Etengabe mugimenduan dagoen identitatea

  • Ibilbide artistikoaren edo atzera begiradakoaren ideiarekin hautsi nahi izan du Ana Laura Aláezek Bilboko Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbaon daukan bakarkako erakusketan. Horretarako, obra historikoak obra berriekin batera aurkeztu ditu, garai eta leku ezberdinen artean oihartzunak sortuz eta erakusketaren irakurketa atenporala ahalbidetuz. Era berean, Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío (Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik) artistaren autoerretratu gisa funtzionatzen duen proiektua da bere konplexutasun, zalantza eta haustura guztiekin. Etengabeko transformazioan dagoen artista da Aláez, askotan erori eta lurra ukitu duela aitortu badu ere, altxatzen jakin badakien horietakoa.

Argazkia: Elssie Ansareo
Argazkia: Elssie Ansareo

Gogoa geneukan Ana Laura Aláezen (Bilbo, 1964) lanak elkarrekin ikusteko eta azken urte isil hauetako ekoizpen artistikoaren berri izateko. Todos los conciertos, todas las noches, todo vaci?o erakusketa desira hori asetzera dator, artistak azken hiru hamarkadetan egindako obrak elkarrekin erakutsiz. Errealitateak eta fikzioak, objektuak eta haien irudiak, gorputzak eta horien irudikapenak, eta gaua, festak, sexua, beldurrak, kamuflajea, makillajea, larrua, kateak, jantziak… iruditegi hori guztia azaleratzen da lehen geldialdia Madrilgo CA2M arte-zentroan egin duen eta orain Bilbon ikusgai dagoen erakusketan.

Ana Laura Aláez batik bat eskultore gisa da ezaguna, nahiz eta bere ekoizpen artistikoa hain den zabala non instalazioa, argazkigintza, bideo-artea eta azken garaian musikaren esparrua ere landu dituen. Bilboko Arte Ederren fakultatean eskulturako espezialitatea ikasi zuen, eta herentzia horregatik dago hain presente, batez ere bere lehen eskulturetan, estruktura fisiko sendo baten beharra ideiak transmititzeko gailu gisa. Dena den, nahiko goiz hasi zen eskulturari ihesbide berriak asmatzen, neurri batean, egoerak hala behartuta: 1991n New Yorken finkatu zen eta estudio propioa izateko zailtasunak bultzatuta, bigarren eskuko dendetan eta azoka txikietan aurkitutakoak hartu zituen eskulturak egiteko lehengai gisa. Bertan topatutako kapelu, jantzi eta apaingarriak lehenago erabilitako altzairu, burdin eta xaflak ordezkatuz joan ziren.

Testuinguru horretan sortu zuen, adibidez, Mujeres sobre zapatos de plataforma (Emakumeak plataformadun oinetakoen gainean) obra ikonikoa, Aláezen estiloaren zigilu bilakatu den artelana. Instalazio horretan, kapelutegietan eskuratutako kapelak –lumadunak, loradunak, fosforitoak, plastikozkoak– eta auzoko dendetan aurkitutako plataformadun zapatak –txarolezkoak, larruzkoak, gardenak– erabiltzen ditu. Kapelak goian zintzilikatuz eta oinetakoak lurrean kokatuz, bi elementuen arteko espazio hutsak emakumearen gorputzaren presentzia eza birsortzen du. Kasu honetan, eta Oteizaren arrastoa jarraituz, materiak berak bezainbesteko maila dauka hutsuneak, emakumearen azala jantzi garden gisa. Erakusketan, obra honen berrikusketa dago ikusgai, kasu honetan dozenaka minigonaz egindakoa.

Argazkia: Elssie Ansareo

1994. urtekoa da Autoretrato rosa (Autoerretratu arrosa) argazkia. Busto argazki horretan artista bera dugu protagonista, peluka gisa urdaiazpiko xerrak daramatza, eta zuzenean begiratzen dio kamerari, goxo eta errugabe. Obra honekin lan-ildo berri bati ekiten dio artistak, zeinak nahiz eta eskultura –edo eskultorikoa– duen abiapuntutzat, argazkian bilakatzen den erreal. Kasu honetan, eskultura aitzakia besterik ez da beste helmuga batzuetara heltzeko. Negritas (Beltzaranak), Firma de autor (Egilearen sinadura) edo Kiko norabide berdintsuan funtzionatzen duten argazkiak dira. Ildo beretik, 1999. urtean bere lehen bideoa grabatu zuen The Darlings (Maiteak) tituluarekin, eta bertan ere operazio bera ematen da: bideoaren abiapuntua eskultorikoa bada ere –kasu honetan, artistaren bustoa etengabe biraka peluka eta makillaje ezberdinekin– bideoa da obra argitara eramateko erabiltzen duen bitartekoa.

Aláezek fikzioak sortzen ditu bere gorputzak eta aurpegiak eskaintzen dioten materialaren inguruan, izan ere, eta berak dioen moduan “neure burua erabiltzen dut nire obretan, inguruan ditudan gauzak erabiltzen ditudalako. Eta nik neure burua daukadanez, lanerako tresna gisa erabiltzen dut. Gero, nire argazkietan islatuta ikusten naizenean, inoiz izan ez dudan familia-albuma dela iruditzen zait”.

She Astronauts proiektuarekin espazioen esku-hartzeen lan ildoari ekiten dio. Kasu horretan, Bartzelonako Sala Montcadari denda baten estetika eman zion eta erakusketa aretoa guztiz eraldatu zuen. Keinu horrekin, arte-espazio hotz eta aseptikoak leku inklusibo bilakatu nahi zituen artistak, publikoa eroso senti zedin eta behin barruan, obra artistikoarekin topaketa gerta zedin saiatzen zen artista. Zentzu berean, Madrilgo Reina Sofia Museoan 2001. urtean Dance & Disco proiektua jarri zuen martxan; hilabete eta erdian museoa musika elektronikorako klub bilakatu zuen DJ ezberdinen parte-hartzearekin. Espazioaren diseinua Aláezek berak egin zuen, baita altzariak, argiztapena eta etengabe proiektatzen ziren bideoak ere. Esku-hartze horien eta gehiagoren dokumentazioa ikusgai dago Bilboko erakusketan. Arte-erlazionalaren mugimenduaren baitan irakurriak izan daitezkeen proiektu horiengatik akaso, 2008. urtean Nicolas Bourriaud-ek sortu zuen Parisko Palais de Tokyon Beauty Cabinet Prototype (Edertasun-kabinetearen prototipoa) instalazioa egin zuen. Proiektuaren muina arte-zentroan bertan edertasun kabinete bat jartzea zen.

Argazkia: Elssie Ansareo

Urte berekoa da Cabeza Agujero Puño Esperma Nudo (Burua Zuloa Ukabila Esperma Korapiloa) instalazio eskultorikoa, erakusketan leku nabarmena duen artelana. Hormatik modu basatian ateratzen diren bost gorputz eskultoriko dira, brea bezain beltzak, eta larruzko bost jaka erditik bortizki zeharkatzen dituzte. Larruzko jakak hormatik sortzen diren formen idulkiak dira eta instalazio horren estetikak Mapplethorpen iruditegia dakarkigu burura. Bilboko Arte Ederren Museoak bildumarako berriki erosi du obra hori.

Erakusketaren bukaera aldera, Butterflies (Tximeletak) izena daraman bideoa dago. Bideoaren musika erakusketako atmosferan nahasten da eta bisita guztian barrena entzuten da. Doinua ederra da, itsaskorra eta hauskorra, eta telebistaren parera heltzen zaren arte ez da ulertzen Ana Laura Aláez dela kamerari begira dagoena, modu apal eta lotsati batean amodio abesti bat kantatzen. Zer gertatuko da tripan tximeletarik sentitzen ez dugunean? Zer gertatuko da artea egiteko gogoa joaten zaigunean?

Erakusketarekin denboran kointzidituz, Aláezek Portadores queer. El doble y la repetición (Queer eramaileak. Bikoitza eta errepikapena) ikus-entzunezko pieza aurkeztu zuen Bilboko Arte Ederren Museoan, Multiverso bekari esker egindako lana. Bere aurretiko bideoak ardatz hartzen dituen lan ausarta egin du artistak, bideoklipen estetika daukana eta musikak oso leku nabarmena duena. Erorketei eta berreskuratzeei buruzko bideoa da, bere buruarekiko egiten duen adiskidetze-ariketa zintzoa. Era berean, queer izaera aldarrikatzen duen lana da, eta queer izate hori prozesu artistikoetan txertatu beharreko jarrera dela aldarrikatzen du artistak; arraro izate hori goraipatzen du, promiskuitate artistikoa praktikatzea, nortasun artistiko aldakorra izatea, finean. Berak urte luzez egin duen hori egitea, alegia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


“Noizbait ere gauzak bukatu egin behar dira, konplitu dugu Argia Sariekin”

Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


Wikipediako 2023ko argazki onenak: naturako argazki ikusgarriak nagusi

Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]


Yun Ping. Aldiro etxera itzuli
“Inor ez da gauza bakar bat, ezta gauza oso itxi bat ere”

Uda osoan ikusgai egon dira Yun Ping artistaren argazkiak Donostiako Cibrian galerian. Identitate-prozesuak dituzte langai, generoaren eta arrazializazioaren bidegurutzean. Irailaren 12an, erakusketaren aktibazio eta itxiera gisa, Yun Pingek performance publiko bat egin zuen,... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


Eguneraketa berriak daude