Whatsapp bidez heldu zait. Kobaneko Josebak entzun berri du Paralelo3-n, 1990eko hamarkadako Iruñeko elektronika talde baten kantu bilduma kaleratu duela Hegoa Diskak diskoetxeak. Diskoetxea ezagutu bai, baina Another Frontline Compilation 94/00, ez.
Ximaur ona, bai. Barrionuevo, Alternatiba Demokratikoa, eta beste garaiko diskurtso politikoak sampleaturik, erritmo kutxa analogikoak, eta sintetizagailu monofonikoen laguntzaz. Erdizka ekualizatuta, batzuetan nahigabeko polirritmiak sortzen dira.
Estralurtarrak da taldearen izena eta taldekideak MC Buztana, DJ Ipurdi, Urtzi eta Ekaitz. Zortzi EP kaleratu zituzten 1994 eta 2000 artean, eta ondorengoa diskoetxeak hala du jasota: “Bigarren Aukera izeneko teknopop talde berria osatu omen zuten, inolako arrakastarik gabe”. Influentzien artean Hemendik At! aipatzen dute, baina horien lehen lana 1997koa da eta ordurako estralurtarrek bost EP kaleratuak zituzten. Zerbait ez doa ondo.
Iruñeko konfiantzazko ximaur banatzaileari bota diot. Eta hara, berak ere ez du ezagutzen. Mugimendu hartan zebilen jendeari galdetu behar! Klub zaleak, raveroak, musikazale frikiak... Zeru eta lurrean inork ez daki ezer estralurtarrei buruz.
Googlek ere, ezer gutxi: bi blog sarrera eta bideo bat. 2013ko eta 2016ko sarrerak dira, baina sorpresa, editatuak daude! Bideoa Euskadi Gaztean egindako elkarrizketa bat da, baina gezurrak buztana labur. Bikoizketa da, eta gainera, Urola Kostako euskalkian!
Hegoa Diskak-eko Mikel Acostarengana jo dugu, beraz. Musikazale amorratua, altxor bilatzailea. Gure aurkikuntzaren berri ematean zur eta lur geratu da: “Zer diozue baina, ez direla existitu?”. Martin lagunak deskubritu zuen taldea, Youtubeko El barco chino kanalean. Estralurtarrak-en 'club fan' batekin egin zuen topo eta berak pasa zizkien kantuak, EGIko Julian Jantzi edo Bozkatu Herri Batasuna afixekin egindako diskoen azalak barne.
Euskal Rock Erradikalaren 80ko hamarkadaz gehiegi hitz egin da gurean. Ezer gehiago gertatu izan ez balitz bezala. 90eko hamarkada aski emankorra izan dugula gogoratu behar behin eta berriz. Garaiko punk eta hardcoreak Ingalaterratik zetorren elektronika berria ezagutu zuen, bakalaoa eta technoa etorri aurretik, Massive Attack eta The Prodigy taldeen bidez. Esperimentazioa hasi zen, disko txikiak grabatuz eta lagunen artean banatuz.
Estralurtarrak-en misterioa argitu gabe jarraitzen dugu. Baziren? Dena fake bat da Ferminen Zuloak-en bezala? Edo besterik gabe, etxean musika elektronikoarekin esperimentatu zuen lagun taldea da, sekula bere lana kaleratu ez zuena, eta orain tankera honetako mezuren bat bidali nahi digu: “Bai, gu han izan ginen eta etorkizunetik gatoz”. Elektronika gauza zaharra delako, lagun.
ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.
Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.
Ibilbide... [+]
Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]
Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]
"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.
Zeren, sortzaile... [+]
Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]
Ez dago beste biderik, gustuko ez duzuna aldatu eta beste zerbait sortzeko apurtu egin behar da: apurtu eta zerotik hasi. Hori izan zen punkaren oinarria; eta horixe bera da Leire Led Infiernok (ahotsa) eta Txerra Bolinagak (bateria) erabaki zutena Piztupunk taldea zena nahita... [+]
Interneten musika entzuten duzunetakoa bazara, ia seguru ezagutzen duzula Kokoroko. Agian uste duzu ezetz, baina hartu segundo bat eta bilatu Abusey Junction. Oscar Jeromeren gitarra riff malenkoniatsua ezaguna egin da Spotify eta YouTube gisako plataformetako algoritmoaren... [+]
Neomak taldeak tradizioaren perkusioa dakar, molde elektroniko zainduarekin. Arrasateko Leire Etxezarreta, Amets Ormaetxea eta Irati Gutierrez, Asteasuko Garazi Otaegi, Zarauzko Eneritz Aulesti, Zizurkilgo Maria Lasa eta Debako Alaitz Eskudero dira zazpi kideak. Denak dira... [+]
1988an, Euskal Herrian gazteria punkean eta RRVan buru-belarri murgilduta zegoen garaian, Bilbo eta Santurtzi artean La Secta taldea sortu zuten ozeanoz bestaldeko –antipodak barne– musikari so egiten zioten lau gazte ausartek; haietako bat zen La Herencia de los... [+]
Searching for sugar man bezalako istoriorik ez du emango Euskal Herriak. Gutxitu eta gutxietsiak, zer egingo diogu. Baina herri txiki –eta infernu handi– honek eman ditu hainbat mito, itzaletatik agertu eta itzaletara itzultzen direnak.
1980ko hamarkadan eduki... [+]
Arrasateko Perlata taldea ez da, bada, ia inorekin ezkontzekoa. Haien bide propioa egiten dihardute 2015etik, inguruan zer egiten den begiratuta bai, baina norabide eta erritmo propioan, eta ez lasaian, hain justu. Disko eta kilometro dezente daramate bizkarrean. Harritu nau,... [+]
Krisi pandemikoa ere izan da birsortzeko aukera berri bat, halaxe erakutsi du Usurbilgo Odolaren Mintzoa taldeak. Normaltasunari iseka egiten dion lana, su txikian ondu dute Hauskor Andoaingo Garate estudioetan. Kaki Arkarazoren laguntzarekin findu diren 8 kanta biltzen... [+]
Gutako edozein, gutako bakoitza isla bat gara ezinbestez, mehatxuz, aukeraz eta bestelako bizidun ugariz inguratutako itsaso erraldoian igeri egiten. Lan ederra daukagu gure flotazio-marra propioa kudeatzen, alboetatik etortzen zaizkigun olatu, uhin eta bestelakoen artean zer... [+]
Azkenean egin du. Azkenean, urtetako ibilbidearen ostean, Odei Barroso bertsolariak atera du bere bakarkako lehen lana. Tira, bertsolaria ez. Raplaria baita bertsolari izan aurretik. Baina bertsoaren jakintza ondo baliatuta dator, esatekoak zituenak errimaz esateko eta... [+]