Dekolonizazio ariketa

Nirliit | Egilea: Juliana Léveillé-Trudel | Itzultzailea: Aiora Jaka | Txalaparta.

Ohiko eztabaida bat da bizi izan ez duzun zapalkuntza bati buruz idatzi dezakezun, pribilegio kokapen batean egonda. Gizonek emakumeen esperientziari buruz hitz egin dezakete? Heterosexualek lesbiana eta gayei buruz? Zuriek arrazializatuei buruz? Alde batetik diskriminazioa eta bazterketa jasandakoen ahotsari entzutea da aberasgarriena, baina beste alde batetik egin beharreko lana ere bada bakoitzak bere botere kokapenari kritikoki begiratzea. Horretan dihardu idazleak.

Juliana Léveillé-Trudel da egilea eta Kanadako Artikoan bizi den inuit komunitateari buruz arituko zaigu. Azken udak han pasa ditu haurrentzako jarduerak antolatzen eta dinamizatzen eta bertan ikusi eta ikasitakoak aletuko dizkigu. Emakume gazte zuri frantses-hiztun kanadiar/quebekiar baten esperientzia eta gogoetak partekatuko ditu boteregabetutako, sarraskitutako, eta ustiatutako komunitate baten berri emanez.

Azalean Nirliit izenburua topa dezakegu: ‘antzara’ inuktitut hizkuntzan, eta protagonistaren metafora, udan iparraldera doalako eta neguan hegoaldera. Azaleko irudiari dagokionez, ‘bisutsa’ dugu, haizeak barreiatzen duen elur txiki sarria, izan ere, oso eremu hotz eta gogorra da klimatikoki, baso-mugaren iparraldean bizi dira, tundran, argitasun itsugarria eta iluntasun hitsa txandakatzen diren lurraldean.

Protagonistak erail eta desagerrarazi duten bere laguna zen Evari eta Evaren semeari, Elijahri hitz egiten die. Bakarrizketon bidez herri baten erradiografia egiten digu, bere ikuspegitik, zerikusirik ez duena Conraden Afrika orientalistarekin edota Fosterren India exotikoarekin. Narratzaileak dioenez: “Errudun sentitzen naiz neure herrialde aberatsagatik, neure familia batuagatik, neure heziketagatik. Suak itzaltzeko premia sentitzen dut, haurrak salbatzekoa, mundu ustel honetan zerbait egitekoa”.

Europarren Kanadako kolonizazioa agerian utziko digu, ehiztari nomadak nola bihurtu zituzten sedentario eta menpeko. Biolentzia handiko egunerokotasuna bizi dute, azken aldiko prentsan ere ageri dena: hildako emakume indigenei buruzko ikerketaren arabera ‘arrazan oinarrituriko genozidio bat’ gertatu da; eta erakundeek kudeatutako eta haien kultura baztertu eta diziplinatzeko xedea zuten barnetegi askotan ehunka haur indigenaren gorpuak aurkitzen ari dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2025-01-08 | ARGIA
Donostiako Hontza liburu-denda itxi egingo dute, erreleborik aurkitu ezean

Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


Erraldoi eta buruhandien kalejirak lagunduta aurkeztuko dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua, ostiralean Donostiako Grosen

Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


2024-10-09 | Leire Ibar
Jon Gerediaga, Harkaitz Cano eta David de las Heras izango dira Euskadi Literatura sarietako irabazleak

Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.


2024-09-16 | Estitxu Eizagirre
‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]


Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
“Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei”

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude