Kutsadura eta internet jasangarria, like-tik like-era

  • Euskarabildua teknologia eta komunikazioaren inguruko jardunaldien XI. edizioa egingo da urriaren 28an Donostiako San Telmo Museoan, goizetik eguerdira arte. Euskal Herriko zein nazioarteko bederatzi hizlarik hartuko dute parte bertan, ondoko izenburua abiapuntu: “Zenbat kutsatzen du like batek? Mundu osorako internet jasangarrirantz”.

Kris de Decker 2019ko hitzaldi batean.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Larrialdi klimatikoaren auziak agenda politikoan lehentasuna irabazi du aspaldion; “gizadiak inoiz aurre egin behar izan dion erronkarik handienetarikoa”, Euskarabilduaren antolatzaileen hitzetan. Bide horretan, kutsaduraren eta jasangarritasunaren kontzeptuak informatikaren eta telekomunikazioen esparrura ekartzeko asmoa du aurtengo egitarauak.

“Frutak plastikoz inguratuta ikusten ditugu supermerkatuetan eta asaldatu egiten gara -arrazoi osoz-. Ordea, sarean segundoro mugitzen ditugun milioika datuek duten eragin ekologikoa ez dugu ikusi ere egiten”. Antolatzaileek dioten moduan, abian den digitalizazio-prozesu bizkorrak ez du uzten horren jasangarritasunaren inguruan hausnartzeko aukerarik. Hori ez ezik, XXI. mendeko bigarren hamarkadako testuingurua “muturreko desberdintasun sozialek” ere ezaugarritzen dutela gogorarazi dute. Halaber, azpiegitura teknologikoek horretan guztian duten eraginaren inguruan pentsatzeko tartea eskainiko du Euskarabilduak urriaren 28an, besteak beste. “Munduaren amaiera distopikoetatik harago, etorkizun posible desiragarriak” aztertuko dituzte batez ere, fokua alternatiben eraikuntzan jarrita.

2021eko Euskarabilduaren kartela

Hurrenkera informatikoa
Jardunaldiak hainbat galderari erantzungo die, gako nagusi batzuk eskaini asmoz. “Internet jasangarria eraikitzeko metologiez” mintzatuko dira batik bat, baina baita “Internetaren ohiko erabilerak eragiten duen kutsaduraz”, “Solar Punk” delako filosofiaz, “arbasoen teknologien balioez” edota “software librearen eta garapen jasangarriaren arteko harremanaz” ere. Hizlarien ponientziez eta ikuspuntuen elkartrukeaz haratago, martxan diren proiektu zehatzak ezagutzeko aukera izango da: Fair Phone, Onaro eta Recilanet, hain zuzen ere.

Hizlariak
Donostian izango dira Sandra Perez Iametza komunikazio taldeko kidea, Kris De Decker Low-tech Magazine aldizkariaren egile belgikarra, March Momentanea Guatemalako Ziberfeministen elkarteko kidea, Spideralex Donestech kolektiboaren sortzailea eta Beñat Irasuegi Talaios Kooperatibako kidea. Bestalde, Iratxe Achak, Xabier Igartuak eta Ivan Gonzalezek aurkeztuko dituzte FairPhone, Onaro eta Reciclanet proiektuak, hurrenez hurren.

Kris de Decker
How (not) to build a solar powered internet”, edo, “Nola (ez) eraiki eguzki-energia bidezko interneta” izenburu duen hitzaldia eskainiko du De Deckerrek. Low-tech Magazine aldizkariaren edizioaz gain, horren argitalpena sostengatzen duen Interneteko zerbitzaria eguzki-energiaz hornitzeaz ere arduratzen da egilea. Lancaster Unibertsitateko Demand Centre-en hainbat artikulu plazaratu ditu, “praktika sozialei dagokienez energia-eskaria aztertuz”. Human Power Plant proiektua ere bultzatu du, giza-energia ekoizteko aukerak aztertzen dituen arte proiektu bat. 2007an Low-tech Magazine sortu aurretik, zientzia eta teknologiari buruz aritu izan zen hainbat hedabidetan, kazetari autonomo gisa. Gaur egun Bartzelonan (Herrialde Katalanak) bizi da, eta solasaldian jorratuko duen gaiaren hainbat ertz aurreratu dizkigu.

Internetaren kutsadura
De Deckerren ustez, oso zaila da sareko jarduerak ingurugiroari eragiten dion kaltea zehatz-mehatz neurtzea, Interneta “eboluzio bizkorreko arkitektura konplexua” baita. Ondorioz, ikerketetan ohikoa da kalkuluak atera orduko emaitzak desfasatuta egotea. Hala eta guztiz ere, “Internet osatzen duten makinek erabiltzen duten energia guztiaren estimazioa” egin daitekeela azpimarratu du De Deckerrek, eta bide batez, baita “makina horiek ekoizteko beharrezkoa izan den energiarena” ere.

Eguzki-energiarekin
Energia-iturri berriztagarriak informatikan txertatzerakoan, “web-diseinuak Interneteko energiaren erabileran duen izugarrizko eragina” ohartarazi nahi du De Deckerrek. Bere hitzetan, garrantzizkoena ez da energiaren jatorria, “energiaren kontsumoari mugak jartzea” baizik. Zentzu horretan, web-zerbitzaria panel fotovoltaiko txiki batekin elikatzeak “webgunea muga jakin batzuen barruan diseinatzera derrigortzen gaitu”. Bere iritziz, horixe da gaur egun falta dena: mugak ezartzea. “Ez dago ezertxo ere web diseinatzaileak webgune arinak eraikitzera behartzen dituenik, energia merkea eta itxuraz infinitua delako”, azaldu du Low-tech Magazine aldizkariaren editoreak. Bestalde, webgune arrunten kasuan, “ezinezkotzat” jo du horiek eguzki-energia bidez elikatutako zerbitzari propioetan abiaraztea. “Berritu beharra dago”, ondorioztatu du belgikarrak.

Emisioen murrizketa
Eguzki-energian oinarritutako alternatibek isurketak murriztea posible dela uste du, hori bai, “soilik webgune astunagoak sortzeko joera geldituz gero”. Energia-iturria aldatzeak, bere horretan, ez dakar aldaketarik, baldin eta ez bazaio energia-eskaera gorakorraren auziari heltzen. “Energia eta emisioak behar dira eguzki-panelak, bateriak, eguzki-kargaren erreguladoreak, zerbitzariak eta abar ekoizteko”, gogora ekarri du De Deckerrek. Zentzu horretan, berrikuntzaren oinarrian datzan filosofia azaldu du: “Eguzki-energia duen gure webguneak emisioak murrizten ditu, ez eguzki-energiaz elikatzen delako, oso arina delako baizik”.

Mugak
Oraindik, eguzki-energiaren erabilera egokia zabaltzeko bide luzea aurreikusten du De Deckerrek. Bere irudiko, hainbat auzik ihes egiten die energia berriztagarriz hornitutako zerbitzariei. “Adibidez, gure routerrak ez du eguzki-energiarekin funtzionatzen. Hori egitea gustatuko litzaiguke, baina Internet hornitzailea da routerraren jabea eta ezin dugu energia gutxiago kontsumitzen duen batekin ordezkatu”, aitortu du. Gauza bera gertatzen omen da erabiltzaileen ordenagailu motarekin.

Software librearen eskutik
Ezinezkoa da informatika arloan alternatiben eraikuntzaren inguruan hitz egin eta software librea ez aipatzea. De Deckerrek oso gogoan du kode irekiko softwarearen garrantzia, eta ziur dago energiaren erabilera murrizteko duen ahalmenaz. Gaur egun, hardware informatikoa “berehala” zaharkitzen da; “software berri eta astunagoaren ondorioz”, De Deckerren hitzetan. Microsoft Windowsen kasua aipatu du prozesua azaltzeko, ondoko adibidearekin: “(Microsoftek) Erregulartasunez uzten dio antzinako sistema eragileei laguntza teknikoa emateari, eta berriagoak eguneratzera behartzen ditu bezeroak”. Sistema eragile berriek, berriz, baliabide gehiago kontsumitzen dituztenez, ordenagailu berriak behar dituzte ongi funtzionatzeko. Sortzailearen aurreikuspenen arabera, kode irekiko softwarearen erabilera zabaltzeak kontrako norabidean aurrerapausoa ekarriko luke, hardwarearen zaharkitze-prozesua motelduz. Horrekin batera, “makina horiek guztiak ekoizteko energia-iturri berriztagarri gutxiago” baliatu beharko liratekeela azaldu du.

Bideragarritasuna
Askok ezinezkotzat jotzen du energia berriztagarriak eskala handian eraikitzea. De Deckerrek ez du zalantza izpirik: “Teknikoki behintzat, proiektu horiek goi-teknologiako alternatiba guztiak baino errealistagoak dira, merkeagoak direlako eta energia zein material gutxiago behar dutelako”. Erronka, beraz, honakoa litzateke sortzailearen ustetan: “Jendea beti linean ez dagoen Internetarekin motibatzea”.

Izen-ematea
Beharrezkoa da Euskarabilduan parte hartu nahi duen orok aurrez izena ematea. Guztiz doakoa da, epea irekita dago eta www.euskarabildua.eus webgunean bertan egin daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia burujabetza
X-tik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-20 | Sustatu
Mastodonen oinarritutako Matx.eus sare soziala abiatu da, euskal kirolaz jarduteko

Matx, tokiko kirolaren sare soziala, atzo jarri zen martxan. Urte hasieran app mugikor gisa jaio ondoren, orain Mastodon azpiegituraren gainean berregina azaldu da. Tokikom tokiko hedabideen sareko kirol albisteen biltegi gisa ageri da webgunea orain nagusiki,... [+]


Jaurlaritzak baztertu egin du ikastetxeei software libreko sistema eragileak eskaintzea

EH Bildu talde parlamentarioak legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, EAEko ikastetxeetako ordenagailuetan software libreko sistema eragileen (GNU/Linux) ezarpena ere bermatzea eskatuz. Aurrera atera den EAJ-ren eta PSE-EE-ren osoko zuzenketan ez da jasotzen... [+]


X-ren (lehen Twitter) akatsak errepikatu ala, behingoz, burujabetza teknologikorantz urratsak eman?

X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat... [+]


Baionako Etxepare Lizeoak sare sozial libreak bultzatuko ditu helburu pedagogikoekin

Gero eta ohikoagoa da Mastodon edo Pixelfed bezalako sare sozial libre eta federatuetan kontuak izatea. Horretarako, euskaldun gehienek mastodon.jalgi.eus, mastodon.eus edo pixelfed.eus instantziak erabiltzen dituzte. Baionako Etxepare Lizeoak pauso bat harago eman du, ikasle... [+]


X-ren (lehen Twitter) akatsak errepikatu ala, behingoz, burujabetza teknologikorantz urratsak eman?

X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea, ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Atera argazkiak eta parte hartu euskal Fedibertsoko egutegian

2025 urteko egutegia argitaratuko du Abaraska taldeak, argazkiak partekatzeko Pixelfed.eus sare sozial euskaldun, libre eta federatua sustatzeko asmoarekin. Parte hartzeko nahikoa da azaroaren 15a baino lehen bertan argazkiak partekatzea #FediEgutegia2025 traola erabiliz.


2024-09-16 | Sustatu
EAEko Hezkuntza Sailak datuen babesa egoki bete gabe egin zuen hitzarmena Google Workspace for Education erabiltzeko

Udako albistea da, zenbait tokitan agertu zena, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEA, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-organo bat) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari espedientea ireki ziola Googleren produktu batzuk erabiltzera behartzeagatik ikasleen... [+]


Gailu informatikoak berrerabiltzeko zentro bat irekitzea aztertzen ari da Jaurlaritza

Elkarteneteko, Arizmendi ikastolako eta Etxepare lizeoko kideekin bildu ondoren, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du material informatikoa Berrerabiltzeko Prestatzeko Zentro (BPZ) baten proiektu pilotua aztertzeko. Elkartenetek urteak daramatza software librearen erabilera... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Gazteak teknologiaren ikuspuntu kritiko eta arduratsuan hezteko proiektuaren alde bozkatzeko azken eguna

Gazteen artean teknologia libreen ezagutza zabaltzeko “Digitalizazio arduratsua” proiektua prestatzen ari dira Baionako Etxepare Lizeoa eta Iametza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Ideiak2024” aurrekontu parte-hartzaileetara aurkeztu dute egitasmoa. Gaur da [+]


Nafarroako Gobernuak Microsoft enpresaren esku utzi du administrazioa digitalizatzea

María Chivite presidenteak lankidetza publiko-pribatua “beharrezkoa” ikusten du aurrerapen digitala lortzeko. Besteren artean, adimen artifiziala erabiliko du Microsoft Ibéricak, instituzioetako izapideak “arintzen laguntzeko”.


Eguneraketa berriak daude