Eremu nudistetan bainujantzia daramatenen gorakada, nudismoa debekatzen duten udal-ordenantzak, emakumeen aurkako sexu-jazarpena eta seinalizazio eza gisako erronkei aurre egiteko ekintza-plana lantzen ari da Kataluniako Naturismo Kluba.
"Nudismoa osasun egoera delikatuan dago. Nudisten ehunekoa ez da hazi azken urteotan, eta asko dira nudisten leku tradizionaletara joateari utzi diotenak, gaur egun bainujantzia daramaten jendez lepo daudelako. Mugimendu gisa dugun erronka da. Horrez gain, badirudi, irekitzen beharrean, gizartea ixten eta atzera egiten ari dela, gorputzei dagokionean kontserbadoreagoa dela, eskuinera jotzen ari dela, eta biluztasuna ez dela onartzen". Kataluniako Naturismo Klubeko (CCN) lehendakari Segimon Roviraren gogoetak dira. 500 bazkide baino gehiago dituen irabazi asmorik gabeko elkarte hau nudismoa praktikatzen dutenen eskubideen alde borrokatzen da Katalunian 1977az geroztik.
Ez dira nudismoarentzat garairik onenak. Eremu nudistetan bainujantzia daramaten pertsonen gorakada, biluztasuna debekatzen duten ordenantzak Tarragona, Bartzelona edo Castell Platja d'Aro gisako hirietan, seinalizazio argi eta homogeneorik ez izatea eta nudismoa praktikatzen duten emakumeen aurkako sexu-jazarpenari gehitzen zaie begiluzeen presentzia. Askatasun komuna, naturarekin harmonia eta goputzen onarpena ardatz dituen praktika honen erronka nagusiak dira.
Horregatik ari da elkarte hau ekintza-plan nudista bat garatzen bazkideei, erabiltzaileei, jarraitzaileei, administrazioari eta, oro har, gizarteari zuzendua. Bertan proposatuko dituzte hainbat frontetatik kezkagarritzat jotzen duten dinamika iraultzeko ekintza eta ildo estrategikoak.
Proposamenetako bat da Kataluniako tradizio nudistako hondartzak seinaleztatzeko kartel generikoa sortzea, piktograma edo logoekin, eta hainbat hizkuntzatan azalpenak emanez
"Mundu guztiak nahi duen bezala bainatu eta eguzkia edonon hartu ahal izatea litzateke egokiena: biluzik, toplessean edo bainujantzi osoarekin. Baina hori, gaur-gaurkoz, gizartearen zati batek ez luke onartuko (…). Azken urteotan, tradizio nudista duten hondartza batzuetan, familia osoak edo gazte-talde ugari ikusten dira, guztiak bainujantzia soinean. Horrek nudista asko deseroso sentiarazten du. Nudismoa espazio publiko guztietan legala dela eta ez direla hondartza nudistak seinalizatu behar pentsatzea utopia da, eta gaur egun ez da bideragarria”. Hala diote 2021eko ekintza-plan nudistan. Proposamenetako bat da Kataluniako tradizio nudistako hondartzak seinaleztatzeko kartel generikoa sortzea, piktograma edo logoekin, eta hainbat hizkuntzatan azalpenak emanez. "Seinalizazioa garrantzitsua da nudistei segurtasuna transmititzeko eta gainerako erabiltzaileei hondartzen tradizio nudistaren berri emateko. Kartelek ez dute ziurtatzen nudismoa mantentzea, informazio ekintzekin osagarritu behar dira", dio CCNk.
Beste proposamen bat da Kataluniako hondartza nudistetan koordinatuko den boluntario sarea osatzea. Beren egitekoa hondartza dinamizatzea izango da, urteko garbiketa-eguna edo naturismoaren eguna antolatzea, baita hondartzaren kontserbazioa eta seinalizazioa zaintzea ere, datuak jaso eta edozein gorabeheraren berri ematea. Azkenik, eta etorkizuneko erronka gisa, 2021 honetan Nudismoari buruzko Kongresua egin nahi dute, baita sare sozial nudista bat osatu ere, informazioa partekatzeko eta nudisten arteko eztabaidagune izateko.
Halaber, CCNk administrazioari, aldundiei eta udalei zuzendutako neurriak ere proposatu ditu, nudismorako eskubidea aitortzeko politikak eta keinuak egin ditzaten. Generalitateko eta Tarragonako, Bartzelonako eta Gironako Foru Aldundietako Turismo arduradunekin harremanak prestatzen ari dira, hondartza nudisten sustapena eta gida nudista ofizial bat sortzeko.
Planaren arabera, "nudismoa debekatzen duten ordenantzak atzera bota behar dira, gobernu aurrerakoiak dituzten udalekin harremanetan jarriz eta debekuaren akatsaz jabe daitezen saiatu behar da –2018ko Kataluniako sindikoaren ebazpenari erreferentzia eginez–, Katalunian naturismo-nudismoa defendatu eta sustatu behar da".
Ebazpen hori Kataluniako Naturismo Klubak eginiko kexei emandako erantzuna izan zen eta bertan sindikoak sei gomendio planteatu zituen udalerrientzat, helburu jarrita udalerri guztietan nudismorako eskubidea eta emakumeek lasaitasunez egiteko aukera izan zezaten, begiluzeen presentziarik gabe. Emakumeen aurkako sexu-jazarpenari nola egin aurre, horixe da kudeatzeko gairik zailenetakoa. Roviraren ustez, ez dago irtenbide argirik. "Proposatzen dugu hondartzetako ohiko erabiltzaileak izatea akosatzailearekin hitz egin eta joatera gonbidatuko dutenak, eta uko eginez gero, poliziari deitzea".
CCNreno planaren zati handi bat nudismoa gizartera zabaltzeko ekintzek hartzen dute. "Nudismoa normalizatzeko kanpainak egin behar dira, nudismoa zer den ezagutaraziz eta topikoak gezurtatuz. Nudismoa benetan ezagutzen ez duen gizartearen zati handiago batengana iritsi behar da". Hala ere, egungo erabiltzaileen ahalduntzea ez da ahaztu behar. "Nudistei beren eskubideez hobeto informatu behar zaie. Espazio publiko guztietan nudismoa egiteko eskubidea dugu, nahiz eta seinalizatuta ez egon (hori debekatzen duten ordenantzak dauden lekuetan salbu)", jasotzen du planak. Barnealdeko nudismoa sustatzeko apustua ere egiten da, mendian eta ibaietan, bai bainatzeko lekuetan, bai txango eta mendi-ibilaldietan praktikatzeko.
Plan hau, azken batean, erresistentziarako deia da, beren gorputza oraindik ere arropa eta osagarririk gabe eraman nahi dituztenentzat, tradizio nudistako hondartzak defendatzen dituztenentzat – gaur egun bainujantzia daramaten jendez beteak–, edo leku berriak askatzen dituztenentzat. Keinu sinple bat egitea nahikoa da, baina gaur egun oso konplexua da: arropa kentzea.
Joan den udan Joan de Lomas naturistak hala zioen: "Beren hondartzak ehunekin okupatzen dituztela kexu direnei esango nieke, ez uzteko, joateri ez uzteko, izan daitezela haiek biluztasuna hor dagoela erakusten duen kartela eta, aldi berean, hitzik gabeko gonbidapena, hura onartzera, probatzera, normalizatzera".
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]
Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Eneko Mendiluze Plaza psikologoak gaueko beldurren inguruko zenbait gako eman ditu. Nabarmendu du guraso bakoitzak ikusi behar duela zer datorkion hobeto umeari.
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]