2021eko udako uholdeak ezin ulertu klimaren aldaketa salatu eta hormigoia ahaztuz

  • Ekainaren erdialdean hasita, ezohiko uholdeek txikizio galantak eragin dituzte Europako hainbat eskualdetan. Udan barrena eurite eta uholde izugarriak errepikatu dira munduko lau muturretan, Txinan bezala Afrikako Sahelen, Pakistanen edo Amerikako Estatu Batuetan, beroketa globalak eragindako klimaren aldaketa jada gertatzen hasia dela erakutsiz. Badatoz euri jasa izugarriak... ura xurgatzeko gaitasuna galdu duten lurzoruen gainera.

Erftstadt-Blessem herria, Alemanian uztaileko uholdeek gogorren zigortutakoetako bat. Eskuineko goiko ertzean ageri da A-1 autopista. Argazkia: Christoph Reichwein.
Erftstadt-Blessem herria, Alemanian uztaileko uholdeek gogorren zigortutakoetako bat. Eskuineko goiko ertzean ageri da A-1 autopista. Argazkia: Christoph Reichwein.

Abuztuaren 31n titulu hau zekarren El Pais egunkari madrildarrak: “Euri handiek Sahel ito dute. Klimaren aldaketak ekaitz bortitzak hirukoiztea eragin du Sahararen hegoaldean”. Dakar hiriburuko auzoak urak erabat harrapatuta omen zeuden, Senegalen, Nigerren ehundaka jende itoak eta eraikin asko hondoa jota, Sudanen 6.000 etxe suntsituak eta Nilo bideratu behar zuten ezpondak lehertuta. Adituek diotenez, Sahelen betidanik udako hiru hilabetetan barreiatu izan diren euriak orain eraso bakanago eta bortitzagoetan biltzen dira han-hemenka gogor kolpatuz: 1950 eta 1960etan baino euri gutxiago egiten du, baina kontzentratuago.
    2021eko uda osoan heldu dira eurite bortitzen albisteak mundu osotik. Europako uholdeak uztailaren 12an Ingalaterran hasita ondoko egunetan kontinentean barneratu ziren Herbehereak, Belgika, Luxenburgo, Alemania, Austria, Italia, Eslovenia eta Errumaniaraino, gutxienez 230 heriotza eraginez, gehienak Alemanian eta Belgikan.
    Hildako jendeez gain, kalte ekonomiko itzelak utzi ditu urak eskualdean, handienak Alemania eta Belgikan: etxebizitza, industria, komertzio, klase guztietako azpiegitura eta nekazaritzan 2.550 milioi eurotan kalkulatu dituzte kalteak, soilik aseguruek babestuta zeudeneak zenbatuz. Nori egotzi behar ote zaizkio kalteok?

Kamioiak eta autoak urak harrapatuta autopistan, Erftstadten. Argazkia: Der Bund.


    Hasteko, aurreikuspen, prestaketa eta ordenaren eredugarria den Alemanian agintarien fundamentua jarri dute auzitan, hauteskunde erabakigarrien atarian daudenean: nola ez du hobeto funtzionatu alerta sistemak?
    Europako Uholdeen Zaintza Sistemaren aholkulari den Hannah Clokek garbi utzi du erakundeak garaiz ohartarazi zituela Europako gobernu guztiak, 2002ko uholdeen ostean garatutako protokoloekin: “Alertak jakinarazi ziren, euri eta uholde gogorrak zetozela, kontuz ibiltzeko. Baina estatuetako aginteei dagokie informazio hori kudeatzea”.
    Alemanian hartu beharreko neurriak erabakitzea eskualde autonomo bakoitzari dagokionez, erabakien katean hausturak gertatu omen ziren: herri batean agintariek jendeak garaiz ebakuatu ez, beste batean ebakuazioa aginduta ere herritar batzuk etxean geratu… Dena dela, alertarik sistemarik eraginkorrenak ere ezingo zuen eragotzi zerutik halako zaparradak errukigabe lurreratzea.
    “Atmosferaren goiko aldean tenperatura hotzek blokeatuta eduki dituzte urez zamatutako aire masa handiak eta gero urok lau egunetan zehar isuri dira eskualdearen gainean”, horrela laburbildu zion AFP agentziari uztaileko dilubioa Jean Jouzel klimatologoak, IPCC Klimaren Aldaketarako Gobernu arteko Paneleko lehendakariorde izanak.
    Adituek aipatu dute beste fenomeno osagarri bat: Jet Stream haize korrontearen geldotzea. Zarrastada korrontea –euskarazko Wikipediak azaltzen duenez– haize indartsua da, egitura tubularra duena eta Ipar poloaren inguruan mendebalde-ekialde norabidean mugitzen da 9-11 km arteko altueran. Guri dagokigunez, Artikoko izotzak urtzearen poderioz Jet Stream ahuldu da eta honek ere larriagotuko ditu muturreko klima istripuak.

Armada ibilgailu blindatuz lagunduta autopista garbitzen, uholde ostean, Erftstadten. Argazkia: David Young.

ERAIKUNTZARI MORATORIA
Europak aldika nozitu izan ditu uholde handiak, baina aurtengoa berezia izan da, bai eroritako euri kopuruagatik eta bai zaparraden bortitzagatik. Klimaren aldaketak ekarriko dizkion ondorioetako bat ezagutu du, horrela, Europak. Lehortekin, suteekin edo itsas mailaren igoerarekin batera, muturreko eurite eta uholdeak gero eta ugariagoak izanen  dira, adituek oroitarazi eta herritarrok pixkanaka onartzen hasi garenez.
    Fenomenoaren mekanika The Lancet zientzia aldizkariak laburbildu du udan plazaratu duen editorialean: “Tenperatura berotzen den gradu bakoitzeko airea irits daiteke %7 hezetasun gehiago metatu eta hori denbora luzeagoz atxikitzera, eraginez batetik lehorte handiagoak eta ondoren –hezetasuna askatzean– eurite bortitzagoak; muturreko eguraldi eredu hau beroketa handitzearekin okerragotuko dela uste da”.
    The Lancet-en editorialak, ordea, hau ere badio segidan: “Klimaren aldaketaz gain, badira uholdeei laguntzen dieten paisaia faktoreak, tartean lurzoruaren ura xurgatzeko ahalmena, topografia eta hiritartzea, uraren isurketa abiadura [runoff] handitzen dutenak”. Horra hiri ordenamendu oker baten arriskuak, Europan jada populazio handia daukan eskualde batean are hormigoi gehiago erabiltzearenak: gero eta euri kolpe bortitzagoak, gero eta ur gutxiago xurgatzeko gai diren lurzoruetan.
    Adibide argigarria eskaini du hedabide guztietan ikusi dugun Erftstadt herriak, errekaren indarrak eta lubizi erraldoiek suntsitu dutenak. Irudiak ikustita, ezin da ulertu nolaz sortu ahal izan ziren lubiziok hori paraje hain leunean. Errekak gainez egiteaz gain, herri ondotik pasatzen den autopista ere ito zuen urak –bertan harrapatuz dozenaka auto eta kamioi, ondo egunetan militarrek erreskatatu behar izan zituztenak– betoizko oztopo eta hesietan harrapatutako urak azkenean ubide berriak sortuz lehertu ziren.

Autopista urpean eta trafikoaren kaosa Toledon (Gaztela Mantxa), irailaren 1ean: bi norabideen arten hormigoiz eraikitako hesi motza urapilatzeko horma bilakatu zen. Argazkia: Toledo Diario.


    Uztailean arazo larrienak jazo dira ez ibai handietan baizik horietara doazen erreka txikiagoen inguruetanira. Erftstadten ikusi den moduan, Europako herrietan errekak ubide artifizial bihurtu ta daude, hormigoiari esker lurzoruek ura xurgatzeko ahalmena galdu dute eta landa eremu osoan etxe, industria, trenbide, autopista eta beste eraikinez butxatu zaizkio urari  euri jasa berezietan behar dituen zabaldi eta pasabideak.
    Uztailaren amaieran Hans Ibelings arkitekto herbeheretarrak Bartzelonako La Vanguardia egunkariaritik eskatu zuen eraikuntzari moratoria ezartzea Europar Batasunean, dagoeneko behar baino gehiago eraiki dugulako, lur berririk artifizializatu gabe ere industriak aski lan izango duela hutsik eta zaharturik direnak berritzen. Hona funtsezko datua: “Eraikuntza da beroketa globalaren %40aren errudun”. Euri bortitzen erruduna bera da lurrari euriak xurgatzea eragozten diona...
    Baina ixo, 1983ko dilubioa aspaldi ahaztu zuen Euskal Herrian ez aipatu eraikuntzarentzako moratoriarik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da Europa 2024an

Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan. 


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


2025-04-02 | Nicolas Goñi
Angolan lehorteak 2,3 milioi pertsona mehatxatzen ditu, baina nori axola zaio?

Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Muturreko beroak 2,3 milioi hildako eragingo lituzke Europan mende bukaerarako

Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude