Bitxia egin zait astero erlijiosoki irakurtzen dudan zutabegile bat, Jordi Llovet, gutxi-asko gai beraren inguruan bueltaka aritu dela ikustea azken asteetan. Eta gai hori, gainera, kutunetarik izatea, hain zuzen umorea. Vargas Llosaren umore txarreko adierazpen batzuk ekarri ditu, adibidez, zeinaren arabera garrantzitsuena ez litzatekeen askatasuna, baizik eta bozka egoki ematea; bozka PPri ematea, alegia. Javier Marías ere aipatu du, haren etengabeko umore txarra, zutabeetan erabiltzen duen tonu desatsegin, purrustari, kontentagaitza –harrigarria, bide batez, Ingalaterran bizi izan den eta Laurence Sternen Tristram Shandy espainierara itzuli duen batengan–. Gehien gustatu zaidana, halere, izango da Kataluniako umore falta mintzagai duena. Lloveten arabera, frantsesak ez dira ingelesak bezainbeste laketzen umoregintzan, umore grafiko eta idatzian; baina bai katalanak baino askoz gehiago, gerraurrean kontinenteko aldizkari satiriko moltso inportanteena zuen herrialdea. Hori da ez dituelako ezagutzen euskaldunak.
Umorea, ze gauza ezinbestekoa. Pentsa, Terry Eagletonek liburu oso bat eskaini dio. Eta ze gauza definitzen zaila, egon daiteke-eta galdera gaizto, arrazoiketa arraro, iradokizun maltzur, oztopo bat bertan behera utzi edo bueltan itzultzeko izan dezakegun abilezian. Iruditzen zait, ordea, Isaac Barrowen definizio honetan sar daitekeela, oro har: umorea litzateke hitz egiteko modu lau eta xume bat, tupust kontzeptual adierazgarri baten bitartez imajinazioa hunkitu eta dibertitzen duena, harridura puntu bat erakutsi eta plazer moduko bat jariatuz. To eta no. Ezin uka, halere, umorea, edo eduki, edo ez daukazula. Satira politikoari buruz ari da Llovet: “beste behin ere, hori da guri falta zaiguna, seriotasun gehiegi daukagu, epika gehiegi, malgutasun gutxi, kexu gehiegi, biktimismo gehiegi”. Kataluniaz dio, baina, verge santíssima, ezagutuko balitu, zer ez lukeen esango euskaldunez.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]