Duela 50 urte, 1971ko irailaren 9an, AEBetako Atticako espetxeko presoak matxinatu ziren bizi-baldintza hobeago batzuk exijitzeko. New Yorkeko estatuko gobernadorearen aginduz espetxea indarrez hartu zuen poliziak eta 39 hildako eragin zituen erasoak.
Attica (New York, AEB), 1971ko irailaren 9a. Atticako espetxeko presoak matxinatu ziren, eskubide politikoak eta bizi-baldintza hobeak lortzeko premiak bultzatuta, eta kartzela kontrolatzea lortu zuten lau egunez. Hasierako orduetan lau hildako izan ziren: hiru preso eta zaindari bat. Matxinatuek kartzelako 42 guardia eta langile bahitu zituzten.
ARGIAren egutegiko egun horretako sarrerak dioen moduan, 1.281 izan ziren matxinatutako presoak. Une horretan 2.243 preso zeuden Attican, berez eraikina gehienez ere 1.200entzat diseinatuta egon arren. Eta pilaketa ez zen arazo bakarra. Howard Zinn historialariak hala deskribatu zituen matxinadaren aurreko baldintzak: “Presoek egunean 14-16 ordu ematen zituzten ziegatan, posta irakurtzen zieten eta irakurgaiak mugatu, senideen bisitak pantaila bat tarteko egiten zituzten, osasun arreta oso eskasa zen, baldintzapeko askatasun sistema bidegabea, arrazakeria edonon…”. Une horretan Atticako presoen % 54 beltzak ziren –New Yorkeko estatuko beltzen populazioa %20 ingurukoa zenean– eta zuriak %37 –estatuko populazioaren %70etik gora izan arren–. Guardiei zegokienez, aldiz, bat ez beste guztiak zuriak ziren.
Hasierako negoziazioetan presoen hainbat eskakizun onartu arren, Nelson Rockefeller estatuko gobernadoreak uko egin zion matxinatuekin hitz egiteari, eta laugarren egunean espetxea indarrez berreskuratzeko agindua eman zuen. 39 hildako eragin zituen erasoak: 9 bahitu eta 30 preso. Matxinada kontrolatu ondoren, kanpoan zain zeuden komunikabideei xehetasun osoz azaldu zizkieten matxinatuek hildakoei egindako izugarrikeriak. Gerora jakin zen ez zela egia, hildako guztiak polizia indarrek eragin zituztela.
Matxinada itzali eta berehala, New Yorkeko estatuak sei neurri onartu zituen, teorian, espetxeetako baldintzak hobetzeko. Praktikan ezer gutxi hobetu zen. Eta hobetutako apur hori desagertuko zen hurrengo bi hamarkadatan, AEB osoan drogaren kontrako lege desorekatu eta bidegabeak indarrean jarri zirenean.
Presoek, borroka luze eta gogorraren ondoren, 2012an lortuko zuten justiziak arrazoia ematea eta guztira 8 milioi dolar jaso zituzten kalte-ordainetan. Matxinada itzali eta berehala, New Yorkeko estatuak sei neurri onartu zituen, teorian, espetxeetako baldintzak hobetzeko. Praktikan ezer gutxi hobetu zen. Eta hobetutako apur hori desagertuko zen hurrengo bi hamarkadatan, AEB osoan drogaren kontrako lege desorekatu eta bidegabeak indarrean jarri zirenean.
"Presoak oraindik eta gehiago deshumanizatzea lortu zuten"
Matxinadaren garaian 12.500 preso zeuden New Yorkeko estatuan; 1999an, 72.600. Egun, AEB da munduan espetxeratutako populazio portzentaje handiena duen herrialdea, guztira 2,3 milioi pertsona. Horietatik %40 baino gehieago beltzak dira, populazio osoaren %14 besterik osatu ez arren.
2016an, Heather Ann Thompson historialaiak Attican gertatutakoa xehe-xehe jaso zuen Blood in the Water (Odola uretan) liburuan. Protagonistak eta lekukoak elkarrizketatzeaz gain, publikoak ez ziren dokumentuak aztertzeko aukera izan zuen, Buffaloko artxiboetan izandako akats administratibo bati esker. Baina Thompson ez da baikorra: “Attican eta garai berean beste espetxe batzuetan izandako matxinadak estuki lotuta zeuden eskubide zibilen aldeko mugimenduarekin. Agintarien erantzun neurrigabeak lotura hori haustea lortu zuen, iritzi publikoa aurka jartzea eta presoak oraindik eta gehiago deshumanizatzea.
Badirudi, azken hamarkadan han eta hemen preso gutxi batzuk berriro hasi direla beren eskubideen alde antolatzen, baina gero ikusten duzu, adibidez, presoek egun inoiz baino denbora gehiago ematen dutela isolamenduan. Egungo baldintzak duela 50 urtekoak baino askoz okerragoak dira, Atticaren ondoren aldatu behar zena ez zelako aldatu”.
Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.
Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.
Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den seigarren presoa... [+]
Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]
Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.
Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]
Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.
Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]
Salhaketa Arabak eman du heriotzaren berri. Elkartearen arabera, 47 urteko jatorri hegoamerikarreko gizonezkoa da hildakoa, eta bere burua urkatu du. Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik Arabako espetxean hiltzen den bigarren presoa da.
Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.
Pasa den larunbatean (hilak 22) hasi ziren presoen arteko borrokak Ekuadorko Guayaquil hiriko Litoral espetxean. Iturri ofizialek jakinarazi dute 31 preso hil direla, eta hamahiru zauritu –baita polizia bat ere–. Poliziak eta Armadak "kontrola" berreskuratu... [+]
Presoen arteko liskar batek eragin ditu hilketak, polizia iturrien arabera. Azken urteetan Honduraseko espetxe batean gertatu den ezbehar handienetarikoa da.
Preso dauden pertsonen artean portaera suizida areagotu egiten da, faktore psikologiko eta soziodemografikoengatik. Hego Euskal Herrian, 2023an, bi presok egin zuten beren buruaz beste astebetean. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzak “laguntzarako presoen” irudia... [+]
Iragan urteko Frantziako Estatuko presondegien bilanak egoera gordina utzi du agerian. Dominique Simonnot txostenaren arduradunak azpimarratu du kartzelak jendez gainezka direla, beren edukieraren %200eraino batzuetan. Gain populakuntza horri lotzen dizkiete baldintza oker... [+]