Jonan

Urriaren 3an ari naiz testu hau idazten. Lerrok pantailaratzen ari naizelarik, LABIk indarrean darrai. Asteartean esperokoa da bere buruaz beste egingo duela, eta azkenean EAEn ere, Nafarroan eta Iparraldean bezala, anormaltasun normalago baten bidean urrats bat etorkizunera emango duela euskal gizarteak.

Eta gauzak horrela, zutabe honetatik, Euskal Herriari (batez ere EAEko zatiari) porra erraldoi batean parte hartu dezan proposatzen diot: zein izango da Jonan Fernándezen hurrengo besaulkia?

"Euskal Herriari (batez ere EAEko zatiari) porra erraldoi batean parte hartu dezan proposatzen diot: zein izango da Jonan Fernándezen hurrengo besaulkia?"

Papisten eta negazionisten artean kokatu garen herritar despistatuok, faltan bota dugu azken urte eta erdian osasungintza publikoa indartu, zaindu eta garatzeko eskaera soziala: batzuek edozein neurri (baina batez ere musukoa eta txertoa) jarri dute borrokaren jomuga, beste batzuek edozein neurriri men egin eta kritikarik txikiena negazionisten saldora bidaltzeko aitzakia bihurtu dute.

Eta gauzak horrela, Jonan Fernández LABI zientifikoaren koordinatzaile, lehendakariaren aholkulari eta pandemiaren eszena-toki ezberdinak jasotzen dituen Biziberri dokumentuaren arduradun izatea egokitu zaigu EAEn. Eta iruditzen zait oso hautagai ona izan dela zinez, LABIk izan duen funtziorako.

Izan ere, LABI batez ere birusaren kontrako gerraren propaganda bulegoa izan da. Eta gerran dagoen herri batek ezin du onartu ezkortasunik, etsipenik, zalantzarik. Berdin da zein neurri hartu diren, esan dena lehen eta egin dena ondoren bi diren edo datuak manipulatu (behar izan) diren... Hain da luzea zerrenda: (EAEk eskura ez zeuzkanean) test eta musukoen eraginkortasuna hutsaren hurrengotzat jo eta handik hilabete batzuetara denaren oinarri; txertaketa hasi zenean Espainiar Estatuko komunitate motelena izan eta bigarren dosiaren estrategia saldu; zahar-etxeen egoera ezkutatu; birusaren kontrako gerraren aitzakian gizartearen kontrol sozio-politikoa eta puritanismoa areagotu...

Horregatik, Leitzaran autobidearen kontrako ekintzaile, HBko zinegotzi, Elkarri-Baketik-Gogora-ren arduradun eta lehendakariaren aholkulari izan den Jonan Fernández izan da hautagai egokiena: birusa beharbada ez hainbeste, baina EAEko gizartea ezin hobeki ezagutzen du. Izan ere, politikarien funtzioa arazoei nola heldu pentsatzea bada ere, ez ote da garrantzitsuagoa gizarteari nola azaldu/saldu asmatzea?

Orain ez dezala euskal gizarteak behar larririk izan Jonanen beharra izateko, hurrengoa besaulki lasaiago bat opa diot.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude