Jordi Fornas (Bartzelona, 1927–2011) pintore eta diseinatzailearen lana, batez ere liburu eta diskoen azalen diseinua, ezinbestekoa izan zen 1960ko hamarkadako kultur identitate katalana eraikitzeko. Sasoiko kultura katalana modernizatzea eta Frankismoarekin erabateko haustura xede zuen mugimenduan funtsezko elementua izan zen. “Une historiko bateko parte izan zen, eta, diseinu grafikotik abiatuta, identitate berri bat eraiki zuen –Raimonek zioenez–, garai batekoa eta herrialde batekoa”, azaldu du Pau Llop diseinatzaile grafikoak. Lleidako Institut d’Estudis Ilerdencs kultur erakundeak ikusgai jarritako Fornas. La imatge de Catalunya dels 60 (Fornas. 1960ko urteetako Kataluniaren irudia) erakusketaren komisarioa izan da Llop, eta Fornasen lana hizpide, berarekin mintzatu gara.
60ko hamarkadan Katalunian ekoitzitako diskoen zalea da Llop, eta grabazio horien azalen bidetik, gehienak Edigsa diskoetxeak plazaratuak, iritsi zen Fornasen obrara. “Bere lana deskubritzeko prozesua izugarria izan zen, irekitzen zitzaidan ate bakoitza produkzio grafiko oso zabal bateko pieza bat gehiago zen, betiere Kataluniako une historiko, politiko, sozial eta kultural bati lotua: Edicions 62 argitaletxerako diseinuak (katalanezko literaturaren zabalkundean erreferentea), Edigsa diskoetxeko azalak, Serra d’Or i Presencia aldizkaria, eta, azkenik, Gran Enciclopèdia Catalana”.
Fornasek garaiko kultur proiektu nagusienetan parte hartu zuen, bai eta katalanaren erabilera sustatzeko kanpainetan ere, azken horiek 70eko hamarkadan. Hala, zenbait historialariren aburuz, liburu, aldizkari eta disko horietan garatutako lan grafikoaren ondorioz, Fornas katalantasunaren grafista bihurtu zen. Ikonografian pop-a eta tipografian arrazionalismoa uztartzea izan zen artistaren Identitate-markaren formula.
Llopen iritziz, Fornasen lanik ezagunena nobela beltzaren La Cua de Palla bilduma da: “Manuel de Pedrolok koordinatzen zuen bilduma hori, eta bere arrakastaren oinarria aukeraketa editorialaren eta diseinu ikusgarriaren arteko tandemean dago. Fornasek bi kolore baino ez zituen erabili (beltza eta horia), sans tipografia bat eta kontraste handiko argazkiak (erreak). Horrela definitu zuen mugak gaindituko zituen bilduma editorial baten estilo grafikoa eta komunikatiboa”.
Bere estiloan askotariko eraginak biltzen dira, tartean anglosaxoiak, frantsesak, suitzarrak eta katalanak. Fornas Bartzelonan trebatu izanagatik ere, Parisera eta Europako beste hiriburu batzuetara bidaiatu zuen bere obra erakusteko asmoz. “La Cua de palla nobela beltzaren bildumarako egindako azaletan, adibidez, hemengo aldizkarien irudiak erabili zituen; hau da, istorioa New Yorken gertatzen den bitartean, diseinuak Suitzako eragina du eta erreferentzia katalana da, batuketa unibertsala da”, dio Llopek.
Diseinatzaile katalanaren lanik esanguratsuena, bere obrarik handiena, berdez jantzitako Gran Enciclopèdia Catalana da, zeina hainbat familien egongeletako apalategietan kokatzen zen alfabetikoki ordenatua. 1968. urtean jaso zuen entziklopedia diseinatzeko eta maketatzeko enkargua. Entziklopedia asmo handiko ekimen kulturala izan zen, intelektual belaunaldi batek abiatutako sasoiko kultura-, gizarte- eta ekonomia-egoerari buruzko erreferentziazko obra bilakatu baitzen. Diseinatzaile katalanak bere obra grafikoaren alderik zorrotzena erakutsi zuen. “Egin zuen proiektu teknikoena eta konplexuena izan zen. Ez da alderdi grafikoa nabarmentzen, baina aldiz, bai nabarmentzen da hierarkien aplikazioa eta maketazioa”, esan du Llopek.
Haatik, lan horrekin hamaika tirabira bizi izan zituen Fornasek: liburuaren bizkarrak laranja behar zuen, horrela irudikatu baitzuen diseinatzaileak, baina argitaletxeak deigarriegia zela deliberatu zuen, eta berdez margotu zuen. “Aldatu egin zuten, Kataluniako etxeetako egongeletan hainbeste nabarmendu ez zedin”. Inposatutako aldaketa hori omentzeko, Fornasen atzera begirako erakusketaren antolatzaileek laranjaz bete dute erakusketa eta katalogoa.
Fornasen ausardia grafikoak sekulako onarpena izan zuen Kataluniako gizartean, baina ez horrenbeste gremioko kideen artean, gehienbat bere burua pintoretzat zeukalako. “Fornas ez da inoiz izen garrantzitsua izan Kataluniako diseinuaren munduan, hein batean bere burua pintoretzat zuelako. Ordea, Kataluniako etxe askotako liburutegi eta diskoteketan erraz antzematen da Fornasen diseinuren presentzia: omenaldirik onena da pop kulturaren sortzaile batentzat”, nabarmendu du Llopek.
Diseinua, hain justu, lanbidetzat zuen Fornasek. Alegia, familia elikatzeko diru-iturria zen –lau seme-alaba izan zituen–, bere benetako aspirazioa eta bokazioa pintura baitzen. Hala, 1975etik aurrera, diseinuaren sektorean jada aitortza jaso zuenean, etxean sartu zen, eta etxeratze hori tarteko, bere obra piktorikoak nabarmen egin zuen gora; lan grafikoak ostera, behera egin zuen.
“Nire ustez, garrantzitsua da diseinua eta artea bereiztea. Bi diziplinek espazioak eta baliabideak partekatzen dituzte, baina bakoitzak aplikazio ezberdin bat dauka: diseinuak behar “komertzial” bati erantzuten dio, eta arteak, berriz, artistaren sorkuntza-beharrari. Fornasek argi eta garbi bereizten zuen bata eta bestea, baina argi dago haren prestakuntzak eta espiritu artistikoak eragina izan zuela bere diseinatzeko moduan: askatasuna konposizio tipografikoetan, kolore-sorta iradokitzailea eta modernoa…”, argitu du Llopek. Horiek horrela, Fornasek ez zuen begi onez ikusiko Lleidan ikusgai izan den atzera begirakoa. Behintzat, horrela jakinarazi zion artistaren familiak komisarioari.
Fornas. La imatge de Catalunya dels 60 erakusketak irailaren 5ean itxi zituen ateak, eta orain, beste leku batzuetara eramateko asmoa dute: “Valentzia, Mallorca, Perpinyà, Montserrat… edo Euskal Herria”. Askotariko bisitariak igaro dira erakusketatik, tartean diseinu ikasleak, bildumagileak eta arte kritikariak, “baina bereziki une historiko hori bizi izan zuten pertsonak”. Llop bera bildumagilea den aldetik, Fornasen zein obra nabarmenduko lukeen galdetu diogu, amaitzeko: “Seguruenik Núria Feliuren diskoa aukeratuko nuke, Gent (People) kantuaren egokitzapena jasotzen duena. Fornasekin eta diseinatu zituen diskoekin dudan lotura irudikatzen du”.
Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]
Lanartea elkarteak Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzen I. Inkesta argitaratu berri du. Inkesta bete dutenen %40k du jarduera artistikoa lanbide. Batez beste, hilean, 1.027,5 euro irabazi zituzten 2023an. Inkestatuen %33,8k erantzun du azken urtebetean jarduera uztea pentsatu... [+]
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
-------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]
Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
2025eko martxoaren 10etik 30era Loraldia Festibalaren 11. edizioa ospatuko du Loraldiak, Trikua esnatu da lemapean. Programazio artistikoak proposamen anitzak eskainiko ditu Bilbon, diziplina ezberdinak uztartuko dira eta 100 sortzailetik gora bilduko ditu. Loraldiak jada... [+]
Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]
Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]