Hogei urte pasa direla, berriz ere boterea hartu dute talibanek Afganistanen. Nazioarteko estatuek gobernu berri horri begira hartuko duten postura erabakitzeko orduan talibanen pentsamolde eta politika basatiek izanen dute eragina. Alta, beste behin ere lurpean dagoenak izanen du pisu. Mineralez eta metalez ikaragarri aberatsa da Afganistan, tartean litioz, trantsizio ekologikoa bideratzeko ezinbestekoa dugun minerala. Batek arras ongi daki hori eta kalkuluak horren arabera bideraturik ditu. Zeinek? Txinak.
Litioaren Saudi Arabia bihurtu daiteke Afganistan” irakurri zitekeen 2010eko AEBen Defentsa ministerioaren barne-dokumentu batean, garaian The New York Times komunikabideak argitara ekarri zuen horretan. Amerikar geologoak konturatu ziren litioz biziki aberatsak zirela Afganistango lurrak, haien kalkulu ofizialen arabera, 1.000 bilioi dolarreko balorea irudikatzeraino. Munduko erreserba inportanteenetarikoa ere dela entzun da azken egunetan –Australia, Txile edota Argentina bezala–. “Urre zuria” izenez ezaguna da mineral hau, eta duela bi hamarkada arte interes gutxi sortzen bazuen ere, 2000az geroztik erabat bestelakotu da honen garrantzia. Eskaera puztu egin da eta emendatuz doa egunez egun, urtero %20 handituz mundu mailako ekoizpena –2017an 43.000 tona ustiatu ziren, 2010ean 28.100 tona zirenean–. Arrazoia: teknologia berrientzat ezinbesteko osagaia da. Besteak beste, mugikorretan, ordenagailuetan, eolikoei eta eguzkiari esker ekoizturiko energia metatzeko guneetan zein auto elektrikoetan kausitzen dugun minerala da.
Hori horrela, gure kontsumo gosea asetzeko bidean, beharrezkoa zaigun urrea da, eta gainera, klima larrialdiari aurre egiteko bidean, “trantsizio” gisa aurkezturiko aldaketak gauzatzeko ezinbestekoa izanen dugu gerora ere. Demagun, Green Deal edo Itun Berdearen baitan, Europako Batzordeak erabakia du 2035ean debekatuko duela gasolinaren ala dieselaren bidez dabiltzan autoen salmenta. Hemendik hamalau urtera Europan matrikulaturiko auto berri guztiak elektrikoak izan beharko dira. “Deskarbonizazioa lehentasun bihurtu da nazioarteko helburu klimatikoei erantzuteko, eta 2010etik geroztik energia berriztagarrietara bideratu inbertsioak azkarki emendatu dira (3.800 bilioi dolar inguru). 2020an, 500 mila milioi dolarretik gora bideratu ziren karbono-igorpen txikiko teknologien inbertsioetara (hidrogenoa, CO2 harrapaketa eta gordeketa, ibilgailu elektrifikatuak...); hots, hidrokarburoen bilketaren eta ustiapenaren sektorera baino gehiago”, irakurri daiteke Métaux et terres rares: vers une pénurie source de tensions géopolitiques (Metal eta lur arraroak: eskasia, tentsio geopolitikoen iturri) artikuluan. Europar Batasunari dagokionez, litio beharra 60 aldiz biderkatuko da 2035rako.
Hots, garai batez petrolioa izan zena izanen da hemendik gutira litioa: gurean eta bere horretan aitzina egiteko ezinbestekoa dugun baliabidea; ustiapenak kalte ekologiko eta sozialak ondorioztatzen dituena; kantitate mugatuan dagoena eta nola ez, ondorio geopolitikoak eraginen dituena –ez da dudarik, Afganistani begira nazioarteko estatuek hartuko dituzten erabakietan mineral honek eragina ukanen duela–.
Gainera, uranioa, aluminioa, urrea, kobrea, kromitea, platinoa zein zilarra, bestelako mineral eta metal anitzen kokagunea da Afganistan: orotara 1,1 eta 1,4 milioi tona artean, diruz, ia 2.500 bilioi euroko aberastasuna. “Teknologia modernorako ezinbesteko osagaiak dira. Mugikorretan, telebistetan, motore hibridoetan, ordenagailuetan, laserretan zein baterietan, denetan daude”, The Diplomat komunikabidearen Afghanistan’s mineral resources are a lost opportunity and a threat (Parada galdua eta arriskua dira Afganistango baliabide mineralak) erreportajean irakurri daitekeenez.
AEBek eta Erresuma Batuak abiatu Afganistanen inbasiotik hogei urte odoltsu pasa direla, talibanak berriz ere boterean dituzte Afganistanen eta ikusteke dago nazioarteko estatuek eta instituzioek zer nolako aitortza bideratuko dien talibanen gobernuari. Abuztuaren 15az geroztik, hots, Ashraf Ghani ordurako presidentearen ihesaz geroztik Txinak du argienik plazaratu talibanekin ere harremanak mantentzeko irekidura. Justuki krisi klimatikoari aurre egiteko estrategiari segi ari delako bere erabaki geopolitikoen bideratzen –eta bistan da, horrek ekonomikoki ondorioztatuko dion aberastasunari so eginez–.
