik dutenek ezin dute kanpamentutik atera, eta hori Greziatik kanporatua izan arte–. Muturreko teknologian eta adimen artifizialean inbertitu izana da gune honen ezaugarrietako bat. Sartzerakoan, atea zabaltzeko gisan, hatz-aztarna erakutsi beharra dute etorkinek. Bakoitzaren egoeraren arabera multzokaturik dira –adin ttipikoak, familiak, asiloa errefusatua dutenak, ...– eta gune batetik bestera pasatu ahal izateko “agiri magnetiko” bat erakutsi behar dute.

Dronak eta kamarak dabiltza ere dena grabatzen, 24 ordu 24 orduren gain, eta Atenasen kokaturiko kontrol-gune batetik xeheki begiratua da barneko guztia. “Adimen artifizialari esker, detektatzen ahalko ditugu elkarretaratze potoloak eta liskarrak”, Notis Mitarachi Greziako Immigrazio ministroak jakitera eman duenez. Kontrolerako teknologia berrietan inbertitzen dabil Grezia, 36 milioi euro bideratzekoak ditu eta Europar Batasuna da berriz ere diru iturri nagusi. Harrigarria eta etsigarria den arren, Europar Batasuneko Next Generation EU planetik jaso du dirua. COVID-19 testuinguruan, eta 2026ra arte, Europar Batasunak 800.000 milioi euro gastatuko ditu ofizialki, ekonomia sustatzeko eta digitalizioaren zein trantsizio energetikoaren erronkei erantzuteko. Etorkinen zirkulaziorako askatasuna zangopilatzeko ere baliatuko da beraz diru hau.

Elementu interesgarria dakar Petra Molnar juristak Poloniako Gazeta Wyborcza komunikabidean egindako elkarrizketan: “Argi da ez dugula ahaztu behar bizi pribatuaren babesaren aldarria, baina ikuspegi zabalagoa behar dugu, hau da, deshumanizatzeko eta duintasuna kaltetzeko teknologiek duten eraginari begiratu behar diogu ere. Horrez gain, giza esperientziaren konplexutasuna ere kontuan hartu behar dugu, atzerriratzeko edo asiloa eskatzeko arrazoi anitzei begiratuz”. Ezinbestekoa. Adimen artifizalak eta teknologia berriek ez dute horretarako gaitasunik, ordea. Tresna garrantzitsutzat dauzka Frontex agentziak, Europako mugen kontrola eta kudeaketaren ardura duen egiturak. Europar Batasuna ere doa bide beretik. Zervou eremua bisitatzen ari zela, gisa bereko kanpamentuak Espainian eta Italian ere eraikitzeko gomendioa luzatu zuen Frantziako Barne ministroak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


2024-12-18 | Mara Altuna Díaz
Migratzaileen Nazioarteko Eguna | Alberto Flores-Uranga, artzaina
“Amerikak asko eman dit, baina nik ere asko eman diot Amerikari”

20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.


Zaku bete galdera iritsi dira Leizaran institutuko ikasleak Pape Niangen solasaldira

Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]


Autoinkulpazio kanpaina abiatu dute, Korrikan migratzaileak laguntzeagatik epaituko dituztenekin elkartasunez

Korrika kari, 36 migratzaileri muga trabeskatzeko laguntza bideratzeagatik epaituko dituzten zazpi ekintzaileei elkartasuna adierazteko batu dira hainbat eragile J´accuse [Salatzen dut] kolektiboan. Urtarrilaren 26an eginen dute manifestazioa Irungo Ficobatik Hendaiara... [+]


Nafarroako Parlamentuak Lantxotegi elkarteari konfiantza berretsi dio etorkinak gizarteratzeko prozesuan

Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]


2024-11-08 | Hala Bedi
Errota Zaharra auzo elkartea
“Arrazoi eta interes askok eraman gaituzte oraingo egoerara, baina kaltetuak bizilagun guztiak gara”

Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.


2024-11-05 | Julene Flamarique
Ostiraletik gutxienez 55 pertsona hil dira eta 2.370 baino gehiago erreskatatu dituzte Kanariar Uharteetako migrazio-bidean

Astelehen arratsaldean gutxienez 478 pertsona erreskatatu dituzte Kanarietako uretan, eta asteburuan gutxienez beste 1.893 lagun artatu zituzten uharteetako salbamendu ontziek. Duela hiru aste Mauritaniatik pateretan abiatuta ihesi zetozen 48 pertsona hil dira gutxienez,... [+]


2024-10-29 | Julene Flamarique
Migratzaileen eskubideen alde borrokatzeko Tinkuy taldea sortu dute Gasteizen

Arazoa munduaren ipar-hego banaketan dagoela azaldu dute Tinkuyko kideek, eta pertsona migratzaileen eskubideen alde borrokatzeko zortzi puntuko manifestua aurkeztu dute. Klima aldaketaren inguruan ere kontzientzia sortzeko konpromisoa hartu du taldeak, iparraldeko herrialdeen... [+]


Bakarrizketan

Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.

Antzokiko atarira... [+]


Teknologia
Migratzailea gehiago gabetzen

Bidaiatzea eta migratzea ondo bereizten ditugu zoritxarrez. Migrazioen kasuan, prozesua ez da amaitzen helburu duten herrira heltzean, ezta beste herri batean bizitzeko baimena lortzean ere, euren bizitzetako urte anitz, hamarkadak, eman ditzakete leku baten benetako hasiera... [+]


2024-10-21 | Leire Ibar
Frantziako Gobernuak mugako kontrolak indartuko ditu azaroaren 1etik aurrera

Neurria ezartzeko "ekintza terroristen gorakada eta migratzaileen fluxu irregularra errazten duten sare kriminalen igoera" argudiatu ditu Frantziak. Azaroaren 1etik apirilaren 30era bitartean egongo da indarrean. Horren berri eman dio Frantziako Gobernuak Europar... [+]


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


Eguneraketa berriak daude