Ohi bezala, abuztuko bigarren hamabostaldia Musika Hamabostaldian bisitatzen gaituzten orkestra handien garaia da. Orkestra horietako lehena Galiziako Orkestra Sinfonikoa izan da, Espainiako Estatuko formaziorik interesgarrienetakoa. Gainera, Dima Slobodeniuk-ek 2013an zuzendaritza bere gain hartzeak orkestra honentzat ekarri duen bultzada pizgarri nahikoa izan zen abuztuaren 19an eta 20an Kursaal Auditorioan bildu zen publiko guztiarentzat.
Horrez guztiaz gain, bakarlari bikain baten presentziak eta errusiar karga handiko programa baten aurkezpenak, bi hitzordu hauek, Musika Hamabostaldiko edizio honetako bi une nagusi bihurtu zituen.
Elisabeth Leonskaja piano-jotzailearen aktuazioa izan zen hilaren 19ko plater nagusia. Pianista mitikoa da, Errusiako eskola onenaren ordezkaria, eta 75 urterekin Brahms-en Pianorako 2. kontzertua si bemol maiorrean, op. 83 interpretatzeko behar den indarra eta sasoia erakutsi zituen. Bakarlariak kontzertuko pasarte guztiak mimatu zituen. Agian, kasu honetan, orkestraren laguntza izan zen alderdi ahulena, ez espero genuen bezain malgua eta kantabilea.
Hala ere, Dima Slobodeniuk zuzendari errusiarraren jenialtasuna Rachmaninov-en 1. Sinfonia re minorrean, op. 13 obran atera zen. Konpositorearen gaztaroko obra da, errusiar tradizio sinfonikoaren ildoari jarraitzen diona, eta Slobodeniuk-ek distira eta dotorezia ateratzen jakin zuen.
Hilaren 20an, Brahms-en bi harribitxi entzun genituen, non protagonismoa Easo Ahots Mistoen Abesbatzak hartu zuen. Bai Nänie, op. 82 lanak, Schiller-en olerki batean oinarritua, bai Patuaren abestia 54 obrak, Hölderlin-en lan batean oinarritua, abesbatzaren interpretazio afinatu eta dotorea izan zuten, baina bezperan piano eta orkestrarako kontzertuan gertatu zen bezala, orkestraren zatia nahiko laua eta hotza geratu zen.
Hala ere, publikoaren gozamenerako, Txaikovsky-ren 5. Sinfonia re minorrean, op. 64 obrarekin amaitu zen saioa. Orkestra pletoriko azaldu zen, metal ederrekin. Zuzendari adimentsua topatu genuen, ohi baino bertsio ez hain solemnea egin zuena, baina ñabarduren aldetik oso interesgarria.
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]
Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.
Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]