Gure ahalegin kolektiboa Euskal Herria nazio libre eta demokratiko moduan antolatzeko bidean jarri behar dugu euskaldunok. Eta oraindik orain ez gabiltza bide horretan.
Zer gara etxe barruan eta zer gara munduaren aurrean. Horra hor erantzun beharreko bi premisa. Elkarlotuak biak.
Gure izaera kolektiboa definitzerako orduan, euskara da euskaldunon nortasunaren muina, zalantzarik gabe. Nazio propioa antolatzeko gauza izango bagara, euskara da, beraz, gure naziotasunaren klabea. Hortik aurrera, bagara gauza mundu problematiko honetan ezinbesteko diren aldaketa sakonak burutzen gure ekarpen baikorra egiteko. Euskararen komunitatea gaur egun, lurralde desberdinetan sakabanatua, edota egitura politiko eta erakunde desberdin eta arrotzen mende aurkitu arren ere, gizarte eredu berriztagarriak bultzatu eta eraikitzeko gauza den komunitatea da. Ez dugulako monarkia anakronikoen edota erakunde zurrunduen hipotekarik gure baitan. Eta bereziki azken hamarkadetan munduan diren proposamen, pentsamolde eta ekinbiderik aurrerazaleenei bidea zabaldu diegulako gurean.
"Euskara bada gure territorio librea,
landu dezagun euskara Euskal Herriko lurralde guztietan"
Bada garaia gure kabuz ekinbidea marrazteko. Euskara da gure territorio libre bakarra, esan zuen behin, kartzelan zeukatela, gutariko batek. Bada abiapuntu bat, nazio librea eraikitzeko ekinbidean. Askatasun apurra hobea da kartzela itxia baino, ados. Autonomia modu bat beti da zerbait, erabateko itxikeria zentralizatuaren aldean, konforme. Alderdi politikoak beharrezkoak ditugu gure herrian berezko diren korronte ideologiko desberdin edota kontrajarriei moldea eta bidea eskaintzeko, bai. Baina horiekin guztiekin ere, ez dugu aurrerabide handirik lortuko Euskal Herria nazio librea egiteko bidean, ez badugu horretarako estrategia propioa definitzen eta horren inguruan ekinbide partekatua garatzen. Auzokoaren ortuan landatzen ditugun fruitu eta lorerik ederrenez ere ezingo gara sekula jabetu, besteen lurraldea edertzeko izango direlako beti, gure lurreko landare propioak ihartzen ikusten ditugun bitartean. Belarki inbaditzailea sartu ziguten aspaldi gure ortuetan, eta bertoko lorerik ederrenak baztertu eta zapuzten ditu. Horixe bera ari zaigu gertatzen orain, hain zuzen ere.
Euskara bada gure territorio librea, landu dezagun euskara Euskal Herriko lurralde guztietan, baita diasporan ere. Eraiki dezagun nazio librea euskara ardatz hartuta. Erabakitasun osoz. Arrazoia Arnas Dezagun ekimenekoek euskara ume guztien ondasun bihurtzea eskatzen dutenean, eta haur euskal hiztunak ez sakabanatzeko eskatzen dutenean. Une honetan ezinbestekoa zaigu euskal hiztunen eta euskararen erabileraren guneen sendotzea eta trinkotzea. Une honetan Euskal Herriaren lurralde bereizi guztietan eta bakoitzean euskara hizkuntza ofiziala bihurtzea erreklamatu behar dugu indar osoz.
Zer garen etxe barruan eta munduaren aurrean, horra hasieran aipatu duguna. Une honetan Euskal Herriaren irudi oso lausotua eskaintzen ari gara mundura. Munduak ez daki zer garen, non gauden, zer egin nahi dugun eta nola. Agian badakite gure lurretan paisaia ederrak dauzkagula, museo ikusgarriak eta gastronomia bikaina eskaintzen ditugula, eta atzerritar turismo-zaleen definizioan, les basques bondissants izan gaitezke. Kanpora bidaltzen dituzten presentazio-txartel guztietan, gure gobernariek ahaztu egiten dute munduari eskaintzeko daukagun ondasun preziatuena euskara bera dela. Gure herrietako paisaia goitik behera aldatu behar dugu, euskara izan dadin herri honen nortasun agiria.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]