Noski, sinbolikoki eta politikoki pisu handia du Txinarentzat AEBen porrotaren sinbolo den Afganistanen sendoki kokatzeak. Noski, auzo dira, 76 kilometroko muga dute bien artean eta Pekinek harreman onak mantendu nahi ditu talibanekin, azken hauek iugur komunitatearekin harremanik ez garatzeko –Xinjiang eskualdeko musulmanak dira eta Pekinen partetik sekulako jazarpenak, diskriminazioak eta kontrolak pairatzen dabiltza; gaurko egunean milioi bat iugur baino gehiago dira “berreziketa politikorako esparruetan” preso eta isolaturik–. Baina oroz gainetik badaki Afganistango lurretan gordetako mineralak ezinbestekoak izanen dituela gero hurbil eta ertainean.
Teknologiaren eta trantsizioaren merkatuan Txinak du nagusitasuna, europarrok Pekini erabat dependente bihurtzeraino –Europako Batzordearen arabera, EBk burutu lur arraroen inportazioen %98 Txinatik dator–. Nagusitasun hori segurtatzeko ezinbestekoak ditu mineral guneen kontrola edota jabetza. Kalkuluak eginak ditu Txinak: 2049rako munduko lehen indarra bihurtuko dela dio eta besteak beste, energia iturri berri hauek eduki izana du aberastasunaren oinarrian.
Horretara ailegatzeko Belt and Road edo Gerrikoa eta Errepidea egitasmo erraldoia aurkeztu zuen 2013an Xi Jinpingek, Zetaren Bide Berria izenez ezagun egindakoa eta Txina Afrika Ekialdeari eta Mediterraneoari lotzen dituena, Ekialde Hurbila eta Erdialdeko Asia trabeskatuz. 125 estaturekin hitzarmenak izenpeturik ditu eta batez ere azpiegituretan (autobide, portu, tren bide zein gas eta olio bide) zentraturiko 3.000 egitasmo ditu abiaturik. Besteak beste, energia eta mineralak bideratzeko asmoz. Afganistanekin ere izenpetu zuen lehen protokoloa 2016an, hainbat hitzarmen mahai gaineratuz eta segurtasunaren baldintza bermatua bazaio, talibanekin ere bide beretik segituko duela pentsa daiteke.
Alta, mineralen ustiapena garatzeak ondorio ekologiko eta sozial dramatikoak lituzke jada kinka larrian diren afganiarrentzat. Aldi honetan ere mendebaldetarron interesen izenean, berdez pintaturiko gure kontsumo frenetikoan segitzeko gisan. Lehengaietan aditua den Guillaume Pitron kazetariak argiki dio: “Guk, mendebaldeko herrialdeok, ez dugu nahitaez hartu nahi ‘meatzeen zama’, eta uzten diegu ekoizpena beste herrialde batzuei, meatze bat beti delako zikina, minerala ateratzea eta fintzea ingurumen-kostu jasanezina delako. Mundu berdeagoa nahi dugu, baina ez dugu berdearekin lotutako kutsadura gurean nahi”.
Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena.
Alexandru Jerpelea Bukaresteko (Errumania) batxilergoko 17 urteko ikaslea da, eta itzulpen automatikoko lehen sistema neuronala sortu du arrumanorako. Balkanetan 200.000 pertsona inguruk hitz egiten duten hizkuntza erromaniko gutxitua da. Bere tresna berritzaileak, [+]
Esako urtegia handitzeko proiektua berraztertu dezala eskatu dio Chunta Aragonesista alderdiak Espainiako Gobernuari, tanta hotzak berriki utzitako hondamendia ikusita. Halako euriteak jasanez gero, Esak ur hori guztia askatzeko gaitasun nahikorik ez lukeela izango eta... [+]
Zure komunitatean harrapatuta, gainerako herritarrengandik isolatuta. Talde armatuen tiro eta indarkeriaren erdian, lurra eta elikagaiak lantzeko ere etxetik atera ezinik. Halaxe deskribatu du Kolonbiako Chocó departamenduko bizimodua bertako ekintzaile Laura Orozcok... [+]
Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.
Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]
Azaroak 20an, Haurren Nazioarteko Eguna, ikastetxe sarreretan krespoi belzdun bandera palestinarra eta bi zapata pare jartzea proposatu du hezkuntza arloko ekimen herritarrak. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean haur palestinarrentzako elkartasun mezuak jaso eta ondoren... [+]
“Te Siklârel Romanipen” ikasketa plana prestatu dute Ijito Herriaren historia eta kultura Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu du proiektua, EHUrekin eta Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartearekin... [+]
Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]
Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.
Hizkuntzen irabazia kongresua izango da azaroaren 26an eta 27an Donostian. Arlo digitalean inglesaren erabilera aregotzen ari den garaietan, kongresuak euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi du.
Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]
192 milioi sagar 2024. urtean. Segundoero sei sagarretik gora saltzen du Britainia Handiko Tesco supermerkatu kate han ezagunak; ia 27.000 tona. Zenbaki ikusgarriak dira baina are harrigarrigoak dira bertokoak, Ingalaterrako sagarrak direla jakinda.
Urriaren 24an 40 urte egin du preso Georges Ibrahim Abdallah libanoarrak Frantziako Estatuan. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatua da... [+]