“Gizartea tematzen da arteak berehalako eragina izan dezan, eta ez da hala”

  • “Estetika erradikaleko” eskultorea, dio Wikipediak. Izan ere, Ana Laura Aláezek (Bilbo, 1964) ezohiko materialak eta ikuspuntuak erabiltzen ditu bere lanean. Hilaren 26ra arte du ikusgai, Bilboko Azkuna Zentroan, “Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío” (Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik), bere erakusketarik handinahiena. Aitzakia horrekin jo dugu harengana, eta elkarrizketa erdi-biografiko hau jaio zaigu eskuen artean.    

“‘Zer esan nahi du?’ da artista bati egin dakiokeen galderarik izugarriena. Ez zait interesatzen artea definitzea”.  Argazkia: Ascii.disko
“‘Zer esan nahi du?’ da artista bati egin dakiokeen galderarik izugarriena. Ez zait interesatzen artea definitzea”. Argazkia: Ascii.disko

Langile familia batean jaio zinen, horra zure biografiaren balizko hasiera bat.
Hala da, eta harro nago. Izan ere, nire belaunaldian artea, zera artistikoa, ni bezalako pertsonentzat debekatuta zegoela zirudien.

Zergatik?
Generoagatik eta klase sozialagatik. Artea ez omen zegoen langile klasekoon eskura. Bestalde, langile familia batekoa naizela azpimarratu ohi dut, harengandik, eta nire ingurukoengandik, nolabaiteko lan-jarrera jaso dudalako. Gauzak gaizki dabiltzalako kexatu beharrean, gauzak egiten saiatu. Esaten zidaten “zoratuta zaude, ez duzu aukerarik edukiko”, alegia, arte ederretan jarduteko aukera. Eta, halako batean, “utz nazazue bakean, nik neure bidea egingo dut”, pentsatu nuen. 

Eta Arte Ederretan matrikulatu, EHUn. Artista, edo eskultorea (hori edozer dela ere), izango zinelako ideia zenuen ordurako?
Ezta hurrik ere. UBI amaitu nuen, eta senak esaten zidan betidanik marrazteko eta margotzeko, hau da, bidimentsiokorako trebea nintzenez gero, Arte Ederren Fakultatean izena eman nezakeela. Aukera hori edukitzea bera ohituta ez nengoen pribilegio bat zen.

“Eskultura” hitza zenuen gogoan? Garai hartan, Euskal Herrian luzea zen zenbait eskultoreren itzala: Oteitza, Chillida, Mendiburu... 
Inguruan nuen guztia ikasteko antsietatea nuen, gaztetasunak emana. Hasieran saiatzen nintzen neure burua konbentzitzen nire inguruan estimatzen zenaren ahalik eta antzik handiena zuen zerbait egin behar nuela. Baina igartzen hasi nintzen besteek egiten dutena berdintzea ez dela asegarria, eta kopiatzea erraza dela, baina sentitzea ez dela horren erraza. Hasieratik pentsatu nuen interesgarria izango zela, artista modura, alderrai ibiltzea, gauzak zalantzan jartzea. Ez duzu ondoriorik nahi, nahiago duzu zeure buruari galderak egin, eta, hortaz, besteen erantzunak ere ez dira baliagarriak.   

Argazkia: Joan Sastre

Zeure eta ez beste inoren bidea urratu duzula agerian geratzen da “Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío” erakusketan. Une jakin bat egon zen, materialen aldetik bestelako moldeekin aritzea erabakiarazi zizun klik bat?   
Bai, egon zen une berezi bat: Arte Ederrak amaitu eta New Yorkera joan nintzen, esku hutsik, baina alde egin behar nuelako sentsazioarekin. Jaioterriak, nolabait, kanporatu egin ninduen, galga bat zegoen, unibertsitatean bertan esaten baitzidaten egiten nuena interesgarria zela, baina ez zela eskultura. Eta etxe orratzen hirian, berriz, babestuta sentitu nintzen; ez ateak ireki zitzaizkidalako (ez neukan galeriarik edo halakorik), baina bai ingurukoek ez nindutelako ezbaian jartzen. Eskura neuzkan materialekin lan egiten hasi nintzen; oso material pobreak ziren, ez baineukan aukerarik ohiko material eskultorikorik eskuratzeko, eta, bestalde, egiten nuenak garraiatzeko modukoa izan behar zuen gero, maletan kabitzeko moduko artelanak izan behar zuten. Merkeak eta oso txikiak.        

