Gorputzen (des)kontrola

Valladolid probintziako lur zabal bezain idorrean gindoazela heldu ginen harresiz inguratutako Urueñara. Herri txiki bezain bitxia da: 200 biztanle ez baditu ere, zortzi liburu-denda daude, literatur museo bat, baita literatura unibertsaleko ipuin ezagunen txokoa ere. Letrez sorgindutako herrixka hau liburu-hiri izendatu zuten 2007an, eta geroztik, bisitari ugari izan ohi du urte osoan. Bertako Primera página liburu-dendan eskuratu nuen Emilia Pardok –duela ehun urte zendu zen idazle eta kazetariak– emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan idatzitako ipuinen bilduma. Mende bat baino zaharragoak diren istorioek kutsu berezia dute, antzinako idazkeragatik eta kontakizunen krudeltasunagatik. Azken asteotan Afganistandik etorritako notiziek emakumeen egoerak 200 urte atzera egingo dutela iragarri dute. Halabeharrez, Pardoren idatziekin nolabaiteko lotura egin dut, egiazkotasunaren eta fikzioaren mugan dantzan dabiltzala baitirudite.

Lurralde horretan egindako esku-hartzearen arrazoi geoestrategiko eta interes ekonomikoak ukaezinak dira; gerra errentagarria da, besteen lurretan egiten denean bederen. Dena dela, interes jakin hauekin batera, bada emakumearen gain modu berezian behin eta berriz agerian geratzen den bortizkeria, hots, etxetik kanpoko jarduera ororen ezeztapena: etxetik kanpora lan egin ezina, ikasketen ukapena, gizonezkoak lagunduta atera beharra, edota gorputzeko azal osoa estaltzea. Izate hutsaren kontrola.
Begirada zabalduz gero, askotarikoak dira munduan emakumeen gain egindako jazarpenen adibideak. Nazio Batuen Erakundeko 2020ko estatistiken arabera, 200 milioi neskatila mutilazio genitalaren biktima izan dira (eta beste 68 milioi mutilazio hori pairatzeko arriskuan izango dira 2030. urtea baino lehen), 60 milioi haur inguru ezkontzera behartuko dituzte, eta urtero 14 milioi nerabe baino gehiagok erditzen dute behartutako sexu harremanen ondorio gisa. Errealitatearen zertzeladak besterik ez dira datuok, baina egoeraren larritasuna islatzen dute, dudarik gabe.

"Puta edota birjintasun hitzen etimologiaren bidez, besteak beste, egun ditugun usteak hankaz gora jartzeko gai ere bada Darder"

Basakeria hauetako asko emakumearen sexualitatearekin lotu izan da hainbatetan. Izan ere, tradizioak okerreko sinesmen asko errotu ditu emakumearen desira alboratzeko. Adierazgarriak dira esaterako klitoriaren erresekzioa emakumearen fideltasunarekin eta bere purutasunarekin lotzen dituzten usteak, eta ezin ahaztu Evaren desiren erruz bota gintuztela paradisutik. Mireia Darderrek, psikologian doktorea eta emakumeen sexualitatean aditua denak, modu pedagogiko eta arinean azaldu ditu Nacidas para el placer liburuan emakumearen gorputza kontrolatu nahiak ekarri dituen ondorioak. Autorearen ustez, mendeetan esetsi eta zigortu dira desira eta plazera, delituak, zikinak, edota ezpuruak bailiran. Puta edota birjintasun hitzen etimologiaren bidez, besteak beste, egun ditugun usteak hankaz gora jartzeko gai ere bada Darder. Norberaren plazeraren potentzialtasuna aldarrikatu nahi du idazleak, sexualitatea besteen (gehienetan gizonezkoen) kontrol eta menpekotasunetik askatu eta desirari uztartzeko bidea proposatuz.

Utopikoak izan daitezke hainbat emakumerentzat Darderren proposamenak, eta urruneko eta arrotzak izan daitezke Pardo moduko idazleen kontakizunak beste batzuentzat. Baina liburuek Urueña mundura jalgi duten moduan, gu ere ezezagunak zaizkigun egoeretara garamatzate, hainbatetan ezinezko diruditen lekuetara. Norberaren burua eta gorputza askatasunaren gotorleku izan badaitezke, irakur dezagun, esna bada ere, utopiez amesteko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Eguneraketa berriak daude