Burbuila lehertu daitekeela jakin arren, bitcoina moneta ofizial bihurtu du El Salvadorrek

  • Herritarren nahiaren kontra eginez eta nazioarteko finantza instituzioen aholkuei bizkarra erakutsiz, bere nahia gauzatu du Nayib Bukele presidenteak: El Salvadorreko moneta ofiziala bihurtu da bitcoin izeneko diru birtuala. Estatuek kontrolatuko ez zuten moneta zuten amets kriptodiruen oinarrian ziren anarko-kapitalistek. Helburua lortu dute, ultra-liberalismoan gara, eta espekulatuz aberastu nahi luketenen paradisua ere osatu dute. Anitz irabazi daiteke bitcoinekin, baina anitz galdu ere. Goiz ala berant burbuila espekulatiboa lehertuko dela diote ekonomialari anitzek.  

Bitcoina El Salvadorreko moneta ofiziala bihurtu zen irailaren 7an. Lehen aldia da estatu batek bere moneta gisa ofizializatzen duela 2008ko krisi finantzarioaren biharamunean sorturiko moneta birtuala. Halakorik ez zuten nahi herritarrek –%70 aurka, zundaketen arabera–; ekonomialari andanak ere zuen alarma gorria pizturik; eta nazioarteko finantza instituzio boteretsuek ere ez zuten begi onez ikusten erabakia –Nazioarteko Diru Funtsa eta Munduko Bankuak publikoki deitoratu zuten El Salvadorreko Gobernuaren xedea–. Hala eta guztiz ere, Bitcoin Legea ekainaren 9an bozkatu eta irailaren 7an legala bihurtu zuen Nayib Bukele presidenteak. Bitcoinez pagatu ahal izateko "Chivo" aplikazioa sortu eta kargatzen zuen orori oparitu zion 30 dolarren heina kriptodiruz; eta 200 bat Punto Chivo leihatila instalatu berri dituzte –batzuk ez dute luzaz iraun, kontrako protesten baitan bakar bat baino gehiago dituztelako erre–.

Pentsa zitekeen "historiko" gisa aurkezturiko egun horretan balioa hartuko zuela monetak, baina ez: egunaren hastapenean 52.000 dolarreko balioa izatetik 46.000 dolarrekoa izatera pasa zen egunaren bukaerarako. Hori horrela, 24 orduz 2,7 milioi dolar galdu zituen El Salvadorrek, balioa galdu zuten 550 bitcoin erosi zituelako 28,4 milioi dolarretan. Herritarrek ere sentitu zuten merkatuaren fluktuazioa: "Nolaz eguna 30 dolarrekin hasi eta 28 dolarrekin bukatzen dut, jakinez dirua ez dudala ezertan gastatu?" zebiltzan galdezka sare sozialetan. Nonbait fluktuazio hau da kriptodiruen funtsaren albo-kaltea, eta ez dago saihesterik.

Baina zer da bitcoina eta zer dira nazioartean loraturiko 6.700 kriptodiruak? Sinpleki esplikatu daiteke finantzaren esparruan emandako urrats berri hau? Moneta nazionalak ez bezala, kriptodiruak ez dira inprimitzen eta ez dago estaturik, hots, banku zentralik trukaketen kontrolatzeko eta erregulatzeko. Algoritmoen bidez segurtatzen da iruzurrik ez egotea: bitcoin bat erosterakoan, kriptodiruaren sareko kideek –meatzari deitutakoek– jasotzen dute informazioa, ahal bezain laster asmatu beharreko kalkulu matematiko batekin –Proff of work edo "Lanaren froga" deitzen zaio fase honi–. Kalkulua asmatzeak dakar bitcoinaren sorrera, kalkulua argitu dutenak bitcoinez sarituz gainera, eta bide batez, transakzioa benetakoa eta zintzoa dela segurtatuz. Azkenean, Proff of work-ek banku zentralaren funtzioa betetzen dute –ordenagailuen aktibitateak kostu ekologiko ikaragarria ondorioztatuz (ertz hau ondoko Net Hurbil-ean jorratuko dugu)–. Dena dela, bitcoin kopurua 21 milioitara mugatua da, Satoshi Nakatomo ezizenaren gibelean den sortzaile anonimoak horrela programaturik afera. Gaurko egunean bitcoinen %80 sorturik da eta algoritmoei segi, 2140an sortuko da azkena, ordura arte ekoizpena bakanduz. Une oro eskaria eta eskaintzaren arabera eraldatuz doa kriptodiruaren balioa: erosle gutxiago denean balioa txikiagoa du eta alderantziz, erosle gehiago denean balio handiagoa. Finantza merkatuan bezala beldurrak, zurrumurruak eta imitazioak pisu handia dute kriptodiruen esferan, eta ez denez erregulazio mekanismorik, balioa alde batera edo bestera doa, krak baten arriskua erreala bihurtuz. Irailaren 7 horretan Bukelek uste bazuen ere balioak gora eginen zuela, behera egin zuen, 2,7 milioi dolarren heina lapurtuz salvadortarrei. Ongi etorri ultraliberalismora, kapitalista espekulatzaileek amesturiko errealitate birtual errealera.

Hegoko herrietan gora doa

Alta, berea laudatzen segitu zuen Bukelek: "Berrikuntza guztiek bezala bitcoinen prozesuak ere ikaskuntza fase bat eskatzen du. Etorkizunerako bide guztiak horrelakoak dira, eta ez da guztia egun batean lortuko, ezta hilabete batean ere. Iraganeko paradigmak hautsi behar ditugu, lehen mundurantz egiteko eskubidea du El Salvadorrek". Iparreko herri aberatsen multzora sartzeko bide gisa ikusten du beraz bitcoina.

Erabaki honi esker salvadortarrek 400 milioi dolar aurreztuko lituzkete, bitcoina hautatuz gero, diasporatik bidalitako sosen gaineko banku gastuak arras apalagoak izanen dituztelako. Pisu handia du diasporak 6,5 milioi herritar dituen herri ttipi honetan: BPGaren %22 osatzen du honek igorritako dirutzak. Bestalde, bankuen zerbitzurik ez dutenek bitcoina erabiltzeko aukera luketela errepikatzen dabil presidentea –%70ak ez du banku konturik El Salvadorren–.

Financial Times-ek plazaraturiko Cryptocurrencies: developing countries provide fertile ground ("Kriptodirua: garapen bidean diren herrien lur emankorra") artikuluan ageri da Hegoko herri andana batean dutela kriptodiruek fama ona. Sektorea aztertzen dabilen Chainalysisen sailkapenari segi, moneta hauen hogei erabiltzaile nagusien artean ia guztiak dira garapen bidean diren herriak –AEB izan ezik–. Saharaz hegoaldeko Afrikan dira bitcoin gehien trukatzen. Hots, finantza eta banku sistema kaskarra duten herrietan dabil indartsu, hala beharrez, besterik ez dutelako –demagun, inflazioak joa duen Nigeria, lekuko monetarik gabe eta dolarraren menpe den El Salvador eta finantza krisi bortitza bizi duen Libano–.

El Salvadorreko Gobernuaren erabakiak ez du bitcoinaren erabilpena orokortuko, Cesar Villalona ekonomialariaren ustez: "Kalean bitcoina ez da erabilia eta ez da erabiliko. Azkenean, haien helburuak betetzeko dabiltza: "Chivo"-ren kutxazainen negozioarentzat, aberats bakar batzuen espekulaziorako eta diru zikina zuritzeko". Orokorki, eguneroko salerosteetan ez da usu erabilia eta monetari lotzen zaizkion hiru funtzioak ez ditu osoki betetzen (trukerako medioa, balorea erreserban mantentzeko medioa eta balorea zenbatzeko unitatea), justuki aldakorregia delako. Haatik, kontrol-ezak eta anonimotasunak ahalbidetzen ditu Villalonak zerrendaturiko helburuak.

Goiz ala berant krak bortitz bat gertatuko dela diote gehienek. Haien artean dugu David Golumbia ikerlari eta informatikaria: "Burbuila espekulatiboa da. Duela gutxi, bitcoin batek 20.000 dolar balio zituen, gaur berriz 4.000 dolar. Burbuila lehertuko da, eta berri ona dela uste dut, jende askori eragotziko diolako bitcoinean inbertituz dirua galtzea". Iparreko herrien postura segitu eta arretaz jokatu beharko lukete Hegoko herriek, sistema kraskatuko denean kolpea ikaragarri bortitza izanen delako.  
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


Militarizazioan beste urrats bat eman du Espainiako Gobernuak: 10.471 milioi euro gehiago bideratuko ditu Defentsara

Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.


Herritarren kexuaren gainetik pasaz, aitzina doa Gatika-Cubnezais itsas azpiko kable elektrikoaren eraikuntza

Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul Watson baleen aldeko ekintzaile... [+]


Emakumeek lan munduan izandako garrantzia islatu dute Arabako Arte Ederren Museoan

Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


AEB-en muga-zergak
Inperialismoa da, ergela!

Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada... [+]


Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Eguneraketa berriak daude