Urriaren 20an hamar urte beteko dira ETAk borroka armatuaren amaiera iragarri zuenetik. Jonathan Powell bitartekari britainiarrak dio badirela porrota egin duten bake prozesuak, arrakastatsuak eta erdibidekoak. Azken hauetakoa ei da Euskal Herrikoa, bere ustez.
Zerk ireki zuen aro berria? Orain Gogora Institutuak eta Urkullu lehendakariak adierazi dutenez, euskal gizartearen eta Poliziaren presioak. Eta bai, ez zaie arrazoirik falta, erabakigarriak izan ziren, baina euskal gizartearenak merezi du ñabardura klabea, ETAren amaiera ondo ulertzeko: ezker abertzalearen esparru soziologikoaren presioa –oso aspalditik zetorrena– eta, bereziki, haren esparru politikoarena giltzarri izan ziren. Horien bultzada barik, beti gainbeheran eta gero eta zokoratuago, baina ETAk iraun zezakeen hainbat urtez oraindik.
ETAren biolentzia amaitu zen, baina bistan da, “biolentziarik gabe edozertaz hitz egin liteke/dena da posible” mitiko hura hankapean hartu du irabazleak. Espainiako Estatuaren egitura juridiko-errepresiboak indarrean jarraitu du ezker abertzaleak iraganaren bere ikuspegia gizarteari azal ez diezaion. Elkarbizitzaren izenean, baina ezker abertzalea higatzeko helburu garbiarekin, EAJk kemenez dihardu hark “biolentzia injustua izan zela” aitor dezan, sektore politiko horren jarduna eta euskal gatazkaren 50 urte ETAren biolentziara mugatu guran.
ETA frankismoari emandako erantzun politiko bortitza izan zen, eta ondoren ere izaera politikoarekin jarraitu zuen garatzen, iparra galdu eta bere itsukerian eta estatuak irekitako labirintoan galdu arte. Hori guztia pluraltasunetik interpretatu, ulertu, azaldu eta eztabaidatu baino, interesgarriagoa bide da ezker abertzalearen ikuspegi osoa garailearen arrabolapean hartzea, errealitatea ezkutatu eta etorkizuneko bizikidetza kaltetuz.
Hamarkada honek eman duenaz askotxo islatzen dute, esaterako, ondoko gertaera judizialek, eta gizartearen presioaz baino gehiago diote estatuaren biolentziaz: Bateragune auzia, Herrira auzia, Tantaz Tantaren aurkako operazioa, Herriko Tabernen auzia, Altsasuko auzia, 11/13, egunotan egiten ari den 13/13 auzia, hainbat hedabideren itxiera, bitartekarien atxiloketak... Ehunka pertsona auzipetuak eta zigortuak Aieteko Konferentziaren lurreratze pistak irekitako prozesuan.
Eta hala ere, herren baina 2010ean baino askoz hobeto gaude, zalantza barik. Bake nahia gizartearen lehen lerroan zegoen, metatutako sufrimendua handiegia zen. Eman dira urrats interesgarriak, baina merezi zuen abagunea hobeto baliatzea denboran bake ziklo sendoa ireki, eta bizikidetza eta etorkizuneko arau politikoak adostasun zabalagoaz eraikitzeko. Arrabolaren hautua egin da, aldiz, zauri ugari sendatu barik lagata eta etorkizuneko sumendiak elikatuz. Eta txarrena, ez da bestelako mugimendurik sumatzen arrabola jiraka darabiltenen eskuetan.
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]
Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.