Erakusketan ikusten da zure material kutunetako bat arropak direla...  
Hori New Yorkera joan baino apur bat lehenagotik dator. Ikasi nuen lan egiteko ez zela itxaron behar egoera ekonomiko hobe batean egon arte, eta inguruan nuena, edozer zela ere, material bihur zitekeela. Ezin banuen ezer eskuratu, armairua ireki eta han aurkitutakoa lantzen hasten nintzen.              

Erakusketan zure ibilbide osoan egindako pieza ugari bildu dituzu, eta elkar osatzen dutela azaldu duzu. Alegia, ez da Ana Laura Aláezek bere bizitzan egindako lanen bilduma hutsa. Ba al dago adierazi nahi izan duzun guztia laburbiltzen duen ideiarik?    
Beharbada, oraindik jarraitzen dudala eskultura zer den ulertu gabe. Esan beharra daukat, bestalde, hau ez dela beste erakusketa bat gehiago. Erraiekin egin dut, eta uste dut primeran ordezkatzen nauela.

Esan duzu hasi zinenean, klase sozialagatik ez ezik, generoagatik ere ez omen zegokizula artista izatea. Generoa aldarrikatzea funtsezkoa da zure artean?
Kontua ez da ezer aldarrikatu nahia, hori oso handiustea da. Nik ezin dut mundua aldatu, inork ezin du. Beraz, ez dut generoa aldarrikatzen, besterik gabe nire bizipenaz berbetan nabil. “Aldarrikatu” hitza ez da egokiena; zerbait lortzen duzunean erabiltzekoa da. Akzio-erreakzio. Eta artea ez da horrelakoa, ez nire ustez, behintzat. Izan ere, gizartea tematzen da arteak berehalako eragina izan dezan, “nik hau erakusten dizut eta zerbait gertatzen da”, eta hori ez da hala. Ez da hala. Zuk poema bat irakurri, eta horrek zerbait aldarrikatzen du? Ba, agian, pertsona orok eskubidea duela itxuraz ezertarako balio ez duen hori egiteko. “Aldarrikapen” hitzak funtzionalitate kutsua du, eta funtzionalitatea, artean, epe luzeko kontua da.

Eskulturaren euskarri bizidunak
Hainbat astez, Ana Laura Aláezekin hitz egin genuen egunaren bezperara arte, haren bideo-sorkuntza bat egon da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan: Portadoras queer: el doble y la repetición (Queer eramaileak: doblea eta errepikapena). “Izenburuaren ‘eramaileak’ berba oso berezia da niretzat”, azaldu du; “izan ere, 90eko hamarkadaren hasieran egin nuen argazki-erakusketa baten izena da. Beti pentsatu dut pertsonak eskultura- eramaileak garela, eskulturarentzako oinazpiko perfektuak garela”. Portadoras queer lanean, autozentsuratuta zituen zenbait lan-molde berreskuratu dituela aitortu du Aláezek.  

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskultura
2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


Koldobika Jauregi eskultorea zendu da, 64 urterekin

Askotariko diziplina artistikoetan aritua, sona handikoa bai Euskal Herrian eta bai nazioartean, sortzez Alkizakoa zen semea igande honetan hil da bihotzekoak jota. Ur-Mara museoaren sortzaileetako bat izan zen, Thoreau espazioaren sorreran ere aritu zen eta Dantza filmean egin... [+]


Nestor Basterretxea jaio zela 100 urte: munduari leihotik begira, baina leihoak itxita

Gaur 100 urte beteko zituen Nestor Basterretxeak (Bermeo, 1924 - Hondarribia, 2014). Hamaika lanetan nabarmendu zen, eta hamaika bider mintzatu zen ARGIArekin. Pasarte interesgarri batzuk ekarri ditugu hona.


2024-02-20 | Hedoi Etxarte
Chillida izan beharraz

Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenaren kontura, ideologia guztietako hedabideetan hagiografiak izan dira nagusi eta ez da inolako aipamenik egin bere “gaztaro falangista ultra eta erradikalaz”.


Mañariako grisa

1970eko hamarkada hasieran, Robert Smithson artistak bogan zegoen arte minimalista auzitan jarri eta artea paisaian eta naturan bertan egin zitekeelaren ideia zabaldu zuen. Hartara, sortze-ideia horri segika, lursailean prestakuntzak egiten hasi zen hainbat artista, beren... [+]


“Gure herria matriarkalista da eta beste nortasun bat eman nahi izan diet eskulturei”

Xabier Santxotena Alsua (Bozate, 1946) eskulturagilea da. Egurra du lanabes, eta pieza erraldoiak egiten ditu. Buru-belarri dabil uneotan emakumeei eskulturen bidezko aitortza egiten. Agota dela dio harro, “egurraren gremio edo kolektibokoa”. Jorge Oteiza... [+]


“Betirako” Nafarroan gordetzeko eskaera

Pompeluko togatusa Nafarroako Museoan dago ikusgai azken urtebetean, baina urte luzez galduta egon da bere pista. Duela 128 urte aurkitu zuten Iruñeko Alde Zaharrean, munduko aberats baten gordailuan egon da urte batzuetan eta haren jabetza estatubatuar batena da egun.


Buru-belarri, burugogor!

Bilatzeak, etengabe bide baten bila abiatzeak, nahi zein espero ez duguna aurkitzea dakar. Artista bat bilaketa gose hori elikatu beharrean dago bere espiritua bizirik mantendu nahi badu. Burugogorkeria handia ere beharko du bere ibilerak. Bide berriak bilatu, azalberritu eta... [+]


Ertibil 22

Arte-lehiaketen aurrean hainbat kontraesan sortzen zaizkit. Alde batetik, artistak eta artelanak lehiakortasunaren dinamikaren barruan kokatzen dituzte, artearen izaera eraldatzaile eta kolektiboa alde batera utziz eta logika merkantilisten barruan kokatuz; baina ezin uka,... [+]


Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


2022-01-31 | Leire Artola Arin
Euskaldunen kontrako pintaketak egin dituzte Baionako Nestor Basterretxearen eskulturan

Eskuin muturreko ekintzaileei leporatu diete eskultura bandalizatu izana: Hau kaka euskalduna da idatzi dute frantsesez, eta Heil pepito agur nazia margotu. Jean-René Etxegarai auzapezak jakinarazi du salaketa jarriko dutela. Gainera, Frantziako Alderdi Komunistaren... [+]


Basterretxean barrena

Gasteizko Foru enparantzan metalezko eskultura berri bat agertu da, Nestor Basterretxearen (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) erakusketara ongi etorria ematen duena. Eremu anitzetan jardundako artistak sortutako 300 artelan baino gehiago biltzen ditu esposizioak, hala... [+]


2021-09-20 | ARGIA
Fiskaltzak artxibatu egin du LABek Hondalea artelana eraikitzeko kontratazioez jarritako salaketa

LAB sindikatuak Donostiako Udalaren aurka salaketa jarria zuen, Santa Klara uharteko itsasargian Hondalea eskultura lanerako kontratazioari lotuta. Sindikatuak irregulartasunak salatu zituen. Donostiako Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Gipuzkoako Fiskaltzak ez du... [+]


2021-09-09 | Reyes Ilintxeta
“Hemen artisauei prezioa jaisteko eskatzeko ohitura dugu, baina ez Iberdrolari”

Ura eta minerala garela dioen artisaua eta artista da. Artistentzat artisauegia eta artisauentzat artistegia. Hurbiltasuna eta babesa  sumatzen ditu harrien artean, kobazuloan bezala. Hargintza garaikidea egiten du. Aldi berean, praktikoak eta erabilgarriak diren artelanak... [+]


2021-07-18 | Peru Iparragirre
Hondalea
Hustutako itsasargi bat turismoari

Ekainaren hasieran zabaldu zuten Santa Klara uharteko (Donostia, Gipuzkoa) itsasargi zaharberrituaren atea. Barruan, Cristina Iglesias artista donostiarraren eskultura: Hondalea. Denbora gutxian agortu ziren artelana ikusi ahal izateko txartelak, museoaren eta eskultura... [+]


Eguneraketa berriak daude