Europako Fondoen mugak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Abuztuan Espainiako Estatuak Europako Errekuperazio Fondoen lehen 9.000 miloi jaso ditu. Estatuak transferentzia legez eskatutako 69.500 miloi euroen lehen zatia eskuratu berri du horrela. Lehen fondo hauek jasotzeko, aurrekontuetan islatuko diren 25 irizpide bete behar izan ditu Estatuak. Lanbide heziketa, finantza elkartrukeen tasa eta tasa digitalaren arlokoak dira besteak beste aurreikusi diren irizpide horietako batzuk. Datorren urtean, transferentzia gisa eskuragarri izango diren beste12.000 milioiko fondoak jasotzeko azterketa zorrotzagoa pasa beharko du Madrilek. Izan ere, fondo horiek eskuratzeko erreforma zorrotzak bete beharko dira Estatuaren aldetik, lan merkatuarena barne.

Transferentzien kapituluaren onurak bistakoak dira maileguen arlokoekin alderatu ezkero, azken hauek ez bezala lehenek –itzultzeko beharrik gabe– printzipioz finantza kosturik sortzen ez dutelako. Nolanahi ere, ikuspegi zabalago batetik Europako Erresilientzia eta Errekuperazio Planeko transferentziak kitatu egin behar dira, ez dira opari hutsa.

"Oraingoan ez dira gobernuak zorpetzen direnak, EB bera baizik. EB da kapital merkatuetara era komunean jo duena Europako Errekuperazio Fondoak finantzatzeko"

Hasteko, jasotako dirua baldintzapekoa da, betekizun zorrotzak dituzte estatuek hauek eskuratzeko. Baina, betekizun horiek ez dute zerikusirik beti egokia den diru publikoaren erabilera zuzena bermatzearekin, baizik eta ekonomiaren arloko neurri indartsuekin. Europako Seihilekoaren esparruan Espainiako Gobernuak egiturazko erreformak egiteko konpromisoa hartzen du diru transferentzien ordain gisa. Europar Batasuneko (EB) instituzioen aburuz erreforma horien helburua ez da izan behar zerga sistemaren progresibitatea hobetzea, ate birakariak debekatzea edo zerga paradisuak deuseztatzea, adibidez. Aipatutako egiturazko aldaketak ez daude Europako Batzordea edo Europako Banku Zentralaren agendan.

EBk agintzen dituen egiturazko politikek bestelako norabidea erakusten dute. Horien artean nabarmentzekoa da lan merkatuaren ikuskera ortodoxoa. Europako instituzio nagusiak guztiz tematzen dira lehendik ere narriatuak dauden lan harremanak are gehiago estutzen, ditxosozko malgutasuna handitze aldera. Jakina, lan malgutasuna enpresen errentagarritasun beharrei men egiten dien praktika multzo legez ulertzen da ikuspegi ofizialetik. Batasuneko instituzioek gogoko duten beste egiturazko erreformetako bat pentsioen sistema publikoarena da, bere iraunkortasuna bermatzeko aitzakiapean beti ere. Azpimarratzekoa da arlo honekin lotuta lobbygintza ikaragarria dagoela finantza erakundeen aldetik, zahartze demografikoaren inguruan dagoen negozio ahalmen itzelarekin bat datorrena. Eta negozio hori borobiltzeko ezinbestekoa da administrazioa eta jarduera publikoa arlo horretatik kanporatzea, bertako jarduerak eta praktikak ahal bezainbat merkatuen esku utzita eta pribatizatuta.

Azkenik, transferentzien kostuei dagokionean, ez dira opari bat: zorra metatzen dute. Oraingoan ez dira gobernuak zorpetzen direnak, EB bera baizik. EB da kapital merkatuetara era komunean jo duena Europako Errekuperazio Fondoak finantzatzeko. Baina, banku eta finantza erakunde handiek baldintza faboragarrietan maileguz utzitako diru hori itzuli egin behar da epeak bete ahala, interesak eta kapitalaren amortizazioa ordainduta jakina. Mailegua EBren aurrekontuaren menpe geratzen denez, diru ordainketak eta itzulerak gobernuek aurrekontu horri egindako ekarpenen bidez gauzatu beharko dira ezinbestez etorkizunean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


Elkarri begira ez, elkarlanean

Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]


Biharamuna

Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]


2025-03-19 | Maialen Arteaga
Pavloven txakurra eta kanpaia

Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


Teknologia
Techbro go home

Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]


2025-03-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirien jana

2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


2025-03-19 | Jesús Rodríguez
Infiltratuak, legez kanpo

2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]


Eguneraketa berriak daude