“Artea maiuskulekin, artearen merkatua eta horrelakoak ez zaizkit ardura”

  • Hanburgoko kaleetako hormetan daude ikusgai Julen Iztuetaren (Anoeta, Gipuzkoa, 1987) collageak. Azken urte eta erdian handik eta hemendik hartutako irudiak moztuz osatutako collageek osatzen dute Ispilu hutsak bilduma. Gorputz hustuak, zatituak eta berrosatuak dira nagusi, identitateari buruzko hausnarketan. Vilanova i la Geltrú-n (Bartzelona) bizi da Iztueta egun, jardun artistikoarekin diseinatzaile grafiko eta unibertsitateko irakasle lanak uztartuz.

"Sortzailearen asmoa ez dago ikuslearen iritzi edo ikuspegiaren gainetik, nire ustez. Ikusleek irudi horien aitzakiarekin beste edozein elkarrizketa edo pentsamendu izatea ere oso baliotsua da". (Argazkia: Jewgeni Roppel)

Argi zenuen arte ederrak ikasi nahi zenituela?
Batxilergo artistikoaren ondoren nahiko argi nuen arte ederrak ikasiko nituela Bilbon. Egia da batxilergo artistikoa aukeratzean irakasleek nire gurasoekin hitz egin nahi izan zutela orokorrean ikasle ona izanda agian ez zelako aukera zentzudunena. Asko eskertzen dut gurasoek nigan, hartutako erabakiarekiko, izan duten konfiantza.

Nola ikusten duzu Bartzelonatik Euskal Herriko arte mundua?
Arte ederrak Bartzelonan amaitu nuen, beka bati esker. Ondoren Ikus-kultura eta hezkuntza izeneko master bat egin nuen bertan eta ordu ezkero dudan lagun taldearekin askotan joaten gara erakusketetara eta abar, baina Euskal Herriko arte testuinguruaz nahiko deskonektatua nabil. Orokorrean, garai zailak dira kulturarentzat, baina aldi berean sortzaileak eta sormena orokorrean inoiz baina funtsezkoagoak dira gizarte honetan. ARTEA maiuskulekin, artearen merkatua eta horrelakoak ez zaizkit ardura. Beste sortzaileekin batera proiektu desberdinetan parte hartzea atsegin dut, eta sormena orokorrean edozein motatako egitasmotan lantzea.

Balio du collageak gaur egungo munduaz aritzeko?
Collageak edozertaz hitz egiteko balio dezakeela esango nuke. Azkenean, beste edozein teknika bezala, sortzeko modu bat dat. Zer kontatu nahi den edo zertaz hitz egin nahi den sortzaileak erabakitzen du. Aldi berean sortzailearen asmoa ez dago ikuslearen iritzi edo ikuspegiaren gainetik, nire ustez. Ikusleek irudi horien aitzakiarekin beste edozein elkarrizketa edo pentsamendu izatea ere oso baliotsua da.

Zer erakusten dute ispilu hutsek?
Nire lehen bakarkako erakusketa honen parte diren 50 collage hauetan gatazkan dauden gorputzak ikus daitezke. Identitatearen inguruan hausnartzen ari diren pertsonaiak ageri dira. Izaki hautsi eta zatikatu hauetan murgiltzen bagara gorputz atal desberdinak topa ditzakegu. Sarritan gorputz hustu bakoitzean pertsona bat baino gehiagoren fragmentuak koka daitezke.

Zein da proiektuaren oinarrian dagoen hausnarketa?
Arte Ederretako karreran zehar egindako lehen proiektuetatik, nire identitatearen eraikuntzari buruzko gogoeta landu izan dut. Argazkigintzaren bitartez, pinturaren bitartez… Prozesu horretan, genero ikuspegiari eta maskulinitateei buruzko irakurketak funtsezkoak izan dira.

Nola eraman identitateen eta maskulinitateen inguruko diskurtsoa irudira?
Nire lanei begirada orokor bat emanez gero nabari da lehen begirada batean gizonezko bezala ulertu daitezkeen gorputzekin lan egiten dudala. Nire esperientzia pertsonalagatik gehiago konektatzen dut erretratu hauekin. Abiapuntua hau izanda eta beti gorputzekiko begirada anitz bat mantendu nahian hauek zatikatu, nahastu, itsatsi… egiten ditut. Ez dut helburu finko batekin sortzen baina badakit gai honekiko dudan interesak sormena positiboki kutsatzen duela. Nire lanak zer kontatzen duen galdetzen didatenean hori datorkit burura.

Hasieratik zenekien bilduma bat izango zela?
Bilduma hau azken urte eta erdi honetan egindako collagez osatua dago, baina denbora honetan irudi askoz gehiago sortu ditut. Prozesuan murgilduta helburu finkorik gabe sortzen joan naiz, egite soil hori disfrutatuz. Erakusketa hau egitea proposatu zidatenean bilduma bat egiteko aukera ezin hobea zela iruditu zitzaidan eta benetan oso prozesu interesgarria izan da. Geldiarazi egin nau, egiten aritu naizen guztia aztertu ahal izan dut erritmo geldoago batean.

Nolatan suertatu zaizu Hanburgon zure lanak erakusteko aukera?
Tarte honetan nire sorkuntzak Instagramen partekatu ditut eta argazkilari eta bestelako sortzaile asko ezagutzeko aukera eman dit horrek. Hanburgoko Galerie 21eko parte den argazkilari batekin hitz egiten hasi nintzen horrela. Hainbat proiektu elkarrekin egin ondoren Art Off Hamburg ekitaldian erakusketa bat egiteko proposamena luzatu zidan.

Bertan egon zara?
Lau egunez Hanburgon egoteko aukera izan dut eta lanak bertako kaleetan zehar ikusi ahal izan ditut. Oso interesgarria izan da estudioan egindako irudiak paisaia urbano batean ikustea, bestelako irudiz, kartelez eta jendez inguratuta. Egun hauetan zehar nola aldatzen joan diren ere dokumentatzen aritu naiz. Beste hainbat poster itsasteko aukera ere eman zidaten eta zeregin honetan genbiltzala galdetzera zetozen hainbatekin hitz egiteko aukera izan nuen, bidaiako momentu aberatsgarrienetako bat izan zen.

Zeintzuk dira zure asmoak aurrera begira?
Hanburgotik informazio askorekin eta sortzen jarraitzeko gogo handiarekin itzuli naiz. Galerie 21en egonaldi bat egiteko aukera eman didate eta planifikatzen hasi beharra daukat. Horrez gain, nire lana Euskal Herrira gerturatzeko aukera edukitzea asko gustatuko litzaidake.

Artearen hizkuntzak
“Ispilu hutsak bilduman irudia nagusi den arren testua ere beti izan da garrantzitsua nire sormen prozesuan. Testuak ideiak finkatzen laguntzen dit. Beste erritmo batean pentsatzen dut idaztearekoan eta ikuspegi berri bat ematen diot egindakoari. Bideoareakin eta audioarekin ere lanean ari naiz azkenaldian. Prozesua aberastea beti da interesgarria eta guztiz kontrolatzen ez dituzun “hizkuntzak” lantzeak prozesu guztia kontrolpean ez izatea ahalbidetzen du. Kasualitatea eragiten edo zoria elikatzen ere saiatzen naiz, handik ustekabeko emaitzak sor daitezen”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


“Noizbait ere gauzak bukatu egin behar dira, konplitu dugu Argia Sariekin”

Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


Wikipediako 2023ko argazki onenak: naturako argazki ikusgarriak nagusi

Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]


Yun Ping. Aldiro etxera itzuli
“Inor ez da gauza bakar bat, ezta gauza oso itxi bat ere”

Uda osoan ikusgai egon dira Yun Ping artistaren argazkiak Donostiako Cibrian galerian. Identitate-prozesuak dituzte langai, generoaren eta arrazializazioaren bidegurutzean. Irailaren 12an, erakusketaren aktibazio eta itxiera gisa, Yun Pingek performance publiko bat egin zuen,... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


Eguneraketa berriak daude