“Ez gara ezeren alternatiba, kalitatezko hezkuntza publikoa gara herri txikietan”

  • Pandemia dela medio, inbidiaz begiratu du askok eskola txikietara, bertako talde txiki, kanpoko espazio zabal eta landa eremuetara. Ikastetxe hauetatik ikasteko daukagunaz eta dituzten erronkez aritu gara Euskadiko Eskola Txikiekin, gidaritzan aldaketa eman dela aitzakia hartuta. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 54 ikastetxe biltzen ditu sareak eta indartsu daude: "Herri txikiak ez dira lo leku, ez dira argazki bat, bizirik dauden eremuak dira eta herriko eskola klabea da horretan".

Miren Odriozola, Irati Manzisidor eta Jugatx Ormaetxea, Euskadiko Eskola Txikien koordinazio talde berriko kideak (argazkia: DANI BLANCO)

Bederatzi urte egin ditu Euskadiko Eskola Txikien koordinazioan Mikel Goñik, eta iritsi zenean ikastetxe batzuek beren burua eskola txikien definizioan baztertuta sentitzen zutela kontatu digu, batzuek eta besteek ezberdin ulertzen zutelako zer den eskola txikia. Urteotan, denak eroso sentituko diren definizioa lortu dutela uste du, gero eta ikasle gehiagorentzat izango den eskola eta gero eta hobeto ikasteko izango den eskola helburu: “Aniztasuna bultzatzen duen tamaina txikiko eskola publikoa da gurea, landa eremuan kokatua, eta ezaugarri horiei esker aukera ugari ematen dituena. Deskribapen horretan eskola txikien sareko parte diren guztiek beren burua identifikatuta sentitzen dutela esango nuke, eta hori inportantea da. Gero, horren baitan, bakoitzak bere norabidea markatzen du, dela teknologiaren aldeko apustua eginez, dela anti-teknologiko, dela aniztasunaren ikuspegi zabala ardatz, dela metodologia jakin bat oinarri...”.

Koordinazioa utzi duen honetan, eskola txikien sareak aukera berri asko irekitzen dituen faseari ekin diola dio Goñik, ikastetxe ugari txikitzen joango direla iruditzen zaiola, “gurera hurbiltzen”, biztanle kopurua jaisten ari dela-eta; horrek aukera emango du eskola txikien taldea handitu eta indartzeko. Aurrerantzean, gainera, koordinazioak bat ez hiru buru izango ditu, lan bolumenari erantzuteko, baina baita ere taldea, lidergo partekatua edota elkar babestea ezaugarri inportanteak direlako eskola txikietan. Koordinatzaile zelarik, Goñi ez zen ikastetxean ikasleekin zuzenean aritu, “eta horrek ez du mesede egiten, orain ikasgeletara bueltatu naizenean ikusten ari naizelako eguneroko errealitate eta joerak bestelakoak direla, horregatik koordinazioaren lekukoa hartu duten hiru kideetatik bik eskolan jarraitzea inportantea da, horrek beste sentsibilitate eta oinarri bat emango diolako koordinazio taldeari”.

"Txikia izateak ekarri dezake isolamendu eta ahultasun sentsazioa, eta garrantzitsua izan zen elkarrekin biltzen hasi eta talde bihurtzea. Sarea sakontzen  jarraitu nahi dugu"

Irati Manzisidor, Miren Odriozola eta Jugatx Ormaetxea hirukoak ere badaki erronkaz beteriko bidea abiatu dutela. Nabarmendu dute, batetik, sarea indartzea eta elikatzen segitzea dutela zeregin nagusien artean. “Txikia izateak ekarri dezake isolamendu, bakardade eta ahultasun sentsazioa, eta inflexio puntu garrantzitsua izan zen elkarrekin biltzen hasi eta talde bihurtu zirenean, bada sare izaera hori, azken urteetan gero eta gehiago zabaldu duguna (probintzietatik erkidegora), sakontzen eta errotzen jarraitu nahi dugu, eta sarea ez bakarrik irakasleena, hezkuntza komunitate guztiarena baizik, guraso, ikasle eta hezitzaile”.

Ikuspegi erromantikotik harago
Landa eremua asko aldatzen ari den errealitatea izanik, herri txikien inguruko ikuspegi bukoliko erromantikoarekin amaitzea ere badute xede: “Herri txikiak ez dira lo leku, ez dira argazki bat, bizirik dauden eremuak dira, etorkizuna erabakitzen ari direnak; komunitate kohesionatua eta bizia duten herrietan sinesten dugu eta bide horretan klabea da eskola, herriari begiratuko dion eskola berreraikitzea”.

Eta hirugarren erronka bat: ikastetxeetatik ez urruntzea, eskola bakoitza mundu bat dela jakitun. Bakoitzaren helburu eta borroketan bidelagun izan nahi du koordinazio taldeak, heldulekua. Gainera, administrazioa alde dutela diote, entzuteko prestutasunez ikusten dituztela, eta hori beti da lagungarria.

Eskola txikiak, eskola askeagoak?
Ikasle kopuru murritza, adin aniztasuna eta landa eremua dira eskola txikiak aipatu eta burura datozkigun hiru ezaugarri. Ardatz horien arabera diseinatzen dute eskola txikiek jarduteko modua, “baina hiru ezaugarriak ere oso aldakorrak dira, ez da gauza bera duela urte batzuk eta orain ezaugarri horien bueltan ulertzen dena, eta ez dira berdinak eskola batean eta bestean dauden errealitateak”, zehaztu digute.

Guk beste ezaugarri bat mahaigaineratu dugu, kanpotik begiratuta egon daitekeen sentsazio bat: sistema publikoaren baitan dauden arren, ez al dute eskola txikiek askatasun handiagoz jokatzeko aukera? Eskola publiko guztiek –eta diru publikoa jasotzen duten kontzertatuek– duten askatasun bera dutela erantzun digute, “baina egia da administrazioaren zurruntasun horretan hobeto eta errazago mugitu gaitezkeela, gutxi garelako eta gutxi izate horrek lasaitasuna ematen digulako zenbait erabaki hartzeko, baita erabakiak azkar hartzeko gaitasuna ere, kanpora ateratzea errazten du... Antolatzeko orduan talde txikia abantaila da eta normala da jendeak askatasun eta malgutasun handiagoa dugula ikustea, baina horrekin ez da ulertu behar ezeren alternatiba garenik, gu gara kalitatezko hezkuntza publikoaren eskaintza herri txikietan, eta hori da bilatzen duguna”.

"Askatasun handiagoa? Egia da administrazioaren zurruntasunean errazago mugitu gaitezkeela, gutxi izateak lasaitasuna ematen digulako zenbait erabaki hartzeko"

Eta pandemian?
Konfinamendua eta pandemia denontzat izan da gogorra, baina txikitasun eta malgutasun horrek ere lagundu du garaiotan, besteak beste talde txikiekin aritzeko eta kanpora aiseago ateratzeko. Koronabirusaren aurretik jada lau paretetatik haragoko ikastetxeak ziren eskola txikiak, beti jo dute herriko frontoi, plaza eta landa eremura ikastorduetan, baina batetik kontzientzia handiagoa hartu dute horrek duen balioaz, eta bestetik salto kualitatiboa eman dute, ikuspegi curricularretik zentzuz eta edukiz bete dute kanpora irtete horretan zer, nola eta zertarako egin.

Zalantza barik, berezitasun propioak ditu eskola txikiak, eta irakasleak batetik bestera dantzan izan ohi dituen gure hezkuntza sistema publikoan, ikastetxe hauetako batera iristen den irakaslea ongi egokitzen al den jakin nahi izan dugu. Solaskideek kontatu digutenez, adin aniztasunarekin eta ikuspegi metodologiko jakinekin aritzean, batzuen erreakzioa izaten da zalantzan jartzea ordura arte beste eskoletan egin dutena. Lehenago-beranduago, moldatzen dira irakasleak, eta horretarako gakoa da eskola txikietan aspalditik irakasle ailegatu berriei ematen zaien formazioa, kokatzen laguntzeko. “Aldi berean, gure txikitasunean, etortzen denari laguntzeko aukerak handiagoak dira eta beti dago tartea elkarrekin hitz egiteko eta sortzen diren beldur eta zalantzez aritzeko. Ikaslearen zaintza egiten den moduan, irakasle eta familiena ere dugu kontuan, eskolako komunitateko parte direla sentiarazi nahi ditugu lehen unetik”. Eskola txikiek duten irakasleen egonkortasun tasa altua seinale ona dela diote solaskideek, bereziki Gipuzkoan, non eskola batzuetan 10 irakasletik 9 diren egonkorrak.

Koronabirusaren aurretik jada lau paretetatik haragoko ikastetxeak ziren eskola txikiak. Orain, ikuspegi curricularretik zentzuz eta edukiz bete dute kanpora irtetea

Zer ikasi dezakegu eskola txikietatik?
Zer irakats diezaiekete eskola txikiek ikastetxe ertain eta handiei? Ikastetxe bakoitzari ongi datorkionak ez duela zertan beste ikastetxe batean funtzionatu argitu digute solaskideek, baina egia dela gogoeta asko egin dutela hainbat gairen inguruan, ikuspegi filosofiko eta pedagogikoak oso landuta dituztela, eta ildo horretan ekarpena egin dezaketela, ikasle bakoitzaren prozesua errespetatzeaz, espazioez, aniztasunaren kudeaketa eta balioaz, herriarekin eta familiekin dituzten hartu-emanez... “Bidean ikasi dugun guztia erabilgarria izan daiteke beste batzuentzat, bakoitzak bere ikastetxeko errealitatera moldatuta”.

Azken finean, praktika onak eskola guztietan daudela diote, eta eskola ahaldunduta sentitzen bada eta bere buruan sinesten badu, errazago antzemango dituela praktika on horiek, errazago jarriko dituela martxan eta partekatuko dituela gainerakoekin. “Gurea partekatzeko prest gauden bezala, gertu gaude besteengandik ikasteko”.

Mikel Goñi aritu da koordinatzaile oraintsu arte.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola Txikiak
Herriari bizitza ematen dion Zigako eskolak itxi egin beharko du ume faltagatik

Lehen Hezkuntzako adin ezberdinetako sei ikasle baino ez ditu Zigako (Nafarroa) eskolak. Aukera baliatzen dute elkarbizitza lantzeko, tokiko curriculuma sustatzeko, landa ingurunea pedagogikoki aprobetxatzeko eta herria bera bizi eta dinamiko mantentzeko. Hori bai, ume gehiago... [+]


2022-11-30 | Estitxu Eizagirre
Hik Hasiko ikastaroko 40 behatzaile, Larraulgo herri eskolan:
“Gehien harritu gaituena izan da umeak euren kasa hasten direla elkarrekin lanean, irakasleak ezer agindu gabe”

Hik Hasi hezkuntza aldizkariak bi ikasturteko ikastaroa antolatu du, Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzenduta. Saio teorikoez gain, ikastaroan zehar lau ikastetxeren praktika ezagutuko dute, eta lehen bisita azaroaren 26an egin dute, Larraulgo Eskola Txikira. Larunbata izanik ere,... [+]


2022-06-07 | Estitxu Eizagirre
Errezilen egingo den Eskola Txikien Jaiak Maria Dolores Agirreren ibilbidea taularatuko du

Ekainaren 12an egingo da Eskola Txikien 34. jaia, Errezilen. Bertako herritarrak hilabetetan aritu dira prestaketa lanetan eta egun osoko egitarau ederra prest dute. Arratsaldean 5. eta 6. mailako ikasleek antzerkia eskainiko dute: Errezilen jaio zen Maria Dolores Agirre idazle,... [+]


Bittor Madina
“Eskola nazionala ez zegoen ondo, irakasle euskaldunon beharra zuen”

Eskola publikoak euskalduntzen eta metodologia modernoa aplikatzen aritua, D ereduaren aldeko borrokan. Egoera politikoa pil-pilean zegoen garai haietan, batzuentzako oraindik frankismoaren kiratsa zuen eskola hura irauli eta gaur egun ezagutzen dugun Euskal Eskola Publikoaren... [+]


2021-05-24 | ARGIA
Amurrioko eskola txikia itxiko du Hezkuntza Sailak

Zabaleko Bizirik Plataformak jakinarazi du Hezkuntza Sailak adierazi diola Zabaleko ikastetxea itxiko duela. Bat-bateko eta adostu gabeko erabakia izan dela diote. Plataformak eskola euskalduna, publikoa, gertukoa eta txikia defendatuko duela azpimarratu du.


Euskaraz eta landa gunekoa izateak nola salbatu duen Antzingo eskola

Herri txikia da Antzin eta ixtear egon zen bertako eskola publikoa, herriko haurrak hirietako ikastetxeetara joaten zirelako. Ikasleak erakartzeko, euskarazko D eredua ezartzea erabaki zuten, eta horri gehitu behar diogu pandemia garaian landa guneko eskolei balio handiagoa... [+]


Zergatik ez mantendu Gaztelun burbuila?

COVID-19ak eragindako eskolaren etenari alternatiba bilatu diete Gaztelu herri txikiko gurasoek: udalaren lokaletan burbuila taldeka aritzea. Hezkuntza Sailetik ezezkoa jaso dute ordea. Iritzi artikulu honetan azaldu dute guztia.


2019-05-30 | Usurbilgo Noaua
Aginagak “ateak zabalik”, ekainaren 9an Gipuzkoako Eskola Txikien festa ospatzeko

Gipuzkoako eskola txikien arteko hartuemanak sendotu, elkar ezagutza bultzatu eta haien guztien topagunean bilakatuko da Aginaga ekainaren 9an. Aginagako Eskolaren bueltan ospatuko da, Gipuzkoako Eskola Txikien festa. Asteazken eguerdi honetan aurkeztu dute.


Badator eskola txikien egun handia

Herri-bizitzaren motor eta bihotz, haurrak aniztasunean eta herriarekin eta naturarekin harreman estuan hezteko eredu aproposa dira eskola txikiak. Bai pedagogikoki, bai auzo eta herrietako komunitatean duten garrantzia aldarrikatzeko, aurten ere Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia... [+]


2018-01-16 | Estitxu Eizagirre
Zizurkilgo San Millan eta Abaltzisketako Txalburu:
Ikasleak aske sentitzen diren eskola

Badira bi Eskola Txiki eguneroko jarduera osoa tailerretan burutzen dutenak, ohiko arloetan oinarritu gabe. Umeek ez dute eserita egon beharrik, nahi dutenean tailer batetik bestera joan daitezke eta horrela erabakitzen dute zer tailerretan aritu, zer egiten, zenbat denboraz. Ez... [+]


2017-06-13 | Estitxu Eizagirre
Parte-hartzea nagusi Arroan, Eskola Txikien Festan

Sakulupe guraso elkarteko kideek, "emozioz eta nekez" beteta eskerrak eman dizkiete ekainaren 11n Eskola Txikien Festa egiten lagundu zuten guztiei. Eguraldi ederra lagun, festa ederra eta parte-hartzailea antolatu zuten. Hurrengo urtean Oikiaren txanda izango da.


2017-06-08 | Estitxu Eizagirre
Igandean Eskola Txikien Festak zeharkatuko du Arroa

Eskola txikiak herri eta auzoak bizirik izateko funtsezkoak direla adierazten du festak. Aukera polita izango da Arroa auzoko (Zestoa) eskolaren errealitatea ezagutzeko, tartean, gurasoek larritasunez eskatu arren atzerapenez doazen eraikuntza berriaren orubea.


Ikastetxe hauetan etsaminik gabe ebaluatzen dute

Azterketa eta noten eskema tradizionala alboratu eta ikasleen garapen osoa aintzat duen ebaluazio hezigarria lantzen dute gero eta ikastetxe gehiagotan. Euren esperientzia kontatzeko eskatu diegu horietako lauri: Langile ikastetxe publikoa, San Bizente ikastola, Arrankudiagako... [+]


2015-06-24 | Estitxu Eizagirre
Eskola txikien festa
Etekin ekonomikoei muga

Festa handiagoa egin, jende gehiago bildu, diru etekin handiagoa atera. “Orain arte gurpilak eraman gaitu” aitortu dute Gipuzkoako Eskola Txikietako Gurasoen Koordinadorako lehendakari Nagore Iñurrategik, eta Eskola Txikietako irakasleen koordinatzailea den... [+]


Eguneraketa berriak daude