Udako oporrak amaituta hasi da ikasturte berria, eta polemikaren erdigunean dago Bartzelonako El Prat aireportua handitzeko proiektua. Abuztuaren 2an Kataluniako eta Espainiako gobernuek akordioa lortu zuten, hedatze lanak Ricardako aintziraren gaineko eragin ekologikoa "minimizatuz" egiteko, baina horren ostean gidoiak ustekabeko norabide aldaketa izan du.
Raquel Sánchezek, PSOE-Unidas Podemoseko Garraio ministroa eta PSCko alkate ohia Gavako Udalean –terminalen ondoko udalerria–, ustekabeko prentsaurrekoa batean iragarri zuen 1.700 milioi euroko inbertsioa bertan behera geratuko zela. AENAk 2022-2026 aldirako Aireportuak Arautzeko Dokumentutik (DORA) ezabatuko ditu Bartzelonarako planak. Plana iraileko azken Ministroen Kontseiluan onartzea aurreikusita dago.
PSOEk ERC higatzeko propio pentsatutako mugimenduez haratago, Convergència ‘desagertuak’ errepublikanoak baldintzatzen ditu oraindik ere. Enegarren marka berriaren azpian ere convergenteak ez dira beren betiko apustutik mugitu: azken hamarkadetan lurraldea zementuz eta prekarietatez bete duen eredu ekonomiko harrapari eta desarrollista. Badirudi Aragones presidentea ez dela ausartzen inbestidura hitzaldian adierazi zuenari leial izaten, politika "feministen, ekologisten eta eraldatzaileen" alde egingo duela esan baitzuen. Aireportua handitzea eta 2030erako Bartzelona-Pirineus Neguko Olinpiar Jokoen hautagaitza dira ikasturte politiko honetarako herrialde mailako bi proiektu nagusiak.
"Aireportua handitzea eta 2030erako Bartzelona-Pirineus Neguko Olinpiar Jokoen hautagaitza dira ikasturte politiko honetarako herrialde mailako bi proiektu nagusiak"
Aireportuaren kasuan, handitzearen helburua pandemia aurreko 52 milioi bidaiariak 70 milioira igotzea da, eta kontinenteen arteko hegaldien %8tik %15era igarotzea. Horretarako, ez dute aurreikusten soilik hirugarren pista 740 metro luzatzea eta interes natural bereziko gune babestu bat suntsitzea. 195 hektarea gehiago urbanizatu nahi dituzte ere, sei metro geltoki berri, parke logistiko bat, hotelak, jatetxeak, aparkalekuak eta merkataritza eta negozio guneak eraikitzeko.
Horrek guztiak berotegi-efektuko gasen emisioak %33 handitzea lekarke 2019ko isurketekin alderatuta; urte horretan, Prateko sektore aeronautikoaren CO2 emisioak 8,4 tonakoak izatera iritsi ziren, Barcelona Regional Agència de Desenvolupament Urbà erakundearen arabera. Datu horiekin, azal diezagutela nola beteko duten 2030erako CO2 isurketak % 55eraino murrizteko konpromisoa sektore aeronautikoak eta Europar Batasunak.
Bartzelonako Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, Kataluniako biztanleen %41 aireportua handitzearen aurka dago, eta %26 baino ez alde. Nabarmentzekoa da ERC, Junts, CUP eta Comuns alderdietako hautesleen aurkakotasun zabala. Azken hilabeteetan martxan jarri den mobilizazio sozialak datu hori baieztatzen du: 120 gizarte erakundek baino gehiagok, auzo elkarteek, nekazari eta ekologistek, bat egin dute proiektua bertan behera uztea eskatzeko. Biodibertsitatea eta pertsonen osasuna kaltetuko lituzkeela salatzen dute, eta abiazio zein energia sektoreak krisian daudela. Sektore horiek dira gainera planeta astintzen duen larrialdi klimatikoaren arduradunak, hein batean.
Beste behin ere, Kataluniako herriak bere ordezkari politikoen aurretik dagoela erakutsi du, zeintzuek larrialdiko lurreratze bat saiatu beste aukerarik ez duten jada. Lotu gerrikoak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]