Londres, 1931. The Times egunkariaren enkarguz, Stanley Morison-ek tipografia bat sortu zuen, zutabe estuetan letra asko sartzea eta, era berean, irakurleek erraz ulertzea ahalbidetuko zuena: Times New Roman. Letra mota hura berehala zabaldu zen prentsan, liburuetan eta, gerora, euskarri digitaletan, gaur egun egunkari horrek beste mota bat erabiltzen duen arren.
Times New Roman izena jarri zioten tipografiari. “Times”, jakina, egunkariaren izena zelako. “New”, berria zelako eta ordura arte prentsan erabili ohi ziren tipografia gotikoak baztertzea eragin zuelako. Eta “Roman”, erromatar quadrata-ren eragina zuelako edo, beste modu batera, serifaduna zelako. Letra larri horiek serifa izeneko apaingarri modukoak zituzten ertzeetan eta, hala, Enperadoreen arauak herritarrei harrian zizelkatuta emateko erabiltzen zen quadrata Inperioaren boterearen adierazgarri izango zen Europa moderno eta garaikideko tipografoentzat. Berez, serifak arrazoi praktikoagatik sortu ziren arren. Antzinaroko idazkera askotan erabiltzen zen teknika hori, testuak harrian zizelkatuta oso zaila zelako letrei amaiera garbia eta zuzena ematea.
Zentzu horretan, Times New Roman ez zen hain berria, XVIII. mendetik Europako herrialde nagusietan serifadun tipografiak nagusi zirelako. Nazionalismoaren loraldiarekin bat, herrialde bakoitzak bere letra mota zeukan. Italian Giambattista Bodonik (1740-1813) asmatutako letra erabiltzen zen nagusiki, Frantzian Claude Garamond (1490-1561) grabatzaileak XVI. mendean asmatutakoaren aldeko hautua egin zuten, eta Ingalaterran, aldiz, John Baskervillek (1706-1775) asmatutakoa erabiltzen zen.
Herrialde bakoitzak aldarrikatzen zuen aukeratutako letra mota bere hizkuntzara hoberen egokitzen zela, baina hiru adibide horiek beste hizkuntzetara ere ondo egokitzen dira, gaur egun alfabeto latinoa erabiltzen duten edozein hizkuntzatan batez ere Bodoni eta Garamond gehien erabiltzen direnen artean baitaude oraindik.
Baina Times New Roman asmatzerako, Londresen beste tipografia bat zabaltzen ari zen, garbia, sans serif edo serifarik gabekoa. Underground zuen izena, Londresko metroko seinaleetan erabiltzen hasi zirelako XIX. mendearen amaieran. Alemanian Bauhaus mugimenduak ere serifarik gabeko letren alde egin zuen, baina Adolf Hitlerrek Bauhaus eskola itxi zuenean, tipografia ere baztertu zuen, eta Fraktur tipografia gotiko zaharraren alde egin.
Bigarren Mundu Gerra amaituta, Frakturrenak egin zuen, eta neutraltasunak irabazi zuen. Suitzarrek mundu guztian zabalduko zen serifarik gabeko tipografia unibertsala sortu zuten 1955ean. Baina badaezpada letra zein herrialdetan sortu zen garbi utzi nahi izan zuten izena aukeratzerakoan: Helvetica.
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]
Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.
Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]
Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]
Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte.
Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]
Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du.
Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]
Